Zikloturismo Estrategiaren helburua da Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea bizikleta bidezko turismoan. Beste ekintza-ildo batzuen artean, Next Generation funtsekin finantzatutako Jasangarritasun Turistikoko Planen bidez zikloturismo osagaia duten eskualde-proiektuak lantzen ari dira dagoeneko, eta orain arte 60 milioi baino gehiago txertatu dituzte euskal udalerri eta eskualdeetan.
Javier Hurtado Turismo sailburuak, Zikloturismo Estrategiaren aurkezpenean, Europar Batasuneko Next Generation funtsekin Jasangarritasun Turistikoko Planetatik finantzazioa jaso duten eskualde-proiektuak nabarmendu ditu.
Argitalpen-data: