Osasun Saila

Kerik Gabeko Guneen Sarea

Aurkezpena

Kerik Gabeko Guneen Sarea 2022an sortu zen, erakunde-mailen eta sektoreen arteko elkarlanerako lan-ekimen gisa, ingurune komunitario osasungarriak sortzeko. Horretarako, ezinbestekoak dira tokiko erakundeen, elkarteen, Osasun Sailaren, Foru Aldundien eta beste eragile batzuen udal-eta lurralde-aliantzak.

Kerik Gabeko Guneen Sarea

Zertan datza kerik gabeko espazioen sarea?

Zertan datza Kerik Gabeko Gguneen Sarea?

Erakundeen arteko lankidetza-proiektu bat da, eta kerik gabeko gune sinbolikoak sortzea du helburu.

Bat egin kerik gabeko espazioen sarearekin

Bat egin Kerik Gabeko Guneen Sarearekin

Sarera atxikitzeko informazioa.

Kerik gabeko espazioen mapa

Kerik Gabeko Guneen mapa

Kerik Gabeko Guneen Sarea osatzen duten espazioak geografikoki irudikatzen dituen mapa interaktiboa.

Zertan datza kerik gabeko espazioen sarea?

Sarea kerik gabeko gune sinboliko bat edo gehiago izendatzea erabakitzen duten udalerriek osatzen dute, eta, debekatuta egon ez arren, gomendatzen da ez erretzea. Oro har, aire zabaleko espazioak dira.

Helburu hauek ditu: tabakoa eta deribatuak kontsumitzen hasteko adina atzeratzea edo horien kontsumoa prebenitzea, inoren kearen edo aerosolaren eraginpean egotea saihestea, batez ere adingabeen kasuan, eta zigarrokinek eta tabakoarekin lotutako produktuen beste hondakin batzuek eragindako kutsadura saihestea.

Hona hemen ekimenaren helburuak:

  • tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea
  • hiri-ingurune osasungarriagoak sortzen jarraitzea,
  • eta ingurumena hobetzea.

Erakunde interesdunek gunea edo guneak izendatzen dituzte, eta hura seinaleztatzen, komunikatzen eta kudeatzen laguntzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak diseinatzen ditu proiektuaren materialak eta hari lotutako kanpaina. Materialak sailari berari eska dakizkioke, eta toki-erakundeek inprimatu eta logoak gehitu ditzakete.

Bat egin kerik gabeko espazioen sarearekin

¿Quieres formar parte de la red?

Sareko kide izan nahi duzu?

Kerik Gabeko Euskadi sarean puedes rellenar el parte hartu nahi baduzu, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin jar zaitezke harremanetan, dirsalud-san@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez adierazi erakundearen izena, harremanetarako pertsona, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia. 

Atxikitzeko formularioa

Tabakoari eta harekin zerikusia duten produktuei buruzko araudia

Kerik gabeko espazioen mapa

Mapa honetan, Kerik Gabeko Guneen Sarea osatzen duten espazioak irudikatzen dira geografikoki. Hainbat eremu (hondartzak, haur-parkeak, ikastetxeak, plazak, osasun-zentroak, etab.)


Kerik gabeko gunea izan daiteke udalerriak aukeratzen duen edozein leku, eta hauek dira ohikoenak:

  • Hondartzak/Igerilekuak
  • Eskola-inguruneak/Campusak/Kirol-inguruneak
  • Gizarte-etxeak/Osasun-zentroak/Udal-bulegoak/Egoitzak
  • Parkeak eta plazak
  • Ostalaritza eta terrazak
  • Autobus geltokiak/Tren geltokia

Azken aldaketako data: