Eusko Jaurlaritza

Telefono bidezko arreta

Zuzenean zerbitzuak doako 012 telefono-zerbitzua jartzen du herritarren esku, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekin lotutako kontsultak erantzuteko.

Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen 2012ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren arabera (PDF, 1 MB), jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Telefono-zenbakiak:

  • Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 018000
  • Atzerritik deitzeko: 00 34 945 018000

Deiaren kostua

2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin.

Informazio-oharra: 2018-10-29tik aurrera ezarri zen 012 telefono-zenbakira egiten ziren deiak doakoak izango zirela. Hori baino lehen, deia egiten zuenari kargatzen zitzaion haren kostua, C motako tarifa aplikatzen baitzen.

Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (leiho berri batean irekitzen da) (Bilbao, Gasteiz eta Donostia) aurrez aurreko arreta lortzeko hitzordua eskatu behar da. 

Aurretiko hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko, telefono bakarra duzu: 945 01 90 00.

Hitzordua eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango duzu.

Gogorarazten dizugu zure aurretiazko hitzordua ere eska edo baliogabetu dezakezula, Zuzenean-en aurretiazko hitzorduaren web-aplikazioaren bidez (leiho berri batean irekitzen da).

945 01 90 00 telefonora egindako deien kostua kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da. Galdetu zure telefonia-operadoreari.

Zuzenean Zerbitzuak herritarren eskura beste telefono interesgarri batzuk ere jartzen ditu, guztiak Euskadiko administrazio, organismo, erakunde, ente eta baltzu publikoei buruzkoak.

Komunikazio Irekiko Gida