Iñigo Urkulluk EIC eta Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berriaren egoitza hartzen dituen eraikinaren inaugurazioan parte hartu du
Inbertsio horrekin, Lehendakariaren arabera, sektoreari lehen mailako azpiegitura ematen zaio, eta berrikuntzaren, ikerketaren, nazioartekotzearen eta garapen teknologikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen da
Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, Energy Intelligence Center eta Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berriaren egoitza hartzen dituen eraikinaren inaugurazioan parte hartu du. Bertan, Euskadik Europako energia-sektorean duen posizioa sendotu eta hobetzen jarraitzearen alde egin du, “sektore hori funtsezkoa baita gure herrialdean”. “Hori da lehiakortasuna sendotzeko, hazkundea bermatzeko eta enplegu-aukera berriak sortzen jarraitzeko bidea”, adierazi du.