Disolbatzaileen urteko adierazpena
- Egoera:
Deskribapena
117/2003 Errege Dekretuaren eremuko instalazioen titularrek dekretu horrek ezarri dizkien betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko behar dituen datuak eman beharko dizkiote ingurumen-organoari.
Aurreko urte naturaleko datuak bidali behar dira. Konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioen EAEko erregistroko instalazio guztiek disolbatzaileen kontsumoen taula beterik bidaliko dute urtero,baita atalasera heldu ez badira ere. Atalasa gaindituz gero, horrez gain bidali behar dituzte disolbatzaileen kudeaketa plana(k) edota emisioan gutxitzeko sistema(k) eta datuak azaltzeko memoria.
Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
- Disolbatzaile organikoen kontsumoari buruzko informazioa aurkeztea
- Disolbatzaileen balantzea jakinaraztea
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Administrazioari komunikazio-egintza
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Bete "Kontsumoen taula" formularioa
- Emisioak kalkulatzea
-
Disolbatzaileen Kudeaketa Plana (II. eranskina betetzeko aukera)
Bete beharko duzu excel artxiboa, instalazioan garatzen den jarduerari dagokiona. Baldin eta jarduera bat baino gehiago garatzen bada, jarduera bakoitzeko excel bat beteko da.
Excelean sartu dituzun datuak azaltzeko memoria bat sortu behar duzu “Disolbatzaileen Kudeaketaren Memoria” txantiloia erabilita. Tindategiek ez dute sortu behar aparteko azaltze-memoria datuen azalpen hori jardueraren excelean sartuta dagoelako.
Emisioen Gutxitze-Sistema (III. Eranskinaren aukera)
- Erabili Gutxitze-Sistema Excela, jarduera edozein dela.
- Bestelako gutxitze sistemak proposatu nahiez gero: 117/2003 ERREGE DEKRETUAREN III. ERANSKINEKO ADIBIDE PRAKTIKOAN JASOTAKOAREN BERDINAK EZ DIREN EMISIOAK GUTXITZEKO SISTEMEN PROPOSAMENETARAKO ESKAKIZUNAK117/2003 ERREGE DEKRETUAREN III. ERANSKINEKO ADIBIDE PRAKTIKOAN JASOTAKOAREN BERDINAK EZ DIREN EMISIOAK GUTXITZEKO SISTEMEN PROPOSAMENETARAKO ESKAKIZUNAK (PDF, 73 KB)
Excelean sartu dituzun datuak azaltzeko memoria bat sortu behar duzu “Disolbatzaileen Kudeaketaren Memoria” txantiloia erabilita. Tindategiek ez dute sortu behar aparteko azaltze-memoria datuen azalpen hori jardueraren excelean sartuta dagoelako.
- Disolbatzaile organikoen kontsumoari buruzko informazioa aurkeztea
- Disolbatzaileen balantzea jakinaraztea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Komunikazioa bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Komunikazioa sinatu.
- Komunikazioa eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.