Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak
Helburua
Sari horien helburua da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak, eta bertako langileak, jendaurrean aintzatestea eta saritzea, hala merezi dutenean, baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburuei laguntzen dieten bestelako pertsona eta erakundeak jendaurrean aintzatestea eta saritzea ere.
Sari-motak
Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren bereizgarri gorriko edo berdeko domina
Larrialdien eta babes zibilaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan zein kanpoan egindako jarduketengatik edo jarduerengatik modu indibidualean nabarmentzen diren pertsona fisikoak.
Larrialdietako eta babes zibileko plaka-diploma
Larrialdien eta babes zibilaren arloan beren jarduketa edo jardueragatik nabarmentzen diren pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak.
Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diploma
- Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako boluntarioak aintzatesteko bereizgarri zuriko diploma (zerbitzuan 10 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate) edo bereizgarri gorriko diploma (zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate).
- Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeei eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileak aintzatesteko bereizgarri gorriko diploma (zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate).
Arautegia
- 253/2017 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzkoa.
Araudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke
2023. urtea
- Ebazpena, 2023ko urtarrilaren 12koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun merezimendu-domina jaso duten pertsonen eta larrialdietako eta babes zibileko merezimendu-plaka-diploma jaso duten erakundeen zerrenda (PDF, 99 KB) (EHAA 19. zk., 2023/01/27)
- Ebazpena, 2023ko urtarrilaren abenduaren 16koa, Segurtasun Sailburuordearena, Euskadiko Babes Zibilaren arloan boluntarioek egindako lana aintzatesteko diplomak ematen dituena (PDF, 72 KB)
Urtea | 2023 |
Larrialdien eta babes zibilaren arloan merezimenduaren plaka-diploma |
|
Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren bereizgarri berdeko domina |
|
Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen lana aintzatesteko bereizgarri zuriko diploma (10 urte) |
EUSKAL ESPELEOLAGUNTZA / ESPELEOSOCORRO VASCO
BARAKALDOKO BABES ZIBILA / PROTECCION CIVIL DE BARAKALDO
BASAURIKO BABES ZIBILA / PROTECCION CIVIL DE BASAURI
ERRENTERIAKO BABES ZIBILA / PROTECCION CIVIL DE ERRENTERIA
ORDIZIAKO BABES ZIBILA / PROTECCION CIVIL DE ORDIZIA
TOLOSAKO BABES ZIBILA / PROTECCION CIVIL DE TOLOSA
ZINGIRA ZARAUTZ / PROTECCION CIVIL DE ZARAUTZ
|