Euskadi.eus
  • 38/1992 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, «Uraren Euskadiko Mahaia» Batzordea sortu eta araupetzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

38/1992 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, «Uraren Euskadiko Mahaia» Batzordea sortu eta araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 796
  • Xedapen-zk.: 38
  • Xedapen-data: 1992/02/25
  • Argitaratze-data: 1992/03/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Uraren alorrean Euskal Autonomi Elkartearen eremuan lanean diharduten erakundeak ezberdinak izateak, hauen arteko lankidetza eskatzen du, uren alorreko politika eraginkorrago bat lortzeko. Tresna baten sortze soilean gelditu beharrean, osatzen duten erakundeen ihardutze-eremu ezberdinetan islada dadin lankidetza honek, aurrekontuetan egiten diren ahaleginen eta egin beharreko inbertsioen arrazoizkotasun eta errentagarritasuna bilatu beharko du, honek, ihardunerako planak guztion artean deseinatzeko aukera emango duelarik. «Uraren Euskadiko Mahaia» izeneko Batzordea bertan ordezkatuta dauden administrazio ezberdinen eta ahobateko proposamenez eratzen da, Euskal Autonomi Elkarteko eta Foru Aldundietako Administrazioen uren inbertsio alorreko ihardun-erizpideen batasunerako gai den tresna bezala, uren politika errealísta eta eraginkor bat era egokian burutzeko gaitasuna eman dezaten oinarrizko azpiegiturak sortuz eta hobetuz, eta hiritarrek, ura bezalako arlo bizi hau aintzakotzat hartu dezaten bultzatuz. Uraren Euskadiko Mahaia ez da sortzen, aurrez alor honecako eginbehar eta zerbitzuak Autonomi Elkartearen eskutara ekarri eta gero, abuztuaren 2ko 29/1985 Legeko erizpide informatzaileekin bat garatu beharreko uren etorkizuneko antolaketarako tresna bezala; aitzitik, administrazio ezberdinen artean eta azken hamar urte ingurutan udalerriei laguntza ematearren burutzen ari diren diru-ezarketa handiak arrazoizkoago egiteko, haien bilera gune izan dadin sortu behar izan da lehenengotik. Ondorioz, Garraio eta Herrilan Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzaren onarpena jasota eta aurrez Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko otsailaren 25ean egindako bilkuran onartu eta aztertu ondoren, honako hau.XEDATU DUT: 1. atala.- Erakundeen arteko «Uraren Euskadiko Mahaia» izeneko Batzordea eratzen da, Euskal Autonomi Elkartearen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien uren alorreko inbertsioak arrazoizkotzeko harreman eta parte hartze gune bezala. 2. atala- 1.- Uraren Euskadiko Mahaia Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailari atxikita gelditzen da. 2.- Uraren Euskadiko Mahaia Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailburuaren menpe dagoen aholku-organu bezala eratzen da. 3. atala.- Honako eskumen hauek izango ditu «Uraren Euskadiko Mahaiak»: a) Ordezkatuta dauden administrazio ezberdinen arteko koordinaketarako tresna bezala erabiliko da. eta bai herriak urez hornitzeari bai estolderia, ubideen desbideraketa eta baita uren alorreko gainontzeko lanei ere dagokienez, inbertsioak burutzeko lehentasunak ezarri ahal izateko beharrezko adinako informazioa lor dadin premiazkotzat jo daitezen gainontzeko tresnak ere proposatuko direla bertan, guztia denen arteko adostasunaz eta uren plangintzaren barruan egingo delarik. b) Uren inbertsio alorrean ordezkatuta dauden administrazioetako eskudunak diren organuei ihardunproposamenak luzatzea. c) Batzordean ordezkaria duten erakundeek uren inbertsio alorrean burutu ditzaten ihardun guztien gainikuskaketa lanak burutzea. d) Dekretu honetan eman dakizkiokeen gainontzekoak eta lehenengo atalean ezarritako helburua betetzen lagungarri izan daitezenak. 4. atala.- 1.- Honako kide hauek osatuko dute «Uraren Euskadiko Mahaia»: 1. Garraio eta Herrilan Sailburua, Lehendakarí izango dena. 2. Arabako Foru Aldundiak izenda dezan ordezkaria, alorrean eskuduna den Foru Diputatuaren maila izango duela gutxienez. 3. Bizkaiko Foru Aldundiak izenda dezan ordezkaria, alorrean eskuduna den Foru Diputatuaren maila izango duela gutxienez. 4. Gipuzkoako Foru Aldundiak izenda dezan ordezkaria, alorrean eskuduna den Foru Diputatuaren maila izango duela gutxienez. 2.- Ordezkariak izendatuko dituzte Batzarkideek, lanpostua betegabe, edo karguduna kanpoan egotea, gaisorik edo beste edozein arrazoigatik bertaratu ezin daitezen kasuetarako. 3.- Batzordearen Idazkari, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Saileko Herrilan Sailburuordea izango da, hizpidedun baina hautespiderik gabe, eta bere ordez, Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendaria. 4.- Erabili beharreko gaien izaeragatik egoki izan dadinean, eta «Uraren Euskadiko Mahaia»ren kideen proposamenez, beste administrazio eta erakunde publikoetako ordezkariei ere egin dakieke bileretarako deia, baina hizpidedun eta hautespiderik gabe hartuko dute parte. 5. atala.- 1.- Uraren Euskadiko Mahaia, bere kabuz edo gainontzeko kideetatik edozeinek hala eskatuta, Lehendakariak erabakitzen duenean bilduko da. Urtean birritan bilduko da Mahaia, seihilabete bakoítzean zehar behin, gutxienez. 2.- Uraren Euskadiko Mahaiaren Lehendakariari dagokio bileretarako deia egin, gai-zerrenda erabaki, buru izan, zmzendu, bertan behera utzi eta bilerak amaitutzat ematea ere. 3.- Uraren Euskadiko Mahaiaren bertaratze eta bozketetarako quoruma kide guztien osotasunak emango du. 4.- Uraren Euskadiko Mahaiak zehaztuko ditu Dekretu honetan araututakoen osagarri izan daitezen ihardun-arauak. Uraren Mahaiaren erregimenaren aurka ez doazen neurrian, ezargarri izango dira, besterik ezean, 1958.eko uztailaren l7ko Administrazio Prozeduraren Legeko I. Idazpuruko II. Atalburuko arauak. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 23. Lehen Lehendakariordea, Ekonomia Gaietarako Lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.