Herritarren parte-hartzea
Parte hartzeko bideak
Herritarrei beren iritziak honako bide hauen bidez emateko aukera eskaintzen diegu:
- Formalki identifikatzen
- Aurrez aurre: Pertsona fisikoek kexa edo iradokizun eskaerak aurkez ditzateke gure edozein bulegotan.
- Internet bidez: Inprimaki elektroniko honen bidez (Identifikazio elektronikoko bitarteko baliodun bat beharrezkoa da).
- Identifikatu beharrik gabe
Erantzuteko epea
Zuzenean zerbitzuak harremanetarako postontzian jasotako kontsultei posta elektronikoz erantzuteko (edo organo eskudunari bidaltzeko) konpromisoa hartzen du, gehienez ere bi egun balioduneko epean, jasotzen dituenetik zenbatzen hasita.
Era berean, Zuzeneanek zuzenean emandako zerbitzuekin zerikusia duten kexa eta iradokizunei erantzuteko konpromisoa hartzen du, bai eta horien kudeaketaz arduratzen den unitateari dagozkionak bideratzekoa ere.
Kexa eta iradokizunei erantzuteko 10 egun balioduneko epea egongo da, arloaren arabera eskaera helarazi zaion organo eskudunak kexa edo iradokizuna jasotzen duenetik zenbatzen hasita (91/2023 DEKRETUA, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa , 118.5. artikulua)
Espektatiba eta gogobetetasunaren azterketa
Gainera, urtero, Zuzenean zerbitzuak ematen dituen zerbitzuei buruzko espektatibak eta gogobetetzea modu independentean aztertzen dira, herritarrentzako ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzeko aukera emanez.
Azken aldaketako data: