Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Euskadiko landa-eremuen karakterizazioa

Landa-garapenerako politiken eta estrategien ikuspegitik jardun behar den eremuen identifikazioa eta sailkapena 1998az geroztik egin dira, landa-garapenerako aurreko legea onartu zenetik aurrera. Karakterizazio-lan hori ez da xede baten modura ulertu behar, baizik eta EAEko landa-eremuetan eragina duten politikak eta dirulaguntza-programak diseinatu eta aplikatzeko tresna baten modura.

Ekainaren 30eko Landa-Ingurunearen Garapenerako 7/2022 Legea onartu eta gero, karakterizazio-lana osatu da, 7. artikuluan zehaztutako urratsekin bat etorriz. Prozesuan, lurralde-errealitateei hobekien erantzuten dieten parametroak identifikatu nahi izan dira, lurralde historiko guztiak zeharkatzen dituen ikuspegi trinko eta oso batetik.

Era horretan, partaidetza-prozesu bat egin da, diziplina anitzeko adituen ezagutzan oinarrituta, bai eta maila teknikoan zein politikoan egindako aberaste zein kontraste prozesuan. Hona hemen egindako lanaren emaitza:

Landa-eremuen karakterizazioaren gako nagusia, aurreko aldietan ez bezala, ez da erreferentzia-mapa bakar baten emaitza; aitzitik, emaitzak landa-eremuen egoera adierazten duten hainbat maparen bidez bistaratzen dira, helburuen eta azterketa-eremuen arabera:

  • Landa-eremuen oinarrizko mapa: Hasiera batean, Euskadiko landa-eremuak identifikatzen dira, udalerriak biztanleria-entitate berezietan segmentatuz.
  • Arreta Bereziko Eremuak (AEE): Jarraian, oinarrizko mapatik abiatuta, eremu hauek identifikatzeari ekiten zaio. Udalerri hauek egoera kritikoagoa eta ahulagoa dute, bai ikuspegi soziodemografikotik, bai ekonomikotik, eta, gainera, lehen sektorearekiko mendekotasun handiagoa dute.
  • Udalerrien sailkapena beren landa-eremuen arabera: Kontuan hartuta landa-ingurunean eragina duten politika gehienek gutxieneko lurralde-oinarria udalerria dutela, udalerri-mailako azterketa egiten da eta udalerrien sailkapena definitzen da beren landa-eremuen arabera.
  • Landa-eremuen karakterizazioa garapen-arloen arabera: landa-eremuen karakterizazioa egiteko ezarri direnen garapen-eremuak "jarduera ekonomikoaren sustapenari eta dibertsifikazioari" dagokiona eta "bizi-kalitateari eta ongizateari" dagokiona dira.

Ahalik eta karakterizaziorik zehatzena lortzeko, oro har, neurketarako lurralde-oinarria biztanle-entitateak izan dira.

Arloen araberako kategorizazio honetarako, lehen bezala “landatartasun-mailez” hitz egin beharrean, "zaurgarritasun-mailak" zehaztu dira, eremu bakoitzak arlo horiekiko duen zaurgarritasuna nabarmenduz.

Sailkapen anizkoitz honek aukera ematen du landa-eremu bakoitzaren egoeraren irakurketa zehatzagoa egiteko eta etengabeko ebaluazioa egiteko. Ebaluazio horri esker, administrazio arduradunek mugarriak, tarteko ebaluazioak eta abar ezar ditzakete, lurraldearen gaineko politikak eta neurriak baloratzeko eta, hala badagokio, birbideratzeko.

Azken aldaketako data: