Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Datuak Babesteko Euskal Agintaritza sortzeko lege-proiektua aurkeztu du. EBko Legebiltzarraren eta Kontseiluaren arauak egokitzen ditu, eta arloko EBko Komitearen irizpenak argitaratuko ditu.

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak joan den abenduan bidali zuen testua, lege-proiektu berri hau Legebiltzarrean izapidetzen hasteko. Legeak 4 kapitulu, 42 artikulu, 2 xedapen gehigarri, 2 xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile 1 eta azken xedapen 1 ditu. Arau berriak Euskadiko arau-esparrura moldatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan, eta arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako antolaketa eta funtzionamendua.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako langileek euren eginkizunak betetzean jakindako informazioari buruzko sekretu profesionala gorde beharko dute, bai lanean ari direnean bai lana utzi ondoren, baina jarraian adierazten diren gaietako ebazpen guztiak web-orrian argitaratuko dira: datuen nazioarteko transferentziei, hitzarmenei, akordioei, urraketei buruzko prozedura amaituak, Datuak Babesteko Europako Batzordearen irizpenak, gidalerroak, nahitaezko txostenak, kontsulten erantzunak, jokabide kodeak, etab.

Erakunde berri horrek esparru bikoitzean zehatzeko ahala izango du, eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduarekin (EB) harmonian.

 

Informazio gehiago