Segurtasun Saila

Eusko Jaurlaritzak 25.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Mendizale Federazioari

Argitalpen-data: 

  • Federaziora atxikita 40.000 pertsona baino gehiago daude, eta mendiko kirolarekin zerikusia duten jardueretako segurtasunaren arloko erreferente nagusietako bat da

  • Eusko Jaurlaritzak, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren bidez, 25.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Mendizale Federazioari, larrialdien eta segurtasunaren arloan organismoa finantzatzeko.  Federazioa erreferentea da mendiko kirolaren segurtasunaren esparruan, eta gaur egun 40.000 pertsona baino gehiago daude organismora atxikita.

    Berez, organismoak elkarlan aktiboan dihardu Eusko Jaurlaritzarekin, eta haren esku mendiko prebentzioaren eta formakuntzaren esparruko ezagutzak, baliabideak eta bitartekoak jartzen ditu.

    Federazioak 2022ko urtarrilaren 12an izenpetutako hitzarmenaren arabera bere gain hartu zituen konpromisoak betetzeak eragindako gastuak finantzatzeko izango den dirulaguntza hori Segurtasun Sailak kudeatuko du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez.