Kontsumoko Big Data txostena
Kontsumoaren egoerari buruzko hileko txostena (Big Data)
Txosten honek Euskal AEko eta bere hiru lurralde historikoetako kontsumoaren hileko bilakaeraren azterketa egiten du, Estatuko bilakaerarekin alderatuta, Caixabanken eta Sabadell Taldearen datafonoek bildutako datu agregatuetan (Big Data) oinarrituta. Bederatzi jarduera-talderen araberako urte arteko eta hil arteko bilakaera aztertzen da, baita atzerriko txartelekin egindako kontsumoa eta batez besteko tiketaren bilakaera ere.
2024ko Abenduko datuak
Merkataritza-jardueraren adierazlea
Hilabete honetan, merkataritza-jarduerak, txartelekin egindako ordainketaren arabera, honako ehuneko hau izan du Euskal AEn, duela urtebetekoarekin alderatuta:

Iturri: Banco Sabadell taldea
Batez besteko tiketa
Batez besteko erosketa-tiketaren adierazleak Sabadell taldeko datafonoetan ordaindutako eragiketa guztien batez besteko balioa eskaintzen du (eurotan). Gainera, batez besteko tiketa erakusten da (eurotan) aurreko hilaren aldean, eta aldakuntza (%-tan) aurreko urteko aldi beraren aldean.
Euskal AEko batez besteko erosketa-tiketa, hilabete honetan, honako hau izan da:

Fuente: Grupo Banco Sabadell
Espainiako kontsumoak 2024 ona itxi du
Espainiarren kontsumoa urte batetik bestera % 3,2 hazi zen abenduan eta urteko hiruhilekorik onena urte arteko % 4,0ko hazkundearekin itxi zuen (3Tn baino 0,8 p. gehiago). Hiruhileko honetako datuen hobekuntza, batez ere, kontsumo presentzialaren azelerazioagatik gertatu zen, urte arteko % 2,2raino (3Tn baino 1,1 p. gehiago). Bestalde, merkataritza elektronikoaren eta ordainagirien hazkunde-erritmoa 3Tren antzekoa izan zen. Horrela, kontsumoa batez beste % 3,5 hazi zen 2024an (%4,8 2023an) eta inflazioa batez besteko % 2,8raino moteldu zen (% 3,5 2023an).
4Tko kontsumoaren azelerazioa gastu-kategoria gehienetan gertatu zen, eta horien artean nabarmentzekoa da lehen premiako ondasunen gastuaren %6,7ko hazkundea (3Tn baino 2,3 p. gehiago). Garraioan eta gasolindegietan egindako gastuak gasolinaren prezio txikiagoak izan zituen eta urte arteko % 0,9 jaitsi zen (3Tan baino 0,6 p. gutxiago).
Atzerritarren kontsumoa % 11 hazi zen 4Tn (3Tn baino 2,4 p. gehiago).

Iturri: CaixaBank Research, CaixaBanken barne-datuetatik abiatuta.
Sar zaitez dokumentu osora eta aurreko txostenen edukira.