SOS-Deiak Larriak Koordinatzeko zerbitzuarekiko izapideak
SOS-Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak kudeatutako gertaerari buruzko informazioa
SOS-Deiak zerbitzuaren erabiltzaileek, 112 larrialdi-telefonoa ohartarazten dutenak izan zein tartean daudenak izan, eskubidea dute beraiekin zerikusia duen informazioa eskatzeko, betiere larrialdi-egoerari loturik eta zerbitzuko deien eta gorabeheren artxiboetan jasota badago.
Horretarako, ondorengo formularioa bete behar dute, premiazkoak diren datuak ahalik eta gehien zehaztuta, zeren horrela bilaketa-esparrua mugatzen baita.
- Interesdunak formularioa, behar bezala beteta, sinatu behar du.
- NANaren kopia beharrezkoa da eskatzailea nor den ziurtatzeko eta, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, datu pertsonalak babesteko.
- Gertakarian inplikatutako pertsonaren ordezkari gisa jardunez gero, interesdunak Borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua (PDF, 864 KB) ere aurkeztu beharko du (edo, bestela, hori egiaztatzen duen notario-ahalordea), inplikatutako eta baimendutako pertsonaren NANen kopiekin batera.
Gorabeherei aurre egiteko formularioa (PDF, 131 KB)
Helbide honetara bidali: sosdeiak@euskadi.eus
Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu
Larrialdien kudeaketarako datu garrantzitsuak eguneratzea
Euskal herri-administrazioek, nork bere eskumenen esparruan, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako sistema bat eratzen dute, sistema integratu eta bateragarria, era guztietako larrialdien arreta eta kudeaketa bilatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen multzoaren plan, prozedura, mekanismo, bitarteko eta baliabide guzti-guztiek osatzen dutena.
Erakunde zein establezimenduek izendatzen dituzte haien arduradunak larrialdi egoeratan edo planak, jarduteko protokoloak edo taktika operatiboak abian jartzekotan.
Arduradunak edo aurkitzeko sistema berriak ezarriz gero, horren berri eman behar da sistemaren funtzionamendu egokirako.
Udalak Udalekin komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 754 KB) betetzeko PDFa
Arabako Foru Aldundia AFA komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 682 KB) betetzeko PDFa
Bizkaiko Foru Aldundia BFA komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 685 KB) betetzeko PDFa
Gipuzkoako Foru Aldundia GFA komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 684 KB) betetzeko PDFa
SEVESO establezmenduak SEVESO establezmenduekin komunikazio-protokoloa eguneratzeko formularioa (PDF, 137 KB) betetzeko PDFa
Helbide honetara bidali: drp@seg.euskadi.eus
Larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren arloko zigorrak
Apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuak, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren arloko araubide zehatzaile bat aurreikusten du legearen VII. kapituluan. Larrialdiak Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagokio arau-hauste arinengatiko prozedurak hasi eta ebaztea (71. art).