Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Azken bost urteetan amaitu diren etxebizitza babestuak (BOE) (‰ biztanle)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Azken bost urteetan amaitu diren etxebizitza babestuak, 1.000 biztanle bakoitzeko
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2020
OHARRAK:

Etxebizitza Hasiei eta Amaituei buruzko Estatistikaren Populazio Unibertsoa, babespean zein erregimen librean egiten diren etxebizitzen sustapenetan eraikitzen diren etxebizitzek osatzen dute. Informazioa etengabe jasotzen da. Laginaren diseinuari dagokionez, erroldatze-eragiketa da babespeko etxebizitzen kasuan. Bi etxebizitza mota bereizten dira talde horretan: babes ofizialeko etxebizitzak eta gizarte-etxebizitzak.

"Babes ofizialeko etxebizitzak" dira Administrazioak hala kalifikatuakoak eta azalera, diseinu arauak eta kalitateari dagokienez baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak. Haien salmentako prezioak eta errentak ezin dira Adminisrazioak ezarritakoak baino handiagoak izan, eta etxebizitzek pertsona fisikoen ohiko eta betiko bizilekua izan behar dute.

"Gizarte-etxebizitzak"dira diru-sarrera gutxien dituzten gizarte sektoreentzako babes ofizialeko etxebizitzak. Beraien salmentako prezioeta errenta handienak,babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorretan gainontzeko etxebizitzei ezarritakoak baino txikiagoak dira. Administrazio-onodorioetarako gizarte-etxebizitzen kalifikazioa ematen zaie.

Etxebizitza bat amaitutzat jotzen da amaiera zehazten duen dokumentu administratiboaren datatik.Etxebizitza babestuak amaituta daudela esateko erreferentzia Harrera Aktaren data izango da Gizarte Etxebizitzen kasuan eta, Behin Betiko Kalifikazioaren data, berriz, gainontzeko etxebizitza babestuen kasuan. Lehen aipatutako dokumentu guztiak administrazio izaerakoak dira eta Etxebizitza Sailera bidaltzen dira etxebizitza babestuen sustapen berri bat hasi edo amaitzen denean.

Euskadi, auzolana