Eusko Jaurlaritza

Eskainitako zerbitzuak

Zuzenean zerbitzuak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu herritarrei arreta emateko eremuan:

1. Herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzua

  • Eusko Jaurlaritzako sailek eskaintzen dituzten izapide eta zerbitzuei buruzko informazio orokorra ematea, baita izapide zehatzen egoerari buruzko informazio partikularra ere, interesduna identifikatu ondoren.
  • Tratamendu espezializatua behar duten eskaerak edo kontsultak dagokion Sailera bideratzea.
  • Izapideak betetzeko orientazioa eta aholkuak ematea herritarrei, beharrezko dokumentazioari buruzko informazioa ematea, zerbitzu eta prestazioei buruzko inprimakiak eta informazio-dokumentazioa ematea, eta, hala badagokio, tasak eta prezio publikoak kobratzea.

2. Aurretiko hitzordua kudeatzeko zerbitzua

  • Zuzenean zerbitzuko aurrez aurreko arreta emateko bulegoetan izapideak eta kudeaketak egiteko hitzorduak kudeatzea eta erraztea.

3. Espedienteak erregistratzeko eta izapidetzeko zerbitzua

  • Espedienteak bulegoan izapidetzeko administrazio-kudeaketak erraztea.
  • Espedienteak Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez izapidetzeko administrazio-kudeaketak erraztea.

4. Herritarrek parte hartzeko zerbitzua

  • Administrazioarekin harremanetan jartzeko bideak ezartzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta emandako arreta hobetzeko.

Azken aldaketako data: