Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren multzoei emango dizkien diru-laguntzak
2012. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz.
Zenbatekoa, hasieran behintzat, berrehun eta laurogeita hemeretzi mila (299.000) eurokoa izango da.
- Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 2koa (BOPV Zk. 002/2011)
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2012ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena.
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
EMAKUNDEko Zuzendaritza
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Eskabideak eta dirulaguntza eskatzeko beharko den dokumentazio guztia aurrez aurre aurkez daitezke, I. eranskineko ereduaren arabera, guztia beteta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier, 36, 01005), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia (zuzenean zerbitzukoa)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Oharra:
Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, eskabidea dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.
Eskabideak eta dirulaguntza eskatzeko beharko den dokumentazio guztia aurrez aurre aurkez daitezke, I. eranskineko ereduaren arabera, guztia beteta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier, 36, 01005), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia (zuzenean zerbitzukoa)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Oharra:
Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, eskabidea dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.
2012. urtean emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz.
EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerri-multzoek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak.
EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatuz, diagnostikoak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitu nahi dituzten EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerri-multzoek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.
Ez dira onuraduntzat hartuko lehenengo atalean sartutako erakundeen menpe edo horiei lotuta dauden edo horietan partaidetza duten pertsona juridikoak, zuzenbide publikokoak edo pribatukoak. Aurrekoa gorabehera, erakunde onuradunek pertsona juridiko horien bidez kudea dezakete diru-laguntzaren gastua.
Koadrila, mankomunitate eta bi udalerriren edo gehiagoren multzo batek diru-laguntza programa bateratu bat egiteko eskatzen badu, proiektuko udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean. Horietan sartuta dauden udalerriek ezingo dute euren kabuz laguntzarik eskatu multzoak, koadrilak edo mankomunitateak eskatutako antzerako proiektu baterako.
Proiektu batzuk hainbat udalerrik elkarrekin egitekoak badira, udalerri horietako batek edo batzuek ezingo dute proiektua zatituta aurkeztu.
Udalerri-multzoen kasuan, udalerri bat izendatu beharko da diru-laguntzarako programa kudeatzeko eta ordaintzeko ekintzak balioz gauzatzeko.
Berrehun eta laurogeita hemeretzi mila (299.000) eurokoa izango da.
Diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak lagunduko diren jardueretarako aurkeztutako aurrekontuaren % 75. Proiektu bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek aurkezten badu.
Jarduerak gauzatu ondoren eta diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza.
Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Entitate eskatzailearen datuak jakinarazteko inprimakia.
Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko erakundea Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda baldin badago. Beharrezkoa izango da inprimaki hori aurkeztea aldaketaren bat egonez gero (kontu zenbaki desberdina, edo ordezkaritza aldatzea mankomunitatean, koadrilan edo udalerri-multzoan).
2012ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko lan-prozesuaren proiektua.
Laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak.
Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua luzatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, horren egiaztagiria, agintari eskudunak egina.
Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera.
Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, merezimendutzat baloratuko baitira:
1. Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-multzoetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak berdintasunerako politiketan lanean jarri direla frogatzen duen ziurtagiria.
2. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak 2011. urterako aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria.
3. Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzoko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamenduaren kopia, edo bestela, beste egiaztagiri batena.
- Identifikazio Fiskalaren Txartelaren fotokopia
Agiri hori ez da aurkeztu beharko eskabidea bide elektronikoz izapidetzen bada edo entitate eskatzaileak administrazioari baimena ematen badio administrazio eskudunean bide elektronikoz edo erabilgarri dauden bideen bitartez ziurtatu, frogatu edo egiaztatzeko.
- Estatutuen fotokopia
Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.
- Berdintasunaren alorreko prestakuntzaren agiria
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntzaren fotokopia eta/edo esperientziaren egiaztagiria (5.3 artikulua).
- Beste agiri batzuek eta oharrak
Halaber, beste edozein dokumentazio edo agiri aurkez daitezke, esleipenerako erabiliko diren erizpenak aplikatzeko lagungarri izaten badira.
Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen35.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko
1.1- Eskabide-inprimakiak, lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira. Gomendatzen dugu dokumentazio guztia aurretik prest izatea, eta bete ondoren norbanakoen ordenagailuan gorde, eskabidearekin batera modu elektronikoan igortzeko. Hau da, espedientean gehitu artxibo guztiak batera.
1.2. Entitate eskatzailearen datuak, II. eranskinaren arabera.
1.3. Identifikazio Fiskalaren Txartelaren fotokopia. Agiri hori ez da aurkeztu beharko eskabidea bide elektronikoz izapidetzen bada edo entitate eskatzaileak administrazioari baimena ematen badio administrazio eskudunean bide elektronikoz edo erabilgarri dauden bideen bitartez ziurtatu, frogatu edo egiaztatzeko.
1.4 Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.
1.5. “Datuen alta/Hirugarren interesduna” inprimakia. Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko erakundea Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda baldin badago. Beharrezkoa izango da inprimaki hori aurkeztea aldaketaren bat egonez gero (kontu zenbaki desberdina, edo ordezkaritza aldatzea mankomunitatean, koadrilan edo udalerri-multzoan).
1.6.- Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntzaren fotokopia eta/edo esperientziaren egiaztagiria (5.3 artikulua).1.7. 2012ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko lan-prozesuaren proiektua. (III. eranskinaren arabera).
1.8. Laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak. IV. eranskina - Berdintasunaren alorrean hasitako politikekin jarraituko delako konpromisoa.
1.9. Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua luzatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, horren egiaztagiria, agintari eskudunak egina. V. eranskina- Zuzeneneko kontratazioak egiteko edo kontratua luzatzeko konpromisoa.
1.10. Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera. VI. eranskina – proiektua elkarlanean egiteko konpromisoa.
1.11. Esleipen-irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duten gainerako agiri guztiak.
2.- Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, merezimendutzat baloratuko baitira:
2.1. Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-multzoetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak berdintasunerako politiketan lanean jarri direla frogatzen duen ziurtagiria. VII. eranskina - Merezimenduak egiaztatzea.
2.2. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak 2011. urterako aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria. VII. eranskina - Merezimenduak egiaztatzea.
2.3. Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzoko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamenduaren kopia, edo bestela, beste egiaztagiri batena. VII. eranskina - Merezimenduak egiaztatzea.
3.- Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen35.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.- Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- VIII. eranskina - Justifikazio-memoria
Egindako lan-proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan-prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren xehekapena, udal-ekarpena zehaztuta.
- Jatorrizko faktura, nomina edo agiriak
Diru-laguntza jaso duten jarduerak direla-eta egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura, nomina edo agiriak, soldata justifikatzen dutenak; edo diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku-hartze zerbitzuko arduradunak eginak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar diren xehetasunak adierazita (Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio). Fakturen edo agirien data 2012ko abenduaren 31koa izango da gehien jota. Egiaztagiria eta kasuan kasuko diruz lagundutako jarduera lotzen dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak, nominak…). Justifikazioa bide elektronikoz izapidetzen bada, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta bidaltzea onartuko da.
- Diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopia
Diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopia, euskaraz eta gaztelaniaz.
Egindako lan-proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan-prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren xehekapena, udal-ekarpena zehaztuta (VIII. eranskina – Justifikazio-memoria).
Egindako artxiboa (VIII erankina), gehitu beharko da espedientean, eta horretarako "Nire gestioak" atalean sartu eta hortxe igorri.
Diru-laguntza jaso duten jarduerak direla-eta egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura, nomina edo agiriak, soldata justifikatzen dutenak; edo diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku-hartze zerbitzuko arduradunak eginak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar diren xehetasunak adierazita (Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio). Fakturen edo agirien data 2012ko abenduaren 31koa izango da gehien jota. Egiaztagiria eta kasuan kasuko diruz lagundutako jarduera lotzen dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak, nominak…).
"Nire gestioak" atalaren bidez, dokumentazioa gehitu espedientean.
Diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopia, euskaraz eta gaztelaniaz. Horretarako "Nire gestioak" atalean sartu eta eskatutako dokumentazioa gehitu espedientean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012ko otsailaren 10ean.
Ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau -deialdiarena- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza; EMAKUNDEko Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza; EMAKUNDEko Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.