Hezkuntza Itunen helburua hau da: erregimen honetara atxikitako ikastetxe pribatuak diru publikoaz laguntzea, Euskal Autonomi Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza arautuak eman ditzaten.
- Irailaren 8ko 293/87 Dekretoa, Hezkuntza Ituneei buruzko Araudia onartuz. (EHAA 1987-09-15)
- Agindua, 2022ko ekainaren 21ekoa
, hezkuntza-itunak berritzekoa eta hezkuntza-itunen araubidean sartzekoa, unitateak zehaztuta, eta laguntzako langile osagarriak ituntzekoa, 2022-2023 ikasturtean hasi eta 2027-2028 ikasturtera arteko indarraldiarekin. (EHAA, 2022-06-27)
- Hezkuntza Ituneko aplikazioa
- Agindua, 2020ko maiatzaren 26koa
, ikastetxe pribatu itunduetarako laguntzen deialdia egiten duena, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko sinatutako akordioen esparruan, hurrengo urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik (EHAA, 2020-06-04)
- Agindua, 2020ko ekainaren 30ekoa
, zeinaren bidez luzatu egiten baita 2020ko abuztuaren 31ra arte gertatzen diren eta honako agindu honetan aurreikusita dauden erretiro partzialetarako eskabideak aurkezteko epea: itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzen deialdia egiten duen agindua, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko sinatutako akordioen esparruan, datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik (EHAA, 2020-07-03)
- Agindua, 2022ko ekainaren 14koa
, zeinaren bidez itunpeko ikastetxe pribatuetarako dirulaguntzak iragartzen baitira, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko, kontuan izanik datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela. (EHAA, 2022-06-23)
- Agindua, 2023ko uztailaren 11koa
, zeinaren bidez itunpeko ikastetxe pribatuetarako dirulaguntzak iragartzen baitira, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko, kontuan izanik datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela (EHAA, 2023-08-21)
- 2023-2024 ikasturtea
- 2022-2023 ikasturtea
Hona zer den ordainketa eskuordetua: administrazioak irakasleei soldata zuzenean ordaintzea itunpeko ikastetxearen izenean.
Indarrean dauden soldata-taulak
2025-01-01etik aurrera ordainketa eskuordetuaren soldata taulak ikastetxe bakoitzari dagokion patronalaren arabera bereizten dira.
Aurreko soldata-taulak