2021eko mugikortasunari buruzko inkesta

Mugikortasunaren Inkesta

Galde-sorta Interneten bidez bete izanez gero, sakatu hemen

Zuen parte-hartzea eskatu eta eskertzen dugu!

2021eko urriaren eta 2022ko otsailaren artean, EAEko mugikortasunari buruzko inkesta berri bat martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, EAEko hainbat etxebizitzatan bizi direnak inkestatuko ditugu, bai telefonoz bai etxebizitzak bisitatuz edo web orriaren bidez.

Lanaren helburua da gure gizartearen mugikortasunaren eskaria hobeto ezagutzea eta horri buruzko datuak eguneratzea. Aurreko inkesta 2016an egin zen, eta gure webgunean argitaratuta dago (Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana).

Datu-bilketa funtsezkoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, galdera-sorten diseinua ahalik eta sinplifikatuen egin dugu inkestari erantzutea ahalik eta gehien errazteko.

Era berean, aurrekoarekin batera, zenbait errepidetan inkestak egingo dizkiegu ibilgailuen gidariei, baita hainbat garraio geltokitako bidaiariei ere  (autobus eta trenbide –geltokietan, eta aireportuetan). Gainera, garraio-operadoreei ere datuak eskatuko dizkiegu. Horrela, informazio hori guztia bildutakoan, EAEko garraio eta mugikortasunaren eskariari buruzko txosten berri bat egingo dugu. Aurreko eskariaren txostena 2016an egin zen, eta gure webgunean argitaratuta dago (EAEko Garraio Eskariaren Irudia).

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden Mugikortasun Inkestaren zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko zenbait modu eskaintzen dira:

Eragiketaren izandapena Mugikortasun inkesta (MI)
Eragiketa-kodea 010930 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzuleak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Periodikotasuna  Bost urtekoa
Posta elektronikoa

estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Telefonoa 900 909 755

Galdesorta

PDF EM-ren galde-sortak

WEB

link.ingartek.com/mugikortasun/2021/eu

Informazio metodologikoa lotura
Bestelako informazioa Aurreko edizioen emaitzak

Itzuli

 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Mugikortasunari buruzko Inkesta 2021eko urritik 2022ko otsailera bitartean egingo du, bi hilabeteak barne. Inkesta honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen mugikortasuna, igarotze-fluxuak, moduak eta joan-etorriak egiteko motibazioak eta arrazoiak neurtzea. EAEko biztanleen higikortasunaren eskariaren ezaguera hobetzea. Horretarako, lanegunetan (astelehenetik ostegunera) egindako joan-etorriak neurtuko dira, 5 minutu baino gutxiagoko joan-etorriak kanpo utzita.

Teknikari espezializatuek egingo dute EAEko etxebizitzen inkesta; horretarako, etxebizitzetako pertsonekin harremanetan jarriko dira (telefonoz edo bisiten bidez), EAEko familia-etxebizitza okupatuen Direktorioan hautatutako etxebizitzetako pertsonekin hain zuzen, inkesta hau ofiziala baita. Bizilagunei eskatuko diete hainbat galderari erantzutea telefonoz edo, bizilagunek hala nahiago izanez gero,  beraien etxean bisitatuko dituzte galderak aurrez aurre egiteko.

Galderen bidez, EAEko bizilagunen mugikortasuna kuantifikatu eta haren ezaugarriak ezagutuko ditugu.

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek garraio-politikaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, garraio-politikak diseinatzeko.

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira.

https://www.euskadi.eus/informazioa/mugikortasunaren-inkesta-010930/web01-s2ing/eu/

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste  ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak  horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea ; zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa , abenduaren 5ekoa, eta 2016/679 Erregelamendua (EB) , 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak "Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioari buruzko estatistika-ikerketak eta inkestak" izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago: Inkestaren datu pertsonalen tratamendu-jarduerei buruzko informazioa

Itzuli

EAEko Etxebizitzen Inkestaren metodologia

  • Gaia: 7 urte baino gehiago dituzten EAEko familia-etxebizitzetako bizilagunen lan-egunen mugikortasuna (astelehen eta ostegunaren artekoa), oinez bost minututan edo gutxiagotan egindako desplazamenduak izan ezik. 
  • Inkestaren aldagaiak: Gizartearekin eta demografiarekin zerikusia duten pertsonen ezaugarriak (sexu, adina, bizilekua, jarduera, familia mota) eta desplazamenduen ezaugarriak (motibazioa, garraiobidea eta garraio-mota, etapak, eta iraupena)
  • Inkestaren ezaugarri nagusiak. EAEko 20 eskualdeko eta 3 hiriburuetako etxebizitzaz osatu da inkestaren lagina. Laginaren tamaina: 7.000 etxebizita. 
  • Datu-bilketa: EAEko etxebizitzetara telefonoz deituta edo bisitak eginda

Kordoi Inkestaren metodologia (errepideetako ibilgailuetan egitekoa)

  • Gaia: EAEko errepidetan ibiltzen diren ibilgailuen mugikortasuna, lan-egunetan (astelehen eta ostegunaren artekoa).   
  • Inkestaren aldagaiak: Egindako desplazamenduen ezaugarriak. Gainera, kasuaren arabera, gizartearekin eta demografiarekin zerikusia duten pertsonen ezaugarriak; edo salgaien mota eta ibilgailuen ezaugarriak.
  • Inkestaren ezaugarri nagusiak: 11.000 inkesta egingo dira hainbat puntu estrategikotan, bai EAEko errepideetan, baita gure lurraldearekin konektatuta dauden errepideetan ere.

Terminalen Inkestaren metodologia (garraio publikoko geldiguneetan egitekoa)

  • Gaia: 7 urte baino gehiago dituzten bizilagunen lan-egunen mugikortasuna (astelehen eta ostegunaren artekoa), distantzia luzeko eta erdikoak direnak. Horretarako, hainbat inkesta egingo dira hiru hiriburuetako trenbide eta autobus geltokietan, baita zerbitzu erregularrak dituzten bi aireportuetan ere.
  • Inkestaren aldagaiak: egindako bidaien zein desplazamenduen ezaugarriak, eta gizartearekin eta demografiarekin zerikusi duten pertsonen ezaugarriak.

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ingartek Consulting): 900 909 755

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 69 61 - 945 01 69 97

Faxa: 945 01 98 56

Ingartek consultingren posta elektronikoa: mugikortasun.inkesta@ingartek.com

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Itzuli

Azken aldaketako data: