Jardunaldia
Natura-inguruneko jarduerak: erantzukizunak eskatu, prebenitu, aseguratu eta... arautu behar?
Tamalez, natura-ingurunean kirol-jarduerak egiten direnean, batzuetan, istripuak gertatzen dira. Segun eta zer baldintzatan gertatu diren istripu horiek, baliteke monitore- edo gidari-lanetan ari ziren pertsonek erantzukizunak izatea, baita erakunde antolatzaileek ere.
Jardunaldi honen bidez, Kirolaren Euskal Eskolak (Kirol eta Gazteria Zuzendaritza), Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzarekin lankidetzan, teknikariek eta erakundeek izan ditzaketen erantzukizunen berri eman nahi du. Halaber, beste helburu bat ere badu, are garrantzitsuagoa dena, alegia: jakinaraztea, alde batetik, jarduera-mota horien arriskuak gutxitu ditzaketen prebentzio-neurriak, eta, bestetik, aseguratze-beharrak, istripu jakin batzuen aurrean egon daitezkeen erantzukizunak leuntze aldera.