- eu
- es
Sarrera
Bobinak zamatzeko laguntza
Bobinen banaketa aplikatzeak bobinak ibilgailu mota desberdinetan zamatzeko konponbide egokia bilatzen laguntzen du:
- 5 ardatzeko ibilgailu artikulatua, trakzio buruarekin eta 13,65 metroko tridem ardatzak dituen plataformarekin.
- 5 ardatzeko ibilgailu artikulatua, trakzio buruarekin eta 9,30 metroko tridem ardatzak dituen plataformarekin.
- 3 ardatzeko ibilgailu zurruna, 8,045 metroko zama plataformaduna.
- 4 ardatzeko ibilgailu zurruna (aurreko ardatz bikoitza) 8,55 metroko zama plataformaduna.
Eta euste mota desberdinetarako:
- Eusteko zutaberik gabe.
- Eusteko zutabeekin.
- Neurri txikiko zumitz paletizatuak.
- Astoetan finkatutako zumitzak.
Behin ibilgailu eta euste mota aukeratuta, garraiatu behar diren bobinak edo zumitzak (zumitzak dira 0.5 metrotik beherako zabalera duten bobinak edo 0.66 tik beherako zabalera/diametroa lotura dutenak) adieraziko dira (zabalera, diametroa eta pisua). Aurreko datu guztiekin, sistemak bobinen banaketa egokiena erakusten du, grafiko eta zenbaki bidez, eta elementu bakoitza zein distantziatan (milimetrotan) kokatu behar den adierazten du, erreferentzia gisa hartuz atzeko erdiko ardatza.
Sistema ondoko segurtasun-gomendioetarako diseinatuta dago, 2005. urtean egindako azterketan oinarrituta:
Zamatze eta garraiorako ezaugarri fisiko garrantzitsuak:
- Kanpoko diametroa (Øext).
- Zabalera (Z).
- Pisua (P).
Bobinen pisuak eta neurriak:
- P: Pisuak: 4-24 t (salbuespenak: 30 t arte).
- Øext : Kanpoko diametroa: 1000-2000 (mm).
- Z: Kanpoko diametroa: 1000-2000 (mm)
GOMENDIOAK
Bobinak errepidez garraiatzeko gomendioak eta dokumentuak.
-
2016KO EKAINA
Erabiltzailearen eskuliburua
Erabiltzailearen eskuliburua (1.1 bertsioa).
-
2005EKO AZAROA
Bobinak errepidez garraiatzeko gomendioen eskuliburua.
2005eko azaroaren 29an Vitoria-Gasteizen egin zen bileran lantaldeak azkenean onartu zuen gomendioen eskuliburua.
-
2016KO EKAINA
Gomendioen triptikoa.
Bobinak errepidez garraiatzeko gomendioen triptikoa.
Kalkulua
Ibilgailu eta euste mota desberdinetarako bobinen kokapenaren kalkulua
GARRAIOAREN DATUAK
ZAMAREN DATUAK
Zabalera (mm) | ØExt (mm) | Pisua (t) |
---|