Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkestaren informazioa. 2021eko edizioa

Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkesta

Galde-sorta Interneten bidez bete izanez gero, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

Ongi etorri!


Atal honetan Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkesta (EBEI) bete behar dutenei zuzendutako informazio baliagarri guztia biltzen da. Inkesta hau Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bi urtean behin egiten du.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, ez dut galdera hau ulertzen… bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak, edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea, aurtengo edizioan Ikertalde Grupo Consultor-ek egiten du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean. Ondorioz, galdesorten diseinua sinplifikatu egin dugu eta inkestari erantzuteko modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu. Atal honetan ezinbesteko informazioa bateratu egin da.

Jarraian agertzen den taulak gaur egun martxan dauden Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkestaren zerrenda emateaz gain, horien inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du, bai harremanei buruz, bai metodologiari dagokion informazioari buruz. Era berean, galdesortei erantzuteko zenbait modu eskaintzen dira:

Inkestaren izena Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkesta
Eragiketa-kodea: 122414 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde erantzuleak: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Periodikotasuna:  Bi urtekoa
Posta elektronikoa

estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Telefonoa 900 504 837

Galdesorta

PDF  EBEI-ren galde-sortak

WEB http://endv2021.ikertalde.com (leiho berri batean irekitzen da)  

Informazio metodologikoa lotura
Bestelako informazioa Aurreko edizioen emaitzak

Itzuli 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkesta 2021eko irailetik abendura bitartean egingo du, bi hilabeteak barne. Estatistika honen helburu orokorra etxebizitzen beharraren eta eskari potentzialaren bilakaera ezagutzea da. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.

Postarekin arazorik ez bada behintzat, pertsonek aurrez gutun bat jasoko dute, inkesta, estatistika-eragiketa ofizial baterako dela eta elkarrizketagile baimendu batek telefonoz deituko diela esateko. Gutunazalean, gutun ofiziala aurkituko dute.

Pertsonekin harremanetan jarriko den estatistikagileak behar bezala azaldu beharko du nor den: izen-abizenak esan, zergatik deitzen duen azaldu eta etxebizitzen beharrei eta eskariei buruzko inkesta dela aipatu. Inkestak besteak beste, etxebizitzaz aldatzeko beharra, okupaturiko etxebizitza birgaitzeko beharra, lehenengo etxebizitza eskuratzeko beharra, aukeraturiko familiaren eta norbanakoaren ezaugarri sozioekonomikoak eta etxebizitza-politikari buruzko pertzepzioa izango ditu mintzagai.

Edizio honetan Ikertalde Grupo Consultor enpresak bilduko ditu datuak.

ZERTARAKO ERABILIKO DIRA INKESTEN EMAITZAK?

Inkesta honen emaitzek funtsezko informazio-iturri bat osatuko dute, eta datu horiek etxebizitza-politikaren jarraipena egiteko adierazleen sisteman erabiliko dira. Informazioa era agregatuan erabiliko da, etxebizitza-politikak diseinatzeko.

Bestalde, inkestaren ondorioz jasotako informazioa publikoa izango da, eta emaitza nagusiak euskadi.eus webgunearen bidez zabalduko dira.

http://www.euskadi.eus/informazioa/etxebizitza-beharrei-eta-eskariari-buruzko-inkesta-ebei/web01-s2ing/eu/

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraikiz egiten dira. Beraz, nahitaezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16. artikulura bitartekoetan aurki daiteke.

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste  ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko eta ez zaizkio hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak  horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz.

Hauek ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea (leiho berri batean irekitzen da); zehazki 19. eta 23. artikulura bitartekoak; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa (leiho berri batean irekitzen da), abenduaren 5ekoa, eta 2016/679 Erregelamendua (EB) (leiho berri batean irekitzen da), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak "Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioari buruzko estatistika-ikerketak eta inkestak" izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.

Informazio gehiago: Inkestaren datu pertsonalen tratamendu-jarduerei buruzko informazioa

Itzuli

EREMUA

Biztanleria-eremua: Inkesta honen aztergai den populazio-unibertsoa:

  • Lehen etxebizitza erosteari dagokionez,biztanleak sarreraren bat izan edo sarrerarik gabe eta gurasoekin, tutoreekin edo beste familiar batekin bizi direnak.
  • Etxebizitza aldatzeari edo etxebizitza zaharberritzeari dagokienez, EAE-n bizi diren familiak.

Eremu geografikoa: Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen destaldekatze-maila gorena 40.000 biztanletik gorako udalerriei dagokie.

Denbora-eremua: Etxebizitzen beharra eta eskariari buruzko inkestaren denbora-erreferentzia urtekoa da. Inkesta hau bi urtean behin egiten da.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: 4.000 familiak erantzuten dute inkesta etxebizitza aldatzearen zein etxebizitza zaharberritzearen beharra jakiteko. 1.200 gaztek, 18 urtetik 44 urtera edo helduagoak eta gurasoekin, tutoreekin edo beste familiar batekin bizi direnak, erantzuten dute inkesta.

Datuen bilketa: informazioaren bilketa pertsonak nahi duen moduan egingo da, telefonoz, bisita pertsonalaz edo on-linez.

Itzuli

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde Grupo Consultor): 900 504 837

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 69 61 - 945 01 69 97

Faxa: 945 01 98 56

Ikertalderen posta elektronikoa: endv@ikertalde.com

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estadisticas-vivienda@euskadi.eus

Itzuli

Azken aldaketako data: