ELLAS

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Pribatuaren eta publikoaren arteko mugak gainditzen dituenez, ELLAS proiektuak herritarren partaidetzarako ikuspegi berritzailea eskaintzen du.
Kasu hau baliagarria izan daiteke, praktika artistiko parte-hartzaileak narratiba komun eta pluralak eraikitzeko tresna eraginkorrak izan daitezkeela egiaztatzeko. Proiektu honetan, komunitateak parte-hartze aktiboa dauka memoria kolektiboa zaindu eta sortzeko orduan. Hala, praktika artistiko parte-hartzaileen eta prestakuntza tresnen bidez, belaunaldien arteko elkarrizketa sustatu eta pertsonak ahalduntzen dira, beren historiaren protagonista izan daitezen.

Atxikitzen zaion plana

Proiektua Bilboko Goiko Auzoetan hasi zen, 2016an, Ainhoa Resano artistak eta Savina Lafita antropologoak bultzatuta. Ekimen honek topaketa bat sustatu nahi du familiako albumak zaintzen dituzten emakumeen azken belaunaldiarekin, idatzi gabeko memoriaren zaindariekin. Hots, 60 urtetik gorako emakumeekin. Hori horrela, etxeko argazkietan eta “albuma kontatu” izeneko esperientziaren bidez, emakumeen bizitzetan sakontzen dugu. Gainera, album pribatuek garai bakoitzaren unibertsoa islatzen dute: arazo komunak eta molde nagusiak, estereotipoak, poseak eta errepikapenak. Halaber, albumetako orrietan generoaren eraikuntza publikoaren bertsio pribatua ageri da. Beraz, testigantza eta leku intimo horiek zaindu eta argitara ateratzeak esan bako errealitateak ulertzen eta ezagutarazten laguntzen digu, memoria komuna sortu ahala. Argazkiak eta memoria eremu pribatutik publikora eroaten dira, norbanakotik kolektibora.

Eremua

Ellas proiektu parte-hartzailea da. “Albuma kontatu” metodologiaren bidez, emakumeekin topaketak sortzen ditu, beren etxeetan, argazkiak bildu eta lekukotzak grabatzeko. Asko izan dira egindako ekintzak: tailerrak, erakusketak, doako egunkari baten argitalpena, hitzaldiak, soinu instalazioak kalean tamaina handiko argazkiekin eta horien aktibazioak. 2022an, argazkiz osatutako liburu bat argitaratu zen: album kolektibo bat. Proiektu honek, bere lurraldean kokatuta, narrazio komunak azaleratzen eta kolektibizatzen ditu. Izan ere, intimitateak, partekatzen denean, jendartea sortzen du eta, artearekin batera, gai da hura eraldatzeko ere. Ekimen hau Bilboko beste barruti batzuetan ere garatu da, arrakasta handiz eta komunikabideetan oihartzun handia izanik. Izan ere, zaindu eta partekatu beharreko ondare baliotsu gisa aldarrikatzen du memoria. Proiektu zabala da, hainbat agente, kolektibo eta artista batzen dituena. Lankidetzan eta aniztasunean oinarrituta, prozesu hau belaunaldi artekoa eta transbertsala da. Metodologia eta emaitza guztiak propioak eta berritzaileak dira. Ondorioz, erreferentziazko proiektua da artxibo eta esku-hartze parte-hartzaileetan.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Proiektu honen bidez, album kolektibo bat sortu eta finkatu da, memoria komunitarioen artxibo fisikoa ere badena. Garatu diren prestakuntza tresnak eta metodologiak beste esparru batzuetara eramateko modukoak dira; areago, beste erkidego batzuetan arrakastaz ezarri dira. Eremu ukiezinean, parte hartu duten komunitateen artean talde horretako kide izatearen sentimendua eta ahalduntzea eragin du, beren historia modu aktibo eta esanguratsuan zaindu eta partekatzean. Eragin horren lekuko, inplikatutako lurraldeetan memoria kolektiboa berpiztu, belaunaldi arteko elkarrizketa sustatu, eta identitate kulturala finkatzen lagundu du.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: ELLAS proiektu autogestionatua da, baina, aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza eduki du liburua argitaratzeko eta Berdintasun Sailaren finantzaketa proiektua Uretamendi, Ingurabidea eta Betolaza auzoetan sartzeko

Bilboko Goi Auzoetako emakumeak (San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala)

Lurraldea: Bizkaia

Denboraldia: 2016 - gaur egun

Informazio gehiago: Proyecto ELLAS

Instagram Proyecto ELLAS 

Jardín Remoto Talks 112 | Elkarrizketa: Ainhoa Resano

LUZATU Gau Irekia 2020 / ELLAS (bideoa)

Periodico ELLAS | Wikitoki Elkartea (bideoa)

ELLAS libro, pase de paginas sonido (bideoa)

Ainhoa Resano - Hau da Ainhoa Resano - Sinadurak.tv (bideoa)

Kategoriak: Gizarte ongizatea, Kultura, Justizia Soziala, Berdintasuna

Fasea: Diseinua eta Plangintza, Abian Jartzea eta Garatzea, Jarraipena eta Ebaluazioa