Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Errepide nagusietara heltzeko batez besteko denbora (min.)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Garraioa eta mugikortasuna
DEFINIZIOA:
Biztanle-entitate bakoitzetik hurbilen dagoen errepide nagusira heltzeko batez besteko denbora udalerrian. Entitate bakoitzak joan-etorrian emandako denbora entitate horretako biztanle kopuruarekin haztatu da, udalerriko biztanle kopurua kontuan hartuta.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
minutu
INFORMAZIO ITURRIAK:

Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes del Gobierno Vasco: Red de carreteras de la CAPV y ubicación de los núcleos de población. Año 2006.

2001. urteko biztanle kopurua zentsuetan eta biztanle-entitateetan; biztanle-entitateen eta zentsu-esparruen mugatzearen kartografia. EUSTAT.

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2006
OHARRAK:

Adierazle hori lortzeko, biztanle-entitate bakoitzak hurbilen duen errepide nagusira heltzeko behar duen denbora kalkulatu da. Errepide nagusiak honakoak dira: autobideak, autobiak eta lehentasuneko errepideak. Kalkulua egiteko, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ibilbideen kalkulurako algoritmoa erabili da. Algoritmo horri esker, gutxieneko denboran egin daitekeen (denbora laburrenean) ibilbidea zein den kalkula daiteke.

Biztanle gehien dituzten EAEko hamar udalerrietan -Vitoria-Gasteizko nekazaritzako ingurua izan ezik- zentsu-esparruen mugatzea hartu da oinarritzat; zentsu-esparru bakoitzaren zentroidea lortu da eta hurbilen dagoen errepide nagusira heltzeko eman den denbora kalkulatu da udalerrian.

Amaitzeko, udalerrietako batezbestekoen kalkulua ateratzeko biztanle-entitate edo zentsu-esparru bakoitzerako lortutako balioen batura haztatua egin da, haztatzeko faktore moduan erabiliz biztanle-entitatearen/zentsu-esparruaren arteko erlazioa dagokion udalerriko biztanleei dagokienez. Biztanleen gaineko balioak 2001. urtekoak dira.

Euskadi, auzolana