Autobabesa
AUTOBABES-ERREGISTROA:
aplikaziorako sarbidea, dagoeneko erregistratuta dauden planen eta AABen titularrentzakoa.
2023/06/22 WEBINAR: Euskadiko Autobabes-planen erregistroaren aplikazio berria (BIGARREN EDIZIOA)
Euskadiko Autobabes Planen Erregistroaren aplikazioaren aldaketa aldatu dela eta, gonbidatzen zaitugu Euskadiko Autobabes-planen erregistroaren aplikazio berria Webinar-era. Webinar datorren , egingo da.
21/2019 Dekretuak aldatutako 277/2010 Dekretuaren I.1 eta I.2 eranskinen eraginpeko jardueren titularrei eta autobabes-planak egiteko eskumena duten teknikariei zuzendua.
Presentación Webninar Registro de Autoprotección (PDF, 1 MB) gaztelaniaz
Autobabesarako Euskal Araua
Autobabesarako Euskal Arauak (21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko) euskal gizartearen segurtasun-maila hobetu nahi du I. eranskinean aipatutako jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitzentzat autobabes-betebeharrak ezarriz.
Hain zuzen ere, betebehar hauek izango dituzte: gai den teknikari batek egindako autobabes-plana iza, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean erresgistratu, planaren eraginkortasuna ezarri eta mantendu ariketak edo simulakroak egitearen bidez.
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak
Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan zehaztu egiten da nolako jardueretan behar diren Autobabes Planak eta zer baldintza bete behar den plan horiek egiteko. Baldintza horien artean, honako hau dago: dena delako jarduerak dituen arriskuen aurkako autobabesaz irizpena emateko gaitua dagoen teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du planak. Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.
Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretan nahiz pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestu beharra dagoen larrialdiko eta babes zibileko egoeren hasierako jardueretan, erabakigarria da autobabes-planak baliagarri eta fidagarriak izatea. Hori dela-eta, ezinbestekoa da halako planak egiten dituztenek gaikuntza eta trebakuntza profesional egokia izatea, eta, horretarako, aproposa da gaikuntza hori egiaztatzeko beste era batzuk aurreikusi eta prestatzea.
Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa
Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien zerrenda (PDF, 503 KB) (azken eguneratzea: 2023/06/02)
Autobabes-izapideak
Ohiko galderak: Autobabes Planetako eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen izapideak
Autobabes planen Erregistroa
Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren mende, idatziz jasoko ditu Autobabes Planen datu esanguratsuak, Larrialdien Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan.
Erregistroan izen ematea eskatu behar dute 21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskineko jardueren titularrek, jarduerekin hasi aurretik.
Halaber, erregistroan izen ematea eska dezakete Dekretu honek eragiten ez dieten beste jarduera batzuen titularrek, beren borondatez Autobabes Planak egin dituztenek, Dekretu honi jarraiki.
Ohiko galderak: Autobabes-erregistroa
Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa
Kontsultarako sarbidea (TITULARRAK): erregistratutako autobabes-planak
Kontsultarako sarbidea (SVAE): erregistratutako autobabes-planak
Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak (AAB)
Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabidea (AAB) da ekitaldiaren estaldura egokia bermatzeko neurri guztien multzoa, segurtasunaren eta asistentzia sanitarioaren ikuspegitik begiratuta, eta kontuan hartuta ekitaldiaren ezaugarriak eta aurreikusteko moduko arriskuen identifikazioa.
21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I.3 eranskineko jardueren titularrek Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea prestatu behar dute, larrialdietan jarduteko plana eta ezarpen-plana egin, eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrari jakinarazi.
Ohiko galderak: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak
Prozeduran sartu: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak
Kontsultarako sarbidea (TITULARRAK): erregistratutako AABak
Kontsultarako sarbidea (SVAE): erregistratutako AABak
Autobabes Planaren eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen ezartzea
Autobabes-betebeharren artean eraginkortasunez ezarraraztea eta eraginkortasunari eustea eta eguneratzea: Autobabes Planaren eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen ezarpen-ziurtagiria Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean telematikoki gehitu behar da.
Ohiko galderak: Autobabes planaren eta Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideen ezartzea
Prozeduran sartu: Autobabes planen erregistroa
Prozeduran sartu: Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak
Simulakroetan kanpoko baliabideen parte-hartzea eskabidea
21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskineko jardueren titularrek, autobabes-planetan jasotako ariketa eta simulakro periodikoak egin behar dute.
Establezimenduaren edo jardueraren titularrak parte hartu nahi badu establezimendutik kanpoko baliabideen –larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemakoen– simulakroan, gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin proposatu beharko dio hori Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari. Parte-hartze edo lankidetza hori beren irizpideen bitartez baloratuko dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek, beren lan-programen edo programatutako simulakroaren interesaren arabera.
|
Prozeduran sartu: Simulakroetan kanpoko baliabideen parte-hartzea eskabidea