Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 24koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Andoaingo hiri-antolamenduko plan orokorreko 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremurako plan partzialaren ingurumen-adierazpen estrategikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1287
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/24
  • Argitaratze-data: 2022/03/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza zenak 2018ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez formulatu zuen Andoaingo hiri-antolamenduko plan orokorreko 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremurako plan partzialaren (aurrerantzean, plana) ingurumen-azterketa estrategikoaren irismeneko dokumentua, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan ezarritako baldintzetan.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan eta Planen eta programen ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Andoaingo Udalak ingurumen-azterketa estrategikoaren jendaurreko informazioaren izapidea bete zuen, hura 45 egunez jendaurrean jarrita (2019ko irailaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita), haren eraginpean zeudenek egoki ikusten zituzten alegazioak egin zitzaten, beren interesen defentsan.

Era berean, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, Andoaingo Udalak kontsulta egin zien eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei, zeinak aurretik ere kontsultatuak izan baitziren arauaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta 45 eguneko epea eman zien egoki iritzitako txostenak eta alegazioak aurkez zitzaten.

Andoaingo Udalak ohartarazi zuenez, alegazio batzuk eta zenbait txosten jaso zituzten, eta horien emaitza nahiz edukia administrazio-espedientean daude jasota; gainera, aipatutako alegazio eta txosten horiek kontuan hartu dira Planaren behin betiko bertsioa idazteko orduan.

2022ko urtarrilaren 3an, Andoaingo Udalak Andoaingo 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremurako ingurumen-adierazpen estrategikoa egiteko eskaera bete zuen Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzaren aurrean, urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera.

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu zituen: behin betiko plan-proposamena, haren ingurumen-azterketa estrategikoa eta informazio publikoaren izapidea eta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei entzunaldia egiteko izapidea azaltzeko zenbait dokumentu.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumen-efektu nabarmenak izan ditzaketen planen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea, eta ingurumenaren babes-maila handia bermatzea, garapen jasangarri bat sustatzeko.

Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere, aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin behar zaie administrazio publiko batek abian jarritako edo onetsitako plan eta programei, bai eta haien aldaketei ere, haien prestaketa eta onespena beharrezkotzat jo badu legezko edo erregelamenduzko xedapen batek, baldin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak baimentzeko etorkizuneko esparrua ezartzen badute eta arlo jakin batzuei erreferentzia egiten badiete, hala nola hiri- eta landa-lurraldearen antolamenduari eta lurzoruaren erabilerari.

Halaber, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa egin behar da, hau da, ingurumen-ebaluazio estrategiko bat, aipatutako legearen I. eranskineko A) apartatuan jasotako planak diren kasuan, baldin eta plan partzial horien artean badaude ingurumenean ondorio adierazgarriak eragin ditzaketen planak.

Halaber, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan eta urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren (Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzekoa) 8. artikuluan eta hurrengoetan adierazitakoaren arabera, bai Andoaingo Udalak, bai Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak beharrezkoa den guztia xedatu dute plan partzialaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura aurrera eramateko ingurumen-azterketa estrategiko baten bidez, zeinaren irismena aurrez ezarri baita kontsulta publikoen eta eraginpeko administrazio publikoen eta herritar interesdunen parte-hartze prozeduraren bitartez.

Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertu ostean, eta kontuan hartuta ingurumen-azterketa estrategikoa egokia dela, indarrean dagoen araudiari egokitzen zaiola eta irismeneko dokumentuan jasotako baldintzak betetzen dituela, ingurumen-adierazpen estrategiko hau eman du Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, organo eskuduna baita otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala. Esandako adierazpen horretan, ingurumenaren arloko alderdiak Planaren proposamenean txertatzearen aldeko balorazioa egiten da, eta plan horrek ingurumenean eragingo dituen inpaktu esanguratsuen aipamena ere jasotzen da, azkenean onartuko den Planean sartu beharreko azken zehaztapenak barnean direla, ingurumen-ondorioetarako bakarrik.

Xedapen hauek hartu dira kontuan: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Andoaingo hiri-antolamenduko plan orokorreko 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremurako plan partzialaren ingurumen-adierazpen estrategikoa egitea, jarraian zehazten den moduan:

  1. Andoaingo hiri-antolamenduko plan orokorrak (aurrerantzean, HAPO), zeina 2011ko otsailaren 24an onartu baitzen behin betiko 2011ko maiatzaren 19an onartutako testu bateginarekin, ekonomia-jardueretarako lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen du Andoaingo 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremua. Guztira, 72.731 m2-ko azalera du. HAPOk eremua antolatzeko plan partzial bat idazteko eskatzen du, eta bere helburuen artean dago Sapa Placencia SL enpresa lekualdatzea.

    Horrela, Plan Partzialaren helburua da Andoaingo HAPOaren zehaztapenak garatzea eremurako, eta Andoaingo 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremuaren antolamendu xehatua zehaztea, Sapa Placencia SL enpresaren ekoizpen-instalazio berrirako sarbide kontrolatuko eremu gisa erabiliko den lurzati pribatu bat sortzeko, eta, orobat, beste lurzati batzuk, ibilgailu-sarbidea duten pabiloi modularrekin. Horietan gauzatuko da gainerako eraikigarritasun agortu gabea. HAPOn proposatutako bi ibilgailu-sarbideak zehaztu dira, eta Ziako errekastoaren gainean biribilgune bat egiteko proposamena baztertu da, errekari kalte gutxiago egingo dion beste aukera baten alde. Proposatutako bi industria-lurzatiak mantendu egingo dira, lurzoruaren ezaugarrietara egokituz, bideen azalera murriztuz, irisgarritasuna hobetuz eta beharrezkoak diren indusketak gutxiagotuz. Plan partzialean, eremuaren azalera pixka bat handitu da (72.756 m2).

    Bide-egiturari dagokionez, eremua zeharkatzen duen eta sarbideak bi puntutan ezartzen dituen bide nagusi bat zehazten da: ipar-ekialdeko muturrean egongo da sarbide nagusia, A-15 errepidearen biribilgune banatzailetik gertu, Urnieta udalerriaren ondoan, eta bigarren mailako sarbide bat Leizotzeko industrialdeko bidetik, hegoaldeko muturrean. Puntu horretan, sarbidea Ziako errekastoaren gaineko 玊 formako lotune baten bidez gauzatzen da. Bide-sareak, orotara, 14.557 m2-ko azalera du. Eremuaren hego-ekialdeko muturrean, Agerreborda baserrira doazen landa-bideak birgaituko dira.

    Aparkalekuei dagokienez, guztira 98 plaza aurreikusten dira bide publikoetan, eta dagokion exekuzio-proiektuan zehaztuko da lurzati pribatuetako aparkalekuen zuzkidura.

    Industria-erabilerako hiru lurzati antolatu dira (PI.1, PI.2 eta PI.3), ezaugarri hauekin:

    PI.1 lurzatia: eremuaren hegoaldean dagoen 23.008 m2-ko lurzati bat da, goragoko kotan dagoena eta Sapa Placencia SLren kokaleku izango dena. 16.170 m2(c)-ko eraikigarritasuna eta % 70eko gehieneko okupazioa esleitzen zaizkio, gehienez BS+1 profilarekin. Urnietatik sartzeko bidetik hurbil dagoen bide nagusitik abiatuko den bide independente batean izango du sarbidea, ekialdean.

    PI.2 lurzatia: 19.778 m2-ko azalera duen lurzati bat da, sarbidea erdiko bide nagusian duten pabiloi modularrak kokatzeko. PI.1 lurzatiaren iparraldean dago, beheragoko kota batean, eta haren desnibela 12 metroko euste-horma baten bidez gaindituko da. 19.880 m2(c)-ko eraikigarritasuna eta % 75eko gehieneko okupazioa esleitu zaizkio. Gehienez BS+1 profilekoa izan ahalko da.

    PI.3 lurzatia: 5.180 m2-ko azalera du pabiloi modularretarako, PI.2 partzelaren jarraian. 7.150 m2(c)-ko eraikigarritasuna eta % 75eko gehieneko okupazioa esleitu zaizkio, BS+2ko gehieneko profilarekin. Hirugarren sektoreko erabilerarako 1.296 m2(c) erreserbatuko dira.

    Eraikinaren gehieneko inguratzailea ezartzen da: lurzatiaren mugetatik gutxienez 5 metro atzera egongo da, eta horrek malgutasuna emango die azkenean ezartzen diren jarduerei. Gehienez bi solairu baimenduko dira sestraz behera.

    Berdeguneen tokiko sistemak 11.910 m2-ko azalera duen berdegune bat barne hartuko du; hego-mendebaldeko muturreko sarbidetik gertu egongo da, eta oinezkoentzako bide bat izango du PI.2 lurzatiaren plataformarantz. Orotara, 432 zuhaitz landatzea ezarri da.

    Azkenik, 45 m2-ko azalerako ibai-ibilgua zehaztu da, eremuan tarte txiki batean sartzen den Ziako errekastoari dagokiona. Proposatutako antolamenduak Andoaindik eremuan sartzeko bidea egokitzen du, bertan ahalik eta inpakturik txikiena izateko. Lurzati eraikigarriak uholde-arriskuko eremu identifikatuetatik kanpo daude.

    Lurraren orografia eta proposatutako garapenaren ezarpen-kota kontuan hartuta, 260.000 m3 induskatzea eta 42.000 m3 betegarri jartzea aurreikusten da; hau da, 218.000 m3 lur-soberakin sortuko dira.

    Aurreikusitako azpiegiturei dagokienez, Leizotz industrialdetik igarotzen den saretik egingo da ur-hornidura, eta saneamendua euri-uren eta hondakin-uren sare banaz osatutako sistema banatzaile baten bidez egingo da. Gaur egun eremua zeharkatzen duen eta PI.1 lurzatia hornituko duen 30 kV-ko linea elektrikoa lurperatuko da; behe-tentsioko hornidura Leizotzen dagoen transformazio-zentrotik PI.2 eta PI.3 lurzatietaraino egingo da. Leizotzen dagoen sare orokorrera konektatutako telekomunikazio-sare bat eraikitzea aurreikusten da.

    Gaur egun, eremua lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta dago, eta landa-izaera nabarmena du; ia eremu osoan, sega-belardiak dituzten nekazaritza-lurrak daude.

    Kareharri hareatsuek edo hareharri karedunek eta tuparri edo lutita karbonatatuek ezaugarritzen dute eremuko material litologikoa, eta pitzadura bidezko iragazkortasun ertaina du. Lurzoruak kanbisol motakoak dira, erabilera-ahalmen ertainarekin.

    Azterketa-eremua Oria ibaiaren unitate hidrologikoan dago, erdiko arroan, eta Oria VI izeneko ur-masari dagokio. Zehazki, Ziako erreka eremuaren hegoaldetik doa, eta, gutxi gorabehera, 40 metrotan sartzen da bertan, hego-mendebaldeko muturrean, eremuaren eta Leizotz eremu mugakidearen arteko bide-lotunea eraiki nahi den eremuan. Erreka hori Oriaren eskuinaldean isurtzen da, eremutik 1.500 metrora baino gehiagora.

    EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko LPSak 0. maila ematen dio Ziako errekastoari (1 eta 10 km2 bitarteko isuri-arroa), eta ibaiertzak balizko hirigintza-garapen berrietarako egokitzat jotzen ditu. Eremutik errekan gora, ibaiertzak ondo kontserbatutako landaredia duten zonatzat hartzen dira. Hala ere, errekastoaren ibilgua, hizpide dugun eremuan egiten duen tartean, artifizializatuta dago; zati batean lurperatuta eta bideratuta.

    Lurpeko urei dagokienez, eremua Andoain-Oiartzun masari dagokio, eta ez dago interes hidrogeologikoko ezein kokalekutan.

    Eremuan dagoen landaredia, batez ere, belardi eta labore atlantikoak dira (5,65 ha), eta Batasunaren intereseko habitat gisa identifikatuta daude: 6510 玜ltitude baxuetako sega-belardi elkorrak (Alopecurus pratensis, Sanguisorba officinalis). Eremuaren hegoaldean, harizti-masa bat dago, landa-bide batek bereizten duena aztergai den eremutik, eta, hartan, sasiakazien aleak ere ikusi dira (Robinia pseudoacacia); espezie aloktono inbaditzailea da. Eremuaren iparraldeko mugan, Leizotzeko industrialdetik bereizten duten ezpondetan, baso-masa heterogeneo bat dago, besteak beste, lizarrak, sahatsak eta urkiak dauzkana. Azkenik, hego-mendebaldeko muturrean, Ziako errekaren ondoan, erriberako landaredia-formazio txiki bat dago.

    Planaren xedeko eremua ez da Natura 2000 sareko naturagune babestua, ezta bestelako gune babestua, inbentarioan sartutako natura-intereseko gunea, espezie mehatxatuen babesekoa eta hezegunea ere. Halaber, ez dago jasota beste katalogo batzuetan (EAEko naturagune garrantzitsuen katalogo irekia, ezta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako interes naturalistikoko eremuen zerrendan ere). Ez eremuan, ez ingurune hurbilenean, ez da identifikatu interes geologikoko lekurik, ezta Eremu Babestuen Erregistroan jasotako espaziorik ere. Eremuan ez dago Korridore Ekologikoen Sareko elementurik, nahiz eta AralarAiako Harria korridoreko moteltze-eremuaren mugakidea izan.

    Eremua Andoaingo ikusmen-arroan dago, eta 玱so ohikotzat eta pasaia-kalitate 玱so txikokotzat jotzen da; ez dago sartuta EAEko paisaia bikainen katalogoan.

    Balizko arriskuei dagokienez, Ziako erreka doan hego-mendebaldeko muturraren eremu txiki batek bakarrik izan dezake 500 urteko errepikatze-denborako uraldien ondoriozko uholde-arriskua. Eremuak ez du erosio-arriskurik, ezta baso-suteen arriskurik ere, eta ezein lurzati ez dago sartuta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak dituzten edo izan dituzten lekuen inbentarioan. Akuiferoak kutsatzeko arriskua oso txikia da.

    Eskuragarri dagoen kartografiaren arabera, planaren eremuan ez da identifikatu katalogatutako kultura-ondarearen elementurik.

    Egoera akustikoari dagokionez, gaur egun zarata-iturri nagusia sektoretik gertu dauden komunikazio-bideetako trafikoa da, hala nola Arantzategi kalekoa eta A-15 eta GI-3722 errepideetakoa. Gainera, ipar-mendebaldean trenbidea dago, eta inguruan, industriak. Proposatutako garapena industria motakoa denez, B eremu akustiko motari nagusiki industria-erabilerako lurzoruko lurralde-eremuak dagozkion kalitate akustikoko helburuak (KAH) bete beharko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatu bezala.

    Ildo horretan, aurkeztutako azterlan akustikoaren arabera, aztertutako hiru aldietan (eguna, arratsaldea eta gaua), kanpoko ingurunean ezarritako KAHak betetzen dira, bai gaur egun, bai etorkizunean.

    Hirugarren sektoreko erabilera eta ekipamendu-erabilera baimentzen direnez, azterlan akustikoak eremu akustiko horietarako ezarritako KAHen betetze-maila ere aztertzen du. Ondorioztatzen du kanpoko ingurunean betetzen direla D) eremu akustiko motarako KAHak C) atalekoez bestelako hirugarren sektoreko erabilerako lurzoruak nagusi diren lurraldearen eremuak, aztertutako hiru aldietan. Hala ere, ekipamendu-erabilerari dagokionez, E) eremu akustiko motan sartuta dauden erabileretarako KAHak gaindituko lirateke (nagusiki erabilera sanitariokoak, irakaskuntza-erabilerakoak eta kultur erabilerakoak diren eta kutsadura akustikoaren aurkako babes berezia behar duten lurzoruak dituzten lurralde-eremuak).

  2. Ebazpen hau bat dator ingurumen-azterketa estrategikoaren ondorio nagusiekin, eta uste da nahikoa justifikatu dela Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza zenaren 2018ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez emandako irismen-dokumentuan aurkeztutako ingurumen-irizpideen integrazioa.

    Planak ingurumen-azterketa estrategikotik eratorritako ingurumen-alderdiak txertatu ditu, ingurumen-organoak emandako irismen-dokumentuan eskatutako sakontasun-, xehetasun- eta zehaztasun-maila bermatuta. Planifikazio-prozesuan ingurumen-eragin posibleak kontuan hartzen direla bermatzeko, uste da nahikoa zorrozki heldu zaiela ingurumen-izapidean adierazitako irizpide guztiei.

  3. Plana izapidetzean, ez da gehitu ingurumen-azterketa estrategikoa zabaltzea eskatzen duen jarduketa berririk, eta ez da atzeman birdefinitu edo kendu behar den Planaren jarduketarik.

  4. Indarrean dagoen araudiaren arabera hartuko dira neurri babesleak, zuzentzaileak, konpentsatzaileak eta jarraipenekoak, baita hurrengo apartatu hauetan xedatutakoaren arabera eta, aurrekoa galarazten ez dutenetan, ingurumen-azterketa estrategikoan aurreikusitakoaren arabera ere. Halaber, Planak zehaztapen hauek jaso beharko ditu:

    1. Jabari publiko hidraulikoa babestera eta uholde-arriskuak ahalik eta txikienak izatera bideratutako neurriak.

    Oro har, 2020ko ekainaren 4an jasotako Uraren Euskal Agentziaren eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren txostenetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

    Ziako errekaren gaineko sarbidearen diseinuan, kontuan hartu beharko dira EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialak ondo kontserbatutako landarediak ezaugarritzen dituen ertzetarako ezartzen dituenak.

    Ziako errekaren 500 urteko errepikatze-denborako uraldiak urpean utz ditzakeen lurrei dagokienez, Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren 40.5 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 9. artikuluan xedatutakoa beteko da.

    Ziako errekaren gainean aurreikusitako sarbidea gauzatzeko proposatutako jarduketek uholde-arriskua nabarmen murrizten dutela bermatu beharko da, Plan Hidrologikoaren 43. artikuluan ezarritakoa betez. Nolanahi ere, dagokion obra-baimena izapidetzeko, justifikazio hidraulikoa aurkeztu beharko da, Ziako errekastoaren gaineko pasabidea ordezteak haren hobekuntza hidraulikoa dakarrela justifikatzeko.

    Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ibilguaren zortasun-eremuaren erreserbari eta erabilerei buruz xedatutakoa beteko da.

    Planean jasotzen diren eta zaintza-eremuan dauden jarduketa guztiek arroko erakundearen (Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren) nahitaezko administrazio-baimena beharko dute gauzatu aurretik. URA - Uraren Euskal Agentziak izapidetuko du.

    2. Uren kalitatearen gaineko eragina murrizteko neurriak.

    Urbanizazio- eta eraikuntza-proiektuek azaleko uretara solidoak ahalik eta gutxien iristeko neurriak aurreikusi beharko dituzte, adibidez, dekantazio-tangak, sedimentuentzako tranpak edo iragazkiak.

    Halaber, planaren araudian jaso beharko da Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Erregelamenduan xedatzen den isurketen araubidea, barnean direla estolda-sare publikora zuzenean isurtzeko mugak.

    Urbanizazio-proiektuak hondakin- eta euri-urak bereiz biltzeko sare bat diseinatu beharko du. Gipuzkoako Ur Kontsortzioko isurketak araupetzen dituen Erregelamenduan eta Andoaingo Udaleko kolektorerako isurketak araupetzen dituen Erregelamenduan xedatuta dauden zehaztapenetara egokitu beharko dira saneamendu-sarearen diseinua eta ezaugarri teknikoak.

    Kontrako justifikaziorik ezean, saneamendua egiteko, sortzen diren hondakin-urak Uraldeko HUAn (Aduna) amaitzen den saneamendu-sarean sartu beharko dira. Hondakin-urak baimentzeko prozedura bete beharko dute ur-administrazioan.

    Euri-urei dagokienez, hiri-drainatze sistemek hirigintzako garapenaren inpaktua jatorrian txikiagotu beharko dute, euri-uren jariatzeak daraman kutsadura-kargari dagokionez; halaber, jariatze-uren bolumena murrizteko neurriak aurreikusi behar dituzte (Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiaren Plan Hidrologikoaren Araudiaren 44. artikulua). Hori dela eta, garapen-proiektuek drainatze jasangarriko sistemak jaso beharko dituzte hiriko drainatze-azpiegituran (Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemak).

    3. Intereseko landaredia babesteko neurriak.

    Obrak, bai eta lurzorua okupatzea eragiten duten eragiketa osagarriak ere, proiektua gauzatzeko behar-beharrezkoa den gutxieneko eremuan gauzatuko dira.

    Beharrezkoak diren mozketa-lanak eta sastrakak garbitzekoak, obra-sarbideak irekitzekoak eta kontratistaren instalazio-guneak makineria-parkea, obra-etxolak, obra-materialak, landare-lurren eta hondakinen behin-behineko pilaketen eremuak barne ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izateko irizpideetan oinarrituz egingo dira, eta, zehazki, Ziako errekaren erriberako bertako landarediari eta eremuaren hegoaldeko hariztiari eragitea saihestuko da.

    Obrak egiten hasi aurretik, zehaztasunez balizatuko dira afektazioetatik salbu geratu behar duten landareak, bai eta inausketen eragina jasan dezaketen zuhaitzak ere, bota ez ditzaten. Zuzeneko okupaziorik aurreikusten ez den eremuetan ez da landarerik moztuko, ez garbituko.

    4. Lurraldearen leheneratze ekologiko eta paisajistikorako neurriak.

    Urbanizazio-proiektuak landareztatze-plan bat jaso beharko du, proiektuak eragindako eremu guztiak leheneratzeko, Ziako errekaren ertzak eta espazio libreak barne hartuta eta ondoren ezartzen diren irizpideekin.

    Aire zabaleko erreka-tartearen ertzak zaintzeko eta landareztatzeko, bioingeniaritzako teknikak erabiltzea proposatuko da.

    Nolanahi ere, ingurumena eta paisaia leheneratzeko lanak egingo dira, garapenaren eraginpean dauden gune guztietan, aurreikusiz landareztatze-lanetan espezie autoktonoak erabiliko direla, eta beren-beregi saihestuko da prozesu inbaditzaileak sor ditzaketen kanpoko espezieak erabiltzea. Ziako errekastoaren erriberako leheneratze-lanetan, haltzadi kantauriarraren multzoko espezie propioei emango zaie lehentasuna, eta gainerako eremuan, berriz, hariztiei eta baso mistoei.

    Eremuko berdeguneak diseinatzeko, 獿orategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua hartuko da kontuan, Udalsarea 21en lan-koadernoa, 20.b zenbakia, 2017ko apirilekoa (http://www.udalsarea21.net/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=892e375d-03bd-44a5-a281-f37a7cbf95dc&Cod=ec1f62b8-a941-4c9a-9280-e4202e656a69&Idioma=eu-ES) eta Eusko Jaurlaritzaren 獻baietako natura-ingeniaritzako tekniken eskuliburua (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza//contenidos/documentacion/manual_tec_ing_nat_amb_flu/eu_doc/index.shtml).

    Ahalmen inbaditzaileko espezie aloktonoen zabalkundea saihesteko neurriak hartuko dira (Robinia pseudoacacia, Buddleja davidii, etab.). Ildo horretan, kontrol-neurriak hartuko dira landare-espezie inbaditzailerik sar ez dadin mugitutako lurren eta landarerik gabe utzitako lursailen bidez (prestatutako gainazaletan segituan landatzea eta ereitea, landare-lurren pilaketen babesa eta abar). Gainera, landare-lurrak modu berezituan kudeatzea proposatuko da, baldin eta lur horiek aipatutako espezieak barreia ditzaketen propaguluak badituzte.

    5. Kultura-ondareari dagozkion neurriak.

    Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legean ezarritakoa gorabehera, lur-mugimenduak egin bitartean aztarna arkeologikoren bat egon daitekeelako zantzuren bat aurkitzen bada, lanak eten egingo dira, eta berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzari; hark erabakiko du zer neurri hartu.

    6. Zaraten eraginak gutxitzera bideratutako neurriak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ezin izango dira gauzatu garapen berriak kanpoko ingurunean kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez badira, hargatik eragotzi gabe dekretu horren 43. eta 45. artikuluetan xedatutakoa.

    Lanek iraun bitartean, jardunbide egokiak aplikatu beharko dira sorburuan zaratak murrizteko, bereziki indusketa-, eraispen-, zamalan- eta garraio-lanetan, baita erabilitako makineriaren mantentze-lanetan, zaraten eta bibrazioen murrizketan, eta erabilitako ekipamenduen zaraten kontrolean ere.

    Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatu du) eta arau osagarrietan ezarritakora.

    Beste alde batetik, Plana garatzetik eratortzen diren proiektuen ondoriozko obrek sortutako soinu-mailak, obra horien eragin-eremuan, ezingo ditu gainditu Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsaduraren urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarrita dauden kalitate akustikoaren helburuak.

    7. Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriaren aldeko neurriak.

    Plan partzialaren eremuan eraikingintza eta eraikuntza jasangarrienerako behar diren ezaugarriei dagokienez, EAEko Etxebizitzen Eraikingintza Jasangarriaren Giden gomendioak hartu beharko dira kontuan, eraikinen energia-aurrezpena eta -efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko.

    Era berean, eta aipatutako eremuaren urbanizazioari dagokionez, 玌rbanizazio-proiektuen garapen jasangarrirako gida籸en gomendioak kontuan hartu beharko dira. Gidaliburu horren helburua da proiektu horien diseinuaren, egikaritzearen, mantentzearen eta bizitza-amaieraren jasangarritasun-maila balioestea.

    Neurri horiek, gutxienez, arlo hauetan izan beharko dute eragina:

    Materialak. Lehengai berriztaezinen kontsumoa murriztea.

    Energia. Iturri berriztaezinen bidez sortutako energiaren ekoizpena edo energiaren kontsumoa murriztea.

    Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.

    Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

    Uraren zikloa. Uraren kudeaketa eta kalitatea hobetzea.

    Atmosfera. Gas-, hauts-, zarata-, bero- eta argi-emisioak murriztea.

    Eraikinen barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.

    Hondakinak. Hondakin solido gutxiago sortzea.

    Lurzoruaren erabilera. Lurzoruaren okupazioa murriztea.

    Mugikortasuna eta garraioa. Garraio-prozesuak gutxitzea eta pertsonen mugikortasuna hobetzea.

    Ekosistemak eta biodibertsitatea. Naturaguneen funtzioak hobetzea eta biodibertsitatea handitzea edo kontserbatzea.

    Paisaia. Sektorearen eta haren instalazioen paisaia-integrazioa.

    Arriskuak eta segurtasuna. Arrisku naturalak edo antropikoak minimizatzea.

    Klima-aldaketa. Klima-aldaketaren efektuetara egokitzea.

    8. Klima-aldaketa apaltzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko neurriak.

    Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren maiatzaren 20ko 7/2021 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Plana gauzatzeko proiektuak klima-aldaketaren aurrean pixkanaka eta erresilientziaz egokitzeko beharrezkoak diren neurriak kontuan hartuta diseinatuko dira.

    9. Ingurumena babesteko neurri orokorrak aurreikusitako garapena gauzatzen den bitartean.

    Aurreikusitako garapenetan, ingurumen-balioei eustea bermatzen duten neurri guztiak aplikatu beharko dira. Bereziki:

    Obrako langileek erabili behar duten jardunbide egokien gidaliburuak gai hauekin zerikusia duten alderdiak bilduko ditu, gutxienez: lanaldiak, makineria, aldi baterako desbideratzeak, isurketak saihestea, ahalik eta hauts eta soinu gutxien sortzea, herritarren lasaitasunaren gaineko eragin negatiboak minimizatzea, hondakinak kudeatzea eta abar.

    Hondakinak sortzea eta kudeatzea: obretan eta garbiketa-kanpainan sortutako hondakinak kudeatzeko, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuen uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta arau espezifikoetan xedatutakoa beteko da.

    Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.

    Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak beteko dituzte (833/1988 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Hondakin toxikoei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duena).

    Industria-olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko dira sortutako olio erabiliak.

    Andoaingo Udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaizkie lur susmagarriak detektatzearen ondoriozko kutsadura-arrasto guztiak, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikulua betetzeko.

    Lurzoruak eta lurpeko urak babestea: prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ezarriko dira dagokion obra-faserako, ustekabeko isurien eragina saihesteko, bereziki makinen mantentze-lanetan (obrako instalazio osagarriak iragazgaiztea, material xurgatzaileak erabiltzea, etab.).

    Airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babestea: Eguneko lan-ordutegian jardungo da, eta kamioiek obran sartu eta irteteko erabiltzen dituzten bideak garbi mantendu beharko dira; horretarako, presioko ura edo erratz-makina mekanikoak erabiliko dira.

  5. Ingurumen-jarraipenaren plana.

    Ingurumen-azterketa estrategikoak ingurumen-zaintzako programa egoki bat jasotzen du. Programa horren xedea da behar diren zaintza- eta kontrol-sistemak ezartzea, egiaztatu ahal izateko planaren aurreikuspenak betetzen direla, eta, horien barruan, planteatutako jarduketen ingurumen-exijentziak mantentzen direla. Hainbat kontrol proposatzen dira, Planaren esparrukoa den proiektuaren obra-faserako; jarraipen-adierazleen eta atalase-balio jakin batzuen arabera burutu beharreko jarduketa batzuk dira kontrol horiek.

  6. Planaren ondoriozko proiektuen ingurumen-ebaluaziorako gidalerro orokorrak.

    Planaren ondoriozko proiektuen ingurumen-ebaluazioan, aintzat hartuko dira lurraldearen baldintzatzaileak eta Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2018ko uztailaren 2an emandako Ebazpenaren bidez eginiko irismen-dokumentuan adierazten diren ingurumen-irizpideak.

    Besteak beste, honako alderdi hauek azpimarratu behar dira: lurzoru-kontsumoa minimizatzea; lur-soberakinak eta hondakinak egoki kudeatzea; jabari publiko hidraulikoa babestea; eremuaren kalitate akustikoa; ingurumen-baliabideen erabilera jasangarria; habitatak eta espezieak zaintzea eta hobetzea; lurraldean egiten diren esku-hartzeetan paisaia modu egokian integratzea; arrisku naturalak minimizatzea, eta lehentasuna ematea kalteen prebentzioari, ez konpentsazioari.

    Bigarrena. Bi urteko gehieneko epea ezartzea Andoaingo hiri-antolamenduko plan orokorreko 51. Antzizu hirigintza-jarduerarako eremurako plan partzial onartzeko, ingurumen-adierazpen estrategiko hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Epe hori igarota, proiektua onartu ez bada, ingurumen-adierazpen estrategiko honen indarraldia amaituko da, eta ez da gehiago eraginkorra izango. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du Planaren ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea, non eta ez den ingurumen-adierazpen estrategikoaren epea luzatzea adosten. Hori guztia, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 27. artikuluarekin bat etorriz.

    Hirugarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Andoaingo Udalari.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 24a.

    Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

    JAVIER AGIRRE ORCAJO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik