Zer egiten dugu Zuzenean zerbitzuan?
Zuzeneanek eskeintzen dituen zerbitzuak ondorengoak dira:
- Argibide orokorrak edota partikularra (pertsona físiko edo juridiko bati buruzkoa):
- Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, beraien izapide eta zerbitzuei buruz, eskaintzen duten informazioa ematea.
- Izapide partikularren egoerari buruz eskuragarri dagoen informazioa ematea interesatua den edonori, behar bezala identifikatu eta gero.
- Inprimakiak:
- Bere eskaeren arabera herritarrek eskatzen dituzten inprimakiak zein diren identifikatu eta ematea.
- Inprimakiak betetzerakoan herritarrei laguntza eta aholku ematea baita, hala dagokionean, aurkeztu behar dituzten argibideak zein diren adierazi ere.
- Liburuxkak, diptikoak eta zerbitzuei eta prestazioei buruzko bestelako argibideak aurkeztu eta ematea.
- Izapideak hastea:
- Kasuan kasuko administrazio prozedurari dagozkion dokumentuak jasotzea.
- Baldin eta beharrezkoa bada, prozedurari loturiko inprimakiak ematea interesatuari.
- Sailek emandako informazioa oinarri hartuta, herritarrek aurkeztutako dokumentuak kasuan kasuko eskabidean eskatutakoekin bat datozen ala ez egiaztatu eta, hala badagokio, konpultsatzea.
- Dokumentuak erregistratzea:
- Herritarrek, enpresek eta Administrazioarekin loturiko erakundeek ematen dituzten dokumentuen sarrerei eta irteerei erregistroa emango die Zuzenean Zerbitzuak.
- Aurkezten diren eskabideei dagozkien dokumentuak konpultsatzea, baldin eta eskabide horiek Zuzenean Zerbitzuaren esku geratzen badira.
- Dokumentu horiek banatu eta bideratu eskumena duen sailera edo erakundera heldu dadin.
- Egiaztagiriak emango ditu dokumentuak aurkeztu direla adieraziz.
- Tasak, zigorrak eta prezio publikoak:
- Txartelaz ordaintzea ordainketa-pasabidearen bidez kobratu daitekeen edozein izapide.
- Kexak eta iradokizunak kudeatzea.
- Zuzenean Zerbitzuaren eskumeneko gaietan harrera eta erantzuna ematea eta gainerakoak dagozkien arduradunei eramatea.
- Sailera bideratzen ditu herritarren eskabideak, eskaerak edo kontsultak baldin eta horiek tratamendu espezializaturik eskatzen badute.
- Hitzordua ematea:
- Izapide eta kudeaketa zehatz batzuk egiteko aldez aurretiko hitzorduak kudeatu eta errazten ditu
- Sinadura Elektroniko Aurreratua eskuratzeko eta sinadura hori errebokatzeko egiaztapena kudeatzea.
Azken aldaketako data: