Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Etxebiden dauden etxebizitza-eskabideen kopurua (‰ biztanle)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Etxebiden dauden etxebizitza-eskabide guztien kopurua, 1.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Etxebide ¿ Babespeko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2020
OHARRAK:

1997. urtearen erdialdean, Eusko Jaurlaritzak Etxebide Etxebizitzen Euskal Zerbitzua sortu zuen, etxebizitzaren alorrean zerbitzuak emateko. Zerbitzu honen eginkizunetako bat Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) sustapena dugu, eta horietako bat eskuratzeko eskabideak aurkezteko Etxebizitzen Euskal Zerbitzua-Etxebideko Eskatzaileen Erregistroa sortu da. Eskatzaileen Erregistroa ez dago sustapen jakin batzuei lotuta; hortaz, alta eman ondoren (horretarako ezarrita dauden baldintzak beteta) eskatzaileak etxebizitzak adjudikatzeko zozketa guztietan parte hartzeko aukera izango du, betiere kasu bakoitzean ezarrita dauden baldintzak betetzen baditu.

Eskatzaileen Erregistroa beti dago zabalik. Hori dela eta, egun bat jarri beharra dago aldian-aldian datuak biltzeko, eta horretarako aukeratu den eguna urte bakoitzeko abenduaren 31 izan da. Egun hori izango da adierazle hau kalkulatzeko erreferentzia. Biztanle kopuruari buruzko datua, datorren urteko urtarrilaren 1ekoa da, zenbakitzailearen agertzen den datuaren datatik gertuen dagoen data baita.

Era berean, adierazle hau kalkulatzeko beharrezkoa den beste datu bat, udalerriz udalerri hartuta Etxebiden erregistratuta dauden eskabide guztien kopurua alegia, eskatzailea erroldatuta dagoeneko udalerria kontuan hartuta lortzen da, udalerri bakoitzari bakarrik bertan erroldatuta dauden eskatzaileen kopurua egotzi zaio eta.

Euskadi, auzolana