LHko Heziketa-Zikloetako Onartzeko Prozesua.
LHko plazak esleitzeko prozesua 2025-2026 ikasturterako AGINDUA, 2025eko apirilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena;zeinaren bidez 2025-2026 ikasturterako egutegi komuna ezartzen baita eskabideak aurkezteko eta onarpen- eta matrikula-epeetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuek eskaintzen dituzten hezkuntza-sistemako ziurtagiri profesionalei (C graduak), oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako zikloei (D graduak) eta espezializazio-ikastaroei (E graduak) dagokienez, eta ikastetxe horietarako onarpen- eta matrikula-jarraibideak onesten baitira, irakaskuntza horiek eskaintzen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko jarraibideak onesteaz gain
OHAR GARRANTZITSUAK:
Lanbide Heziketako ziklo baten esleipen prozesuan parte hartu nahi duten interesdun guztiek aurreinskripzioa egin behar dute.
Nahi beste aurreinskripzio egin daitezke, ez dago mugarik. Zenbat eta eskaera gehiago egin, orduan eta aukera handiago dago plaza bat lortzeko. Horregatik, gutxienez, 10 eskaera egitea gomendatzen dugu.
Aurreinskripzioa egiten ez dutenak ezohiko epean (Egutegia ikusi) baino ezin izango dira matrikulatu eta bakar- bakarrik esleitu gabe gelditu diren plazetan.
- Kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betez gero, nahi dituen plazak eta ikastetxeak eskatu ahal izango ditu, horretarako ezarritako daten barruan. Egutegia ikusi.
- Ikastetxe berean edo hainbat ikastetxetan plaza bat baino gehiago eskatuz gero, eskatzaileak hautatzen duen esleitzeko lehenespen-ordenaren arabera zerrendatuko da eskaera bakoitza.
- Eskabide-inprimaki bakarrean eskatuko ditu plaza guztiak, eta eskabide hori lehenik hautatu den ikastetxeari bideratuko zaio.
- Eskaera egitean, hau adierazi beharko du:
a) Erabilitako sarbidea, Aginduan adierazitakoen artetik. Sarbide delakoa hau da: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.
b) Sarbide bat baino gehiago erabiliz sartzeko baldintzak betetzen baditu, bakarra aukeratu ahalko du. Hala ere, erdi-mailako edo goi-mailako zikloetarako eta ziurtagiri profesionaleko eskabidea egin duen pertsonak eskabidean sarbide proba baten bidez sartuko dela adierazi badu eta egutegian dokumentazioa aurkezteko zehaztutako epea amaitu baino lehen beste baldintza akademikoren bat betetzen badu, baldintza hori betetzen duela jakinarazi beharko du eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean, sarbide-mota aldatzeko.
c) Ezintasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat edo hezkuntza-saileko hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak (HLPE) dituztenen erregistroan sartuta daudenentzat erreserbatutako bat hautatzen badu, Aginduan xedatutakoa beteko du.
d) Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) izanez gero, horren berri eman beharko du ikastetxean, behar duen laguntza berezia eman ahal izateko. - Eskaera egiterakoan, egin nahi dituen ikasketei egokitutako ikasketa-espedientea duela egiaztatu behar du eskatzaileak (lanbide-heziketara sartzeko baldintzak)
- Egiaztatzen duen ikasketa-espedientea jadanik Hezkuntza Sailaren Sistema Informatikoan badago, ez du aurkeztu beharrik izango.
- Eskaera egiterakoan ikasketa-espedienterik ez badu, egun gehigarri batzuk izango ditu eskabidea egin duen zentroan espediente hori aurkezteko. Egutegia ikusi.
- Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoak plazak esleituko dizkie talde bakoitzean baremazio handiena dutenei, arautegian ezarritako esleipen-kuotak eta lehentasunak errespetatuz, bakoitzak dagozkion beheko ataletan kontsulta daitezke.
- Onartutako eskabide kopuruak libre dagoen plaza kopurua gainditzen badu, bi taldetan banatuko dira eskabideak, ezintasunen bat duten pertsonentzat edo goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat erreserbatutako plazak eskatu dituztenak eta plaza horiek aukeratu ez dituztenak bereiziz. Horren ondoren, mailaren eta zikloaren arabera bereiziko dira. Lehentasuna duten kolektiboak errespetatuz egingo dira eskatzaileen taldeak eta talde horien barruan hurrenkeraren arabera banatuko dira.
- Sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuta geratzen den guztietan, zerrendetan sartzeko eskubidea ematen duen dokumentuetako bat aurkezten ez bada ere, ez da eskabidea ezeztatuko, baina zerrenda horretan izan zezakeen hurrenkera aldatu ahalko da.
- Plazak esleitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, eskatzaile bakoitzak ohiko epe bat izango du egokitu zaion plazan matrikulatzeko. Egutegi ikusi. Ohiko epe horren barruan matrikulatzen ez bada, bere plazarako eta eskatutako beste aukeretarako eskubidea galduko du. Aldi honetan, esleipen-prozesuan parte hartu BAKARRIK matrikulatu ahal izango dira.
- Hiru fase egongo dira, eta horietako bakoitzaren barruan beste esleipen-prozedura bat egingo da libre geratu diren eta beren lehenengo aukeran plazarik lortu ez duten pertsonekin.
- I. eta II. fasean beren lehenengo aukeran plaza lortu dutenak bakarrik matrikulatuko dira. Agindu honen 5. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, interesdunak eskatu arren, eskaintzatik kendu diren aukerak aintzat hartu gabe esleituko da lehenengo aukera hori.
-
III. fasean, lortutako plazan bakarrik matrikulatuko dira esleipendunak, eta prozesuan parte hartu arren plazarik lortu ez duten pertsonak plaza libreetako edozeinetan matrikulatu ahal izango dira.
- Fase bakoitzaren hasieran matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda bat egingo da. Matrikula egiteko epea bukatuta, ez baldin badute eskubide hori erabili, galdu egingo dute, eta ezohiko epean baino ezingo dira matrikulatu. Plaza bat esleitu zaien pertsonek ohiko epean plazari uko egin diezaiokete. Uko egitea, sinatuta, datatuta eta idatziz izango da, plaza esleitu zaion zentroaren idazkaritzan.
- Ezohiko epean baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek matrikulatu ahal izango dute.
- Behin betiko matrikula gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da taldea osatzeko gutxieneko kopurua lortzea.
TERMINOEN GLOSARIOA
Lehenespen-ordena: lehentasun osoa ematen du, ondorengo kolektiboaren aurretik. Lehentasunezko esleipena egiteak esan nahi du plazak lehentasun horren arabera esleituko direla gainerakoen aurretik, kasu bakoitzean adierazitako plazen ehunekoak mugatuta.
Lehentasun-ordena: lehentasunezko kolektibo bakoitzaren barruan edo, hori ez badago, eskatzaile guztien artetik, plaza lortzeko posturik onena adierazten du..
Sarbidea: sartzeko bete behar den eskakizuna edo baldintza.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Orrialde honen edukia datozen egunetan eguneratuko da.
Azken aldaketako data: