Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arreta Zerbitzuak (Zuzeneko ekintza)

Eusko Jaurlaritzaren “zuzeneko ekintzaren” babesean emandako Arreta Zerbitzuen definizioa.

Eusko Jaurlaritzari dagokio arauen eta zuzeneko ekintzaren garapena (kasu honetan, gizarte-ekintzaren eremuan: gizarte-zerbitzuak, familia-bitartekotza eta abar) ekintza hori legeek eta/edo hura zehazki garatzen edo arautzen duten arauek esleitzen dioten moduaren arabera. 

Lege ondorioetarako, (Lurralde Historikoen Legearen eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen arabera), honako hau hartzen da zuzeneko ekintzatzat: gauzatzeko eskumena, haien interes orokorra, nondik norako edo ezaugarriak, erabiltzaile kopuru potentziala edo erkidegoko prestaziotik lor daitezkeen eskala-ekonomiak direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan modu unitarioan eskaini behar diren prestazio eta zerbitzuei dagokienez.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren mendeko Arreta Zerbitzuak:

Zerbitzuaren izenaErregulazioaHarremanetarako datuak
Familia Bitartekaritzako Zerbitzu Integralak 1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzakoa

BIZKAIA:  Santutxu kalea 69.  48006 BILBAO
Tfno: 944 277 788

Email: smfbizkaia@bateratu.org

 

GIPUZKOA: Larramendi kalea, 1(sarbidea Prim kaletik) . 20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN 
Tfno: 943 576208

Email: smfgipuzkoa@bateratu.org

ARABA: Santa Olaja de Acero, 1 (sarbidea Blas Otero kaletik). 01010 GASTEIZ
Tfno: 945 171125

Email: smfaraba@bateratu.org

 

Deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneetako Zerbitzuak 124/2008 dekretua, uztailaren 1ekoa, EAEn deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak arautzen dituena. OHARRA: Epai judizial batek ezartzen duenean baino ezin dira baliatu zerbitzu horiek. Hortaz, beharrezkoa izanez gero, interesdunak dagokien elkargunearekin harremanetan jarriko ditu epaileak.
Telelaguntza Zerbitzua 144/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzkoa.  
Zeinu Mintzairaren Interpreteen Zerbitzua 212/2003 DEKRETUA, irailaren 16koa, EAEn Zeinu-Mintzairaren Interpreteen Zerbitzuaren antolamendua eta koordinazioa zuzeneko ekintzatzat jotzen duena. EUSKAL GORRAK-Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa
BILBO, Hurtado de Amezaga kalea 27, 9.a. 4., 5., 6. Dep.
Tfno: 944 765 052
Email: ilses.euskalgorrak@gmail.com

    1.    Familia Bitartekotzako Zerbitzu Integralak.

Familia Bitartekotzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bidez sortu ziren. Ahalbidetzen dute familia-gatazkei konponbideak bilatzea eta gatazka horiek konpontzea dohainik, bitartekotza-prozesuetan adituak diren pertsonek zuzentzen duten borondatezko prozesu baten bitartez.

    2.    Telelaguntza-zerbitzua.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak aurreikusitako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan, eta lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen barruan (udal-eskumenekoak), telelaguntza biltzen da salbuespen gisa; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren esku uzten da zerbitzu horren kudeaketa. Etxebizitzan mantentzeko zerbitzu horrek berehalako laguntza ematen du erabiltzaileek izan dezaketen edozein larrialdiren aurrean, bai adina, ezintasuna, gaixotasuna, isolamendua edo beste kausa batzuk direla medio gizarte-arloko eta osasun-arloko arrisku-egoeran daudelako.

     3.    Zeinu Mintzairaren Interprete Zerbitzua.

Irailaren 16ko 212/2003 Dekretuak, EAEn Zeinu-Mintzairaren Interpreteen Zerbitzuaren antolamendua eta koordinazioa zuzeneko ekintzatzat jotzen duenak ondokoa nabarmentzen du: “Desgaitasunak dituzten eta gizarte-zerbitzuen berariazko arreta behar duten pertsonen kolektiboak hainbat programa eta zerbitzu behar ditu eta Euskal Autonomia Erkidego osorako modu bateratuan diseinatu eta kudeatu behar dira programa eta zerbitzu horiek. Horixe da zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzuaren kasua; izan ere, zerbitzu horren helburua da EAEn bizi diren gorrei bitarteko bat ematea entzuten duten pertsonekin komunikatu ahal izateko ahozko mezua edo zeinu bidezko mezua zehatz-mehatz ulertzea eskatzen duten egoeretan. Hortaz, kudeaketa administratiboek, juridikoek, medikoek eta bestelakoek, eta oso bereziki, ondoriozko larrialdi-egoerek proiektu bat behar dute, gorrek zerbitzu guztietarako eta, batez ere, larrialdi-zerbitzuetarako sarbidea berdintasunez izango dutela bermatzea ahalbidetuko duena”.

Zerbitzu hori EUSKAL GORRAK federazioak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) ematen du, finantzaketarako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Zeinu Mintzairaren Interpreteen Zerbitzuaren erabiltzaileentzako harremanetarako datuak:
EUSKAL GORRAK. Egoitza: Hurtado de Amezaga kalea 27, 9. Saila, 4., 5., 6. bulegoak. 48008 Bilbao.
Tel.: 944 765 052 // Faxa: 944 766 052
E-mail: ilses.euskalgorrak@gmail.com  

 

Azken eguneratzea: 2012/10/30