BOE_itzulpen-memoria

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Orrialde honetan, Estatuko Aldizkari Ofizialean, hau da, BOEn euskaraz argitaratu den guztiaren itzulpen-memoria eskura dezakezu (TMX formatu estandarra). Memoria horretan, BOEn argitaratutako sumarioak eta estatuko legeak daude sartuta, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak orain arte itzuliak.

Memoria hori aise jaitsi dezakezu zure ordenagailura, itzulpen-lanetan erabiltzeko. Horretarako, klikatu estekaren gainean eskuineko botoiarekin eta gorde zure ordenagailuan. TMX fitxategia maneiatzeko, itzulpen-memoriekin lan egiten duen programaren bat izan behar duzu instalatuta, hala nola Wordfast, Trados, Transit edo Dèja-vu.

Gogoan izan, dena den, barruko testuak ez duela balio juridikorik eta lanerako tresna gisa baino ez dugula eskaintzen, jende askorentzat erabilgarria eta lagungarria izan baitaiteke.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.