Berdintasunerako administrazio-unitatea
Berdintasunerako Administrazio-Unitatea 4/2005 Legeak (11. artikulua) sortu eta 213/2007 Dekretuak, azaroaren 27koa, araututako egitura da. Bere funtzio nagusia da Sailean bedintasunerako politikak bultzatzea eta koordinatzea. Gainera, saileko zuzendaritza eta arloekin, eta baita bere erakunde autónomo eta ente publikoekin ere, elkarlanean arituko da 4/2005 Legeak eta Eusko Jaurlaritzak legealdi bakoitzean onartutako Planean ezarritakoa gauzatzeko.
Kontaktua: hezkuntza-berdintasuna@euskadi.eus
- 1/2022 Legea, martxoaren 3koa , Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena (BOE, 2022-03-28)
- Euskal Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoa. Emakunde (2022ko apirila)
- Aurkezpena. Berdintasun legearen erreformaren aldaketak
- Jardunaldiaren bideoa . (Gasteiz) (Youtube)
- Euskal Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoa. Emakunde (2022ko apirila)
- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa
- EAE-ko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. plana
- 213/2007 Dekretua, azaroaren 27koa, Eusko Jaurlaritzako sailetan, organismo autonomoetan eta erakunde publikoetan berdintasun-politikak bultzatu eta koordinatzeko ardura duten unitate administratiboak arautzen dituena
- Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasun plana . Hezkuntza Saila – XI Legealdia (2018-2021)
- EAE-ko Hezkuntza sistemarako II Hezkidetza Plana, Berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023
Beldur Barik! programa , gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. Programa 2009an jarri zen abian. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du
-
BEGIRA
Begira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitako batzordea da, aholku- -emaile eta topagune. Batzordearen zeregina da aholkularitza eskaintzea eta azterketak egitea, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro desagerrarazteko.
Halaber, komunikabide publikoek zabaldutako edukiek kode etikoak izan eta aplika ditzaten sustatzen du, eta komunikabide pribatuekin akordioak egitea bultzatzen du, komunikazioa berdintasun-printzipiora egokitu dezaten
-
Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II Akordioa
2009ko otsailaren 3an, II. Hitzarmena izenpetu zen, batetik, 2001eko erakunde arteko I. hitzarmenaren edukiak inguruabar berrietara egokitzeko -batez ere legeetan egindako aldaketetara eta ordutik izandako gertakarietara-, eta bestetik, protokoloak, lankidetza-akordioak eta bestelako tresna juridiko batzuk osatzeko. II hitzarmenean, erakunde sinatzaileek hartutako konpromisoak eta jarduera-protokoloak jasotzen dira, hainbat eremutan esku-hartzeko: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa, hezkuntza - arloa eta abokatuen elkargoak. Akordio-markotzat hartzen da, zeina garatu, zehaztu eta egokitu egin daitekeen, esku hartzeko eremuen arabera
-
Genero-indarkeria eta Justizia
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta hauen seme-alabei arreta eta babesa ematea
Saileko Berdintasunerako administrazio-unitateak martxan jarri berri duen ekimena: “GUREAN” aldizkari digitala. GUREAN Tanttakarekin abiatutakoa jarraituko duen proiektua da. GUREANen asmoa da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako balioak eta konpromisoa gurera ekartzea eta gureak direla gogoratzea.
Aldizkaria urtean hirutan argitaratuko da, data jakinetan, hau da: Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
- 1. zenbakia (2017, azaroa)
- 2. zenbakia (2018, martxoa)
- 3. zenbakia (2018, maiatza)
- 4. zenbakia (2018, azaroa)
- 5. zenbakia (2019, martxoa)
- 6. zenbakia (2019, maiatza)
- 7. zenbakia (2019, azaroa)
- 8. zenbakia (2020, martxoa)
- 9. zenbakia (2020, ekaina)
- 10. zenbakia (2020, azaroa)
- 11. zenbakia (2021, uztaila)
- 12. zenbakia (2021, azaroa)
- 13. zenbakia (2022, martxoa)
- 14. zenbakia (2022, ekaina)
- 15. zenbakia (2022, azaroa)
2015eko azaroan saileko berdintasun unitateak sortutako ekimena da. Horren bitartez, ikusarazi eta balioetsi nahi dugu, sailean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiketan ematen diren aurrerapausoak.
Argitaratutako aleak
- 1. zka. - Ongi etorri Tanttaka buletinera!!
- 2. zka. - Sexismo en la publicidad y los medios de comunicación
- 3. zka. - Coeducar: educar para la igualdad y para prevenir la violencia machista
- 4. zka. - ¿Dónde están las mujeres en el arte?
- 5. zka. - Feminismotik mundua aldatzera
- 6. zka. - Aldaketa dakarten aitatasunak
- 7. zka. - Oso jeloskorra da asko maite nauelako
- 8. zka. - El patrimonio tiene, inevitablemente, una diferencciación de género
- 9. zka. - Umeak munduaz ikasten ari diren bizi-prozesu horretan, eskolak lagundu egin behar die dituzten beharrak asetzen, pertsona transa izan, zein ez
- 10. zka. - Rompiendo barreras machistas en el deporte
- 11. zka. - Berdintasuna eta euskalgintza
- 12. zka. - Políticas de igualdad y mainstreaming