Segurtasun Saila

Ohiko galderak:Euskadiko Autobabes Planen Erregistroko aplikazio berria

 

Zer dela-eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistroko aplikazio berria?

Euskadiko Autobabes Planen Erregistrorako aplikazio berri bat garatu da zenbait helburu lortzeko, besteak beste, hauek:

  • AEAren araudi-aldaketara hobeto egokitzea, ADABetarako atal bat sartuta.
  • Eusko Jaurlaritzak herritarrentzako prozedurak egoitza elektronikoan izateko daukan  politikara egokitzea.
  • Administratuari bere jarduerak erregistratzeko prozedura erraztea, Administrazio honekin egin behar duten beste edozein izapideren antzekoa baita eta intuitiboagoa ere bai.
  • Aplikazioan jasotzen diren datuen tratamendua hobetzea, eta ez bakarrik kontrol administratiboa egiteko, baizik eta, are inportanteagoa dena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak, larrialdien konponbidean, datu horiek kudeatzeko.

igo

Aplikazio berriak, datuen inskripzioari dagokionean, zer berrikuntza dakartza?

Datuak aplikazioaren aurreko bertsioan eskatzen ziren berberak dira, baina ez daude lehengo kokapen berean eta datuen tratamendua egiteko modua ere desberdina da. Orain ez daude datu orokorren fitxa bat eta planaren xehetasunei buruzko fitxa bat. Horren ordez, datu guztiak inprimakietan sartuko dira eta aplikazioan zehar nabigatzeko aukera ematen duten erlaitz desberdinen bidez ikusi ahal izango dira.

igo

Bi aplikazioak batera egongo dira operatibo?

Ez, aplikazioa bertsio berrira eguneratuko da.

igo 

Erregistroan balio osoz inskribatuta zegoen jarduera baten titularra naiz, aplikazio berrian berriro erregistratu behar naiz?

Aplikazioan ez diozu beste erregistro bati alta eman behar, datu guztiak aplikazio berrira migratu direlako. Hori dela eta, jarduera bakoitzak erregistro-zenbaki berarekin eta aurretik inskribatuta zeuden datu guztiekin jarraituko du. Dena den, edozein datu eguneratu behar baduzu, aplikazio berriaren bidez egin beharko duzu.

igo

Balio osoz erregistratutako jarduera baten titularra naizenez, datu guztiak aplikazio berriko formatuarekin ikusiko ditut?

Ez, datu orokorrak dituzten erlaitzak baino ez dira aktibatuko, eta datu espezifikoek planaren xehetasunei buruzko fitxan jarraituko dute.  Jardueraren aldaketaren bategatik erregistroa eguneratzen denean, orduan bai ikusi ahal izango duzula bertsio berriaren formatuarekin.

igo

Jarduera baten titularra naiz baina jarduera ez zegoen erregistroan balio osoz inskribatuta, zirriborro edo amaitu gabe egoeran baizik, nire datuek aplikazio berrian jarraitzen dute?

Datuak aplikazioaren bertsio berrira migratu dira, baina behar bezala amaitu gabeko erregistro bat izaten jarraitzen du; eta horregatik, egoitza elektronikoan dagoen prozedura berriaren bidez, datuen inskripzioa amaitu edo zuzendu beharko duzu.  Dena den, orain arte gertatzen zen bezala, jarduerak lehen zeukan erregistro zenbaki berarekin jarraituko du; hori bakarra izango baita jarduerak irauten duen bitartean.

igo

Azken aldaketako data: