Eusko Jaurlaritza

Eginkizunak

Herritarrentzako arreta-zerbitzuen helburua hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Adminis­trazio orokorrak eta haren Administrazio instituzionalak ematen dituzten zerbitzuei buruz informatu eta orientatzea, eta haiekiko harremanak erraztea, bereziki administrazio-izapideak egiteko, erabi­litako kanala edozein dela ere.

Administrazio-informazioak hauek hartzen ditu barnean:

  • Administrazio-informazio orokorra ematea herritarrei.
  • Administrazio-informazio espezializatua ematea, kasuan kasuko araudi espezifikoaren ara­bera, edo herritarrek egiten dituzten eta tratamendu espezializatua behar duten eskabide, eskaera edo kontsultak organo eskudunari igorri eta bideratzea.
  • Administrazio-informazio partikularra orientatu eta ematea.

Dokumentuak jaso eta erregistratzeak hauek hartzen ditu barnean:

  • Dokumentuak, inprimakiak eta formularioak betetzeko orientazioa eta aholkuak ematea, eta, hala badagokio, erantsi beharreko dokumentazioari buruzko informazioa ematea.
  • Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoen eginkizunak egitea.
  • Eskabideak, idazkiak eta dokumentuak jaso, egiaztatu, digitalizatu eta erregistratzea, bakoi­tzari dagokion administrazio-prozedura izapidetzen hastea, eta dokumentazioa entregatu izanaren egiaztagiriak egitea.
  • Dokumentazioa banatzea eta sail, organismo edo ente eskudunera bideratzea.

Herritarrei beren eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko laguntza eta orientazioa emateak hauek hartzen ditu barnean:

  • Bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzea Administrazioarekin kanal horren bidez harrema­nak izatera behartuta ez dauden pertsonei.
  • Herritarrei laguntzea eskariak egiteko eskubidea baliatzen –Eskariak Egiteko Eskubidea Arautzen duen azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoan dago araututa–.
  • Tasak, zehapenak eta prezio publikoak kobratzea, Administrazioaren ordainketa- eta kobrantza-sistema integralaren bidez.
  • Zerbitzu- eta prozedura-katalogo korporatiboa, erregistro elektroniko orokorra, gaitutako fun­tzionarioen erregistroa eta ahalordeen erregistro elektronikoa kudeatzea.
  • Kexak eta iradokizunak kudeatzea; hau da, kexa- eta iradokizun-sistema korporatiboa kudea­tzea.

Azken aldaketako data: