Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Urrituentzako egoitza-zentroetako plaza kopurua (biztanleen ‰)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizartearen ongizatea
DEFINIZIOA:
Udalerriko urrituentzako egoitza-zentroetan guztira dagoen plaza kopurua, mila biztanleko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Gizarte-zerbitzuen estatistika. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

Egoitzetan, etengabeko arreta eta erabateko laguntza ematen da; hain zuzen ere, elkarbizitzarako zentro hauetan ostatua, mantenua eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzen dira. Egoitza zerbitzua eskaintzen duten zentro guztiak sartzen dira tipologia honen barruan: harrera zentroak, aterpetxeak, barnetegi erregimena duten errekuperazio zentroak, egoitza funtzionalak eta egoitzak.

Egoitza-zentroetan izaten diren erabiltzaileen artean, adierazle hau kalkulatze aldera, soilik hartu dira kontuan urritasunen bat duten pertsonak; hau da, sortzetikoa zein bestelakoa izan daitekeen eta aurreikuspenen arabera betirakoa den gaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa urrituta edukitzearen ondorioz hezkuntza, lan edo gizarte esparruetan integratzeko aukera gutxiago duten pertsona guztiak.

Egoitza-zentroetako plaza kopurua, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 31n urrituentzako egoitza-zentroetan dagoen plaza kopurua da, berdin da plaza horiek beteta dauden ala ez.

Euskadi, auzolana