Javier Hurtado sailburuak Euskal Autonomia Erkidegora jada iritsi diren Europako Funtsen garrantzia nabarmendu du, eta turismo aktiboaren dekretu berria aztertu du Turismo Mahaiaren aurrean

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoak, guztira, 60 milioi euro jaso ditu Jasangarritasun Turistikoko Planen 2 deialdietan

 

Turismo Mahaian Next Generation funtsez hornitutako jasangarritasun Turistikoko Planak ebaluatu dira. Plan horiek 3 deialdi dituzte, eta horietako bigarren deialdia duela egun batzuk formalizatu da. Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Plana, 33,9 milioi eurokoa, Helmugako Jasangarritasun Turistikoko 10 Planekin —26,3 milioi euro bideratuko dira— eta Enogastronomiako Turismo Plan Nazionala osatzen duten bi proiektuekin osatzen da. Horiek 7,6 milioi euroko zuzkidura izango dute, Autonomia Erkidego guztietako handiena.

Informazio gehiago