Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 28koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 987
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/28
  • Argitaratze-data: 2022/02/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko abuztuaren 2an, Astigarragako Udalak jendaurrean jarri zituen Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektua eta hari dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan adierazitakoaren arabera, interesdunek egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten. Izapide horri buruzko iragarkia 2021eko abuztuaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (145. zk.).

Jendaurreko informazioaren izapidea amaituta, Astigarragako Udalak ohartarazi zuen alegazio bat eta hari erantzuteko txostena jaso zirela.

Orobat, aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jendaurreko informazioaren izapideaz gain, Astigarragako Udalak kontsulta egin zien eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, haien eskumenez baliatuz, egoki iritzitako oharren txosten osoa egin zezaten, 30 eguneko epean, kontsulta jakinarazi zen egunetik aurrera. Espedientean jaso da izapide horren emaitza. Horri dagokionez, sustatzaileak adierazi du ingurumen-inpaktuaren azterketan kontuan hartu direla eraginpeko administrazio publikoen erantzun-txostenak.

Astigarragako Udalak, 2022ko urtarrilaren 19an, Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremua urbanizatzeko proiektuaren Astigarraga Lantzen SAk sustatua ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoarekin bat.

Eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu zen:

Astigarragako Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektua, 2021eko ekainekoa.

Astigarragako Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketa, 2021eko uztailekoa.

Jendaurrean erakutsi ondoren, jasotako emaitzei buruzko dokumentuak.

Eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulta-izapidearen emaitzei buruzko dokumentuak.

Bestalde, erreferentziazko proiektuari dagokionez, EAEO-071 espedientearen esparruan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak ebazpena eman zuen 2021eko uztailaren 7an, zeinaren bidez Astigarragako Zarkumendegi 21 HJEren Plan Partzialeko 4. aldaketaren ingurumen-adierazpen estrategikoa formulatzen baita.

Astigarragako Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektua aipatutako planaren garapena da, eta proiektu horrek aipatu planaren ingurumen-adierazpen estrategikoan ezarritako jarraibideak jaso beharko ditu.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Era berean, bat etorriz Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluarekin, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, plangintza-prozesuaren lehen faseetan sartzea, eta, aukerarik egokienak hautatzeari dagokionez, ingurumenean dauzkan ondorioen analisia egitea jarduerek eragindako metaketa- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren planek eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektua Astigarraga Lantzen SAk sustatua arau horren I.B) eranskinaren 20. epigrafean dago sartuta.

Bestalde, aipatu beharra dago baliokidetzat har daitezkeela otsailaren 27ko 3/1998 Legeak arautzen duen ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozedura eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 33. artikuluan eta hurrengoetan jasota dagoen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozedura arrunta.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatzeko, Astigarragako Udalak, organo substantibo gisa, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arrunta egiteko beharrezkoa dena xedatu du. Horretarako, ingurumen-inpaktuaren azterketa bat gehitu du espedientean, kontsulta publikoak egin ditu, eta eragindako administrazio publikoek eta interesdunek prozeduran parte hartu dute.

Proiektu honen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurak kontuan izan du Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko uztailaren 7ko Ebazpena, zeinaren bidez formulatzen baita Astigarragako Zarkumendegi 21 HJEren Plan Partzialeko 4. aldaketaren ingurumen-adierazpen estrategikoa.

Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau eman du; bertan, proiektuaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egin da, eta proiektua aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jaso da, baita sartu beharreko azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak. Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera.

Hauek guztiak aztertu dira: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehengoa. Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren urbanizazio-proiektuari Astigarraga Lantzen SAk sustatua dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitea, aldeko izaera duena.

Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerarako eremuaren (aurrerantzean, 21 HJE) urbanizazio-proiektuak Astigarragako 21 HJE horretan industrialde bat urbanizatzeko beharrezkoak diren jarduketak deskribatzen ditu. Industrialde hori Jarduera Ekonomikoetarako Lurzoru Urbanizagarri gisa sailkatuta dago, Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (aurrerantzean, HAPO) arabera. Proiektua orain arte onartutako hirigintza-plangintza garatzeko idatzi da, zeinak aipatu jarduera-unitateari eragiten baitio: HAPO eta Plan Partziala (4. aldaketa).

Astigarragako Zarkumendegi 21 HJE poligono luzanga bat da, ekialde-mendebalde norabidean, 12,4 ha-ko azalera duena, eta ibarbide baten bi aldeetara hedatzen da. Ibarbide horren hondotik bi ubide txiki igarotzen dira, lurpetik edo kanalizatuta, ibilbidearen zati handi batean. Lurzatiak 770 m inguruko luzera du, eta 150 eta 300 m arteko zabalera aldakorra. Astigarragako herrigunetik ekialdera dago, kilometro eta erdira. Oiartzundik Hernanira doan GI-2132 eskualde-errepidearekin muga egiten du iparraldean, eta urbanizaziorik gabeko lursailekin gainerako zati guztietan (baso-landaketak, baso naturalak harizti azidofiloa eta belardiak). Zarkumendegi 21 HJEren zati batean zenbait instalazio (futbol-zelaia) eta industria-jarduera daude, jarraian zehazten den moduan.

Aipatutako eremuaren barruan, industria-erabilerako edo erabilera tertziarioko zazpi lurzati zehazten ditu proiektuak, ibarbidean zehar banatuta daudenak. Lurzati horietako batzuek finkatu nahi diren erabilerak dituzte gaur egun:

Udal futbol-zelai bat eta haren zerbitzu-eraikin osagarria hartzen duen lurzatia.

Autoak desegiteko industria-jarduera, legeztatua.

Ekotrade RCDS SLren hondakinak baloratzeko jarduera.

Horrez gain, indarrean dagoen plangintzaren (21 HJEaren Plan Partzialaren 4. aldaketa) arabera, proiektuaren eremuan dauden eraikin batzuk antolamendutik kanpo geratuko dira, hala nola futbol-zelaiko aldagelen eremua; hala ere, hura mantentzea planteatzen da futbol-zelairako ordezko kokapen bat erabaki arte; horrek baldintzatu egiten du urbanizazio-proiektua gauzatzea, eta, hori dela eta, bi fasetan gauzatuko da.

Proiektuak planteatzen dituen urbanizazio-jarduketak, funtsean, hauek dira:

Jarduketak ibilguetan: urbanizazio-proiektuak jarduketa garrantzitsua aurreikusten du eremua drainatzen duten erreken ibilguetan: Zarkumendegi eta Galtzaur. Proiektuak aurreikusten du, besteak beste, errekasto horiek 500 m eta 300 m inguruko luzeran azaleratzea, hurrenez hurren, eta eremuan ur behera dagoen zubi bat ordeztea. Horrela, gune horretan uholde-arazoei irtenbidea emateko proposatutako helburua beteko litzateke, eta ingurumen-hobekuntza nabarmena lortuko litzateke eremutik igarotzen den erreken naturalizazioari dagokionez.

Lur-mugimenduak. Honako hauek aurreikusten dira:

Lurzatien lur-erauzketa: 12.862 m3 hondeatu beharko dira, eta horietatik 7.875 m3 bakarrik erabil daitezke obran; beraz, gainerako 4.987 m3-ak eremutik kanpo kudeatu beharko dira.

Bideetako lur-erauzketak: hondeatu beharreko material guztia 3.183 m3-koa da, eta horietatik ia guztiak obran erabiliko dira berriro, hau da, 2.561 m3.

Errekastoetako lur-erauzketak: lur-mugimenduen bolumen handiena. Errekastoak azaleratzeko, 47.112 m3 hondeatuko dira; horietatik 24.850 m3 obran erabiliko dira zuzenean, 10.855,98 m3 karearekin nahastuko dira, gero obran erabiltzeko, eta gainerako 11.406 m3-ak soberakin-biltegi batera eramango dira, geldoen edo ez-arriskutsuen zabortegira, haien ezaugarrien arabera.

Azken balantzean defizit bat ageri da: obratik kanpoko 4.980,19 m3 material. Eremutik kanpo kudeatu beharreko soberakinen bolumenaren kalkulua: 17.015 m3. Urbanizazio-proiektuarekin batera doan hondeaketa-planaren arabera, aurreikusitako betelanetan berrerabili ezin diren potentzialki kutsatutako lurren bolumen zenbatetsia 1.600 m3-koa da, eta soberakin horiek geldoen edo ez-arriskutsuen zabortegian tratatu beharko dira, material horien ezaugarrien arabera.

Bideak eta zoladura. GI-2132 errepidetik Zarkumendegiko industrialdera sartzeko ardatz nagusi bat proiektatu da, 7 m-ko galtzada-zabalerakoa, arekak, espaloiak eta aparkalekuak dituena (1. bidea). Bide horretatik abiatuta, lurzatietara sartzeko bideak eta aparkaleku-eremuak proiektatu dira, guztira zazpi bide; horietatik hiru (2., 3. eta 4. bideak) 1. bidearen antzeko zabalera izango dute, eta gainerako bideak galtzada-zabalera txikiagokoak izango dira (3,5 m eta 5,5 m artean).

Fabrikako obrak eta egiturak. Proiektuan fabrika-obra ugari gauzatzea aurreikusten da. Hormigoi armatuzko lau horma, lurzatien arteko kota-diferentziak gainditzeko beharrezkoak direnak; hormigoizko harri-lubetazko bi horma; horma ainguratu bat; Galtzaur eta Zarkumendegi errekastoen elkargunean dagoen fabrikako obra edo egitura bat; beste egitura bat ubideratze berriak Galtzaur errekastoarekin bat egiten duen lekuan; eta zubi berri bat Galtzaur errekastoaren gainean, lehendik zegoenaren ordez zubi zahar horrek ez du hustubide-ahalmen nahikoa 500 urteko errepikatze-denborako uholderako.

Hormen luzerari dagokionez, luzeenak 96 m ditu, eta motzenak 35 m, eta altuerari dagokionez, berriz, 1,5 m-tik 0,60 m-ra bitartekoa da.

Saneamenduko eta euri-uretako zerbitzu-sareak. Jarduketa hauek aurreikusten dira:

Industrialdeko saneamendua sistema bereizlearekin aurreikusi dira, eta euri-urak eta hondakin-urak bereizita jasoko dira.

Euri-urei dagokienez, ibilgura isurtzeko lau puntu aurreikusten dira; proiektuaren arabera, industria-lurzatietatik datozen euri-ur guztiak tratatu egin beharko dira ibilgura isuri aurretik. Proiektuaren arabera, kolektoreetako batean hidrozikloi bat instalatuko da, eta gainerako kolektoreen isurketaren tratamendua lurzatiaren jabearen kontura izango da.

Segur aski sektorean instalatuko diren enpresen prozesuetako hondakin-ur beltzak, hondakin-ur grisak edo hondakin-ur industrialak saneamendu-sare bereizle baten bidez hustuko dira, eta sare horrek konexioa izango du lehendik dagoen sarearekin.

Beste zerbitzu-sare batzuk: ura banatzeko sarea (lehendik dagoenari konektatutako sare berria, Putzueta eta Santiagomendiko deposituetatik hornitzen dena), energia elektrikoko sarea (lehendik dagoen sarerako konexioa barne hartzen du; eremuaren ipar-mendebaldean zutoin berri bat instalatuko da, eta hortik linea jaitsiko da poligonoaren sarreraraino, eta hor lurpean joango da), telekomunikazioak, gasa eta argiteria. Zerbitzu-sare horiek guztiak lurpean igaroko dira, eta industrialdean dauden zerbitzuekin lotuko dira.

Obra gauzatzeko epea 23 hilabetekoa da lehenengo faserako, eta 9 hilabetekoa, bigarrenerako.

Bigarrena. Baldintza hauek jartzea proiektua gauzatzeko (lotesleak dira, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluan xedatzen denaren arabera):

  1. Proiektua garatzeko baldintzak bat etorriko dira indarrean dagoen araudiarekin eta ebazpen honen apartatu hauetan ezarritakoarekin, eta, aurrekoari aurka egiten ez dion guztian, bat etorriko dira proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Astigarragako Udalak Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza honen aurrean aurkeztutako dokumentazioan aurreikusten denarekin.

  2. Proiektua aldatzen edo zabaltzen bada, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

    Proiektuan egingo diren aldaketa puntualak arrazoitu egin beharko dira ingurumenaren ikuspegitik, aurreko lerrokadan adierazitako garrantzirik ez badute ere. Babes- eta zuzenketa-neurrietan, ingurumena zaintzeko programan, aurrekontuan eta baldintzen agirian jasoko dira proiektuari egiten zaizkion aldaketak.

  3. Ingurumen-ebaluazioko prozeduraren alderdi garrantzitsuak.

    Zarkumendegi 21 hirigintza-jarduerako eremua ibarbide bat da, kanalizatutako bi errekastoren (Galtzaur eta Mokorregi, zati batean estalita) bi aldeetara hedatzen dena; joan den mendeko 70eko hamarkadan berdindu zen, Mercaeaso eskualdeko fruta-merkatua ezartzeko, baina azkenean ez zen gauzatu. Eremuaren erdigunetik igarotzen da A馻rbeko Urak sozietatearen urak ekartzeko beheko kanala. Haren bidez, Donostialdea urez hornitzen da, eta baldintzatzaile garrantzitsua da eremua antolatzeko orduan.

    Eremu horretan, ibarbidearen berdindutako zatian gainazal antropizatuak dira nagusi; bertan kokatuko dira industria-lurzatiak, baina landazabal atlantikoko landa-paisaiaren berezko elementuak kontserbatzen dira, batik bat berdindutako gunea inguratzen duten ezpondetan (horiek ere Zarkumendegi 21 HJEko zatia dira, partzialki). Horrela, eremua hegoaldetik inguratzen duten ezpondak zuhaitzekin (harizti azidofiloaren berezko espezieekin) eta landare-espezie aloktono batzuekin (radiata pinua) estalita daude. Iparraldean, eremuak GI-2132 errepidearekin eta belardi txiki batekin egiten du muga. Futbol-zelai batek, hondakinak kudeatzeko jarduera baten instalazioek, autoak desegiteko gune batek eta hondatuta dauden beste gainazal batzuek hartzen dute ibarbidearen atzealdeko zatirik handiena, baina zati horretan harizti/baso misto atlantikoko zati bat dago oraindik ere.

    Planaren esparrua Urumea Unitate Hidrologikoan dago kokatuta. Ez dago interes geologikoko gunerik edo eremurik ere. Gainera, akuiferoen kutsadura-arriskua oso txikitzat jotzen da. Ez dago, halaber, bateragarritasunik naturagune babestuekin, korridore ekologikoekin, Europar Batasunaren intereseko habitatekin, ez eta kultura-ondareko elementuekin ere.

    Ingurumen-arriskuei dagokienez, aipatutako uholde-arriskuez gain, nabarmendu behar da eremuko kondizio geoteknikoak baldintzatzaile garrantzitsuak direla eta, beraz, hura garatzeko betelan handiak egin beharko liratekeela; beste gune batzuetan, berriz, hondeaketa handiak egin beharko lirateke (hegoaldeko mendi-hegalean) materialen ezegonkortasuna dela-eta, edo lursailari eusteko neurri garestiak hartu. Horregatik, mendi-hegal horretako jarduketak ahalik eta gehien murriztea erabaki da.

    Aipatzekoa da Zarkumendegiko eremutik igarotzen dela goi-hornidurako sarearen (A馻rbeko Urak/AGASA) kanalizazioa; azpiegitura horrek nabarmen baldintzatzen du industrialdearen antolamendua, izan ere, goi-hornidurako sare hori osatzen duten eta industrialdea zeharkatzen duten bi hodiek Donostialdearen erdia baino gehiago hornitzen dute, eta, hortaz, oso garrantzitsua da horiek etengabeko erabilgarri mantentzea eta afekziorik ez eragitea.

    Lurzoru potentzialki kutsatuei dagokienez, 21 HJEko 3 leku 獿urzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa izenekoan sartuta daude (kodeak: 20903-00012, 20903-00007, 20903-00008); lehenengoa hondakinen isurketari dagokio, eta beste biak industria-jarduerari dagozkio. Aurkeztutako urbanizazio-proiektuaren arabera, lurzati horietako bi hondeatu egingo dira; hirugarrena (20903-00008 kodea), berriz, erabiltzen ari da (autoak desegitea, legeztatutako jarduera), eta ez da han proiektutik eratorritako jarduketarik egingo.

    Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat, espedientean jasota dago Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren kopia (ebazpen horren bitartez, 20903-00007 eta 20903-00012 kokalekuei dagokien lurzoruaren kalitatea adierazten da, Zarkumendegi 21 HJEn). Leku horiek Inaxio Berasarte lbilbidean daude, Astigarragako udal-mugartean (Gipuzkoa).

    Ebazpen horren arabera, aurkeztutako lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketen emaitzetan oinarrituta, industria-erabilerarako eraldatutako lurzoru gisa zerrendatutako gainazal horietako lurzoruaren kalitatea aitortu zen, eta hau ondorioztatu zen: 獷z dago eragozpenik, etorkizunean kokalekuan jarduera berri bat garatu nahi bada, horretarako behar diren lizentziak emateko.

    Aurrekoa gorabehera, aipatu ebazpenak, era berean, hau ezartzen du:

    Adierazpen honen xede den kokalekuan erabilera edo jarduera berria ezartzeko eta proiektatutako garapena egiteko, beharrezkoa izango da bertan materialak hondeatzea; beraz, hondeaketa-plan bat idatzi beharko da, eta ingurumen-organoak onartu beharko du, gauzatu aurretik.

    Beste zenbait alderdiren artean, egin beharreko hondeaketa-planak hondeatu beharreko materialen kudeaketa-bide egokia bildu beharko du, eta kanpokoa bada, ezaugarritzearen bidez zehaztu beharko da, honen arabera: 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, Hondakinak Hondakindegietan Biltegiratuta eta Betelanak Eginda Ezabatzea arautzen duena, eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen).

    Egoera akustikoari dagokionez, AP-8 autobidea eta GI-2132 errepidea (Inaxio Berasarte ibilbidea) dira proiektuaren ingurunean identifikatutako zarata-iturriak. Aurkeztutako azterketa akustikoarekin bat etorriz, hirigintza-garapen berriari aplikagarriak zaizkion kalitatearen helburuak betetzen dira gaur egungo agerlekuan nahiz etorkizuneko agerlekuan, 20 urtera begira.

    Urbanizazio-proiektuaren ondoriozko inpaktu nagusiak proiektuko jarduketak gauzatzeko lur-mugimenduak egitearekin lotuta egongo dira. Lur-mugimendu horiek handiak izan daitezke eremuaren kondizio geoteknikoak kontuan hartuta, eta, ondorioz, afekzioak gerta daitezke: natura-baliabideen kontsumoa (lurzoru naturalak eta, bereziki, zuhaitz autoktonoen azalera txiki bat kentzea), lurrak eta hondeaketa-soberakinak kudeatzearen ondoriozko afekzioak eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak sortzearen ondoriozkoak, kalitate atmosferikoa okertzea hautsa eta beste kutsatzaile batzuk aireratzearen ondorioz, zaratak, lurrazaleko eta lurpeko uren eta lurzoruen kalitatea okertzea partikulak arrastatzeagatik eta istripuzko isurketengatik, paisaia-kaltea, etab.

    Ustiapen-fasean, afekzioak industrialde berriaren paisaia-inpaktuarekin lotutakoak izango dira, bai eta baliabideen eta energiaren kontsumoa handitzearen, eremuko mugikortasuna handitzearen eta argi-kutsadura areagotzearen ondoriozko afekzioak ere. Afekzio horiek, funtsean, eremuan ezartzen diren jarduera berriek sortutakoak izango dira, eta, ebaluatuko egingo dira, hala badagokio, jarduera horien garapenaren hurrengo faseetan.

    Eremuko baliabide hidrologikoei eta uholde-arriskuei dagokienez, gaur egun eremu horretatik lurpean igarotzen diren ibai-ibilguak lehengoratzeko proiektuan jasotako proposamena positiboki baloratu behar da. Espedientean jasota dago URA-Uraren Euskal Agentziaren txostena, Astigarragako Zarkumendegi industrialdea urbanizatzeko proiektuaren aldeko txostena ematen duena. Hala ere, URA-Uraren Euskal Agentziak zehazten du obren sustatzaileak nahitaezko baimen-eskaera eta txosten horretan adierazitakoa betetzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dizkiola URAri.

  4. Babes- eta zuzenketa-neurriak.

    Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoen aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak organo eskudunaren bidez Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoaren arabera.

    Bestalde, neurri hauek eta kontrolerako langile kopurua nahikoak izango dira ingurumen-inpaktuaren azterketan finkatutako kalitate-helburuak eta ebazpen honek finkatzen dituenak bermatzeko.

    Neurri horiek guztiak obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartu beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua ere izan beharko dute. Era berean, jardunbide egokiak ezarriko dira obretan.

    Ildo horretan, hurrengo apartatuetan adierazten diren neurriak gehitu beharko dira.

    1. Natura-ondarea babestera bideratutako neurriak:

    1.1. Obrak eta lurzorua okupatzea dakarten lan osagarriak proiektuaren mugen barruan gauzatuko dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatu mugetatik kanpo zirkulatzea.

    1.2. Landaredi autoktonoa kentzea eta/edo moztea saihestuko da zuzeneko okupazioa aurreikusten ez den eremuetan. Horretarako, obrak hasi aurretik, zehatz-mehatz mugatu eta balizatu beharko dira proiektuaren eremuan dauden zuhaitz-ale eta unada autoktonoak, eta, bereziki, interes erregionaleko landare-unadak (Quercus robur espezieko harizti/baso mistoak), zeinak, ingurumen-inpaktuaren azterketaren arabera, kontserbatu egingo baitira. Obrek irauten duten bitartean, behar bezala babestuko dira aleak eta unadak, kolpeak eta sustraiei eragitea ekiditeko. Jarduera horiek berariaz zehaztu beharko ditu ebazpen honen D.10 puntuan ezarritako ingurumen-aholkularitzak.

    Mugen eta balizen ezaugarri eta kokapen zehatzak ebazpen honen D.11 puntuko lan-programan jasoko dira.

    1.3. Adierazi den eremutik kanpo ustekabeko kalterik egingo balitz, neurri zuzentzaileak eta guneak oneratzeko neurri egokiak ezarriko dira; aldez aurretik, ebazpen honen D.10 puntuan adierazten den txostena egingo du ingurumen-aholkularitzak.

    1.4. Ingurumenari ahalik eta gutxien eragiteko irizpidea izango da kontuan kontratistaren instalazio-eremuak proiektatzeko, eta halaber aintzat hartuko dira obrako materialak eta landare-lurrak behin-behinean biltegiratzeko eremua eta obran sortutako tipologia desberdineko hondakinak kudeatzeko eremua. Eremu horiek ezin izango dira inola ere egon intereseko landareak dituzten eremuetan (harizti azidofiloa eta baso mistoa edo beste baso-masa autoktono batzuk), ez lurrazaleko uren ibilguetatik hurbil dauden lurretan, ez uholde-arriskua duten eremuetan.

    1.5. Obrak hasi aurretik, proiektuaren eremuan identifikatutako espezie inbaditzaileak kentzeko kanpaina bat egingo da; honako hauek, besteak beste: Cortaderia selloana, Buddelia davidii, Fallopia japonica eta Robinia pseudoacacia.

    Kontrol-neurriak hartuko dira lurrak mugitu diren eta landaretzarik gabe gelditutako eremuetan landare-espezie inbaditzaileak sar ez daitezen. Gainera, lurren jatorria kontrolatu beharko da; bereziki, landare-estalkia lehengoratzeko lanetan erabilitako lurren kasuan. Ahal dela, ez da erabiliko espezie inbaditzaileekin kutsatuta egon litekeen lurrik.

    1.6. Obra-faseak iraun bitartean, uretako ekosisteman gerta daitezkeen kalteak saihesteko edo ahal den guztia murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira. Ebazpen honetan ezarritako prebentzio-neurri guztiak hartuko dira, obrak egiten diren bitartean lurzorutik eta lurpeko uretatik ibilgura kutsadurarik ez transmititzeko.

    2. Ibai-ekosistema, jabari publiko hidraulikoaren babesa eta uren kalitatea lehengoratzeko neurriak.

    Proiektu hau gauzatzeko egin behar den edozein jarduketa motatan, kontuan hartu beharko dira uren arloan eskumena duen erakundeak prozedura aplikagarrien esparruaren barnean egin dituen txostenetan ezarritako kondizioak. Horri kalterik egin gabe, babes- eta zuzenketa-neurri hauek hartuko dira:

    2.1. Jabari publiko hidraulikoari eragiten dioten jarduketak proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko sustatzaileak aurkeztutako urbanizazio-proiektuan hartutako konponbideen arabera garatu beharko dira; konponbide horiei URAUraren Euskal Agentziak 2021eko urriaren 14an egindako txostenean agertzen diren irizpideak eta kondizioak gehitu beharko zaizkie, administrazio publikoei entzuteko izapidean espediente honi dagokionez. Txosten horren arabera, aurreikusitako jarduketak gauzatuko dira. eta neurri hauek hartuko dira jabari publiko hidraulikoa eta lurrazaleko uren kalitatea babesteko:

    Ibilguetako jarduketei dagokienez, aurreikusitako hormigoizko markoak erdi lurperatu beharko dira errekastoen ohantzean, edo horien oinarria egokitu beharko da errekastoen ezaugarri bertsuko harri-koskor edo boloekin, osaera zimur eta irregularra izan dezan, gutxieneko lodierako ur-lamina jarraitua dagoela bermatzeko. Halaber, egokitu egin beharko dira ibilguaren hondoan harri-lubetak izango dituzten ibilgu berrien ohantzeak, osaera zimurtsua eta irregularra bermatzeko.

    Era berean, eremuko errekastoen ertzak landareztatu beharko dira, bai lur-ezpondak, bai aurreikusitako harri-lubetak, aldaxken bidez, ingurumen-inpaktuaren azterketan aurreikusitako landaketen arabera. Landaketa horiek xehetasunez jaso beharko dira aurkeztu beharreko urbanizazio-proiektuan, URA-Uraren Euskal Agentziak baimena eman dezan.

    2.2. Kantauri ekialdeko arroen Plan Hidrografikoaren berrikuspena onartzen duen urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluaren arabera, eta proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientean jasotako dokumentazioan proposatutakoaren arabera, proposatzen den hirigintza-garapenak zeharkatuko duen arroaren drainatzea gehiegi ez eraldatzeko, drainatze jasangarriko sistemak ezarri beharko dira.

    2.3. Dena den, arroko organismoaren aldez aurreko baimena beharko da, baldin eta jabari publiko hidraulikoari eragin diezaioketen jarduketak egin nahi badira, edo hari lotutako babes-eremuetan egin nahi badira jarduerok (zortasun- eta zaintza-eremuak). Organismo horrek obren ezaugarriak eta eraginak aztertuko ditu, eta, hala badagokio, dagozkion aginduak ezarriko ditu.

    2.4. Obrako makinentzako eta horien mantentze-lanetarako utziko den azalera isolatu egingo da drainatze naturaleko saretik. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura ez kutsatzeko. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako eremuetatik kanpo egin.

    Ebazpen honen D.11 puntuan aipatzen den dokumentazioan jasoko dira elementu horien ezaugarriak, kokalekua eta neurri zehatzak.

    Lanak egiteko eremuetan, hidrokarburoak xurgatzeko material espezifikoa izango da, berehala erabili ahal izateko, ustekabeko isuririk edo ihesik badago: biribilkiak, material pikortatua, etab.

    2.5. Erabat debekatuta dago makinei olioa aldatzea, horretarako berariaz jarritako guneetan ez bada. Lanak egiten ari diren inguruan ez balego azpiegitura egokirik zeregin horietarako, berariazko esparru bat egokitu beharko da. Esparru hori mugatuta egongo da, eta zorua iragazgaiztu egin beharko da; era berean, efluenteak jasotzeko sistema bat eduki beharko du, lurzorua eta urak ez kutsatzeko.

    2.6. Obra-fasean, ahalik eta material xehe gutxien isuriko da drainatze-sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta sedimentuak atzitzeko sistemak proiektatu eta gauzatuko dira, eta horietan bilduko dira obren ondorioz kutsatutako urak.

    Gailu horien neurria zehazteko kalkulu hidraulikoak egingo dira, solidoei ongi eusten dietela bermatzeko, eta, botatzen badira, gune jakin batean botatzen direla bermatzeko, betiere uraren parametro fisiko-kimikoak indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla ziurtatuta.

    Sistema horien ezaugarriak, kokaleku zehatza eta neurriak ebazpen honen D.11 apartatuan aipatzen den lan-programan jasoko dira, eta berau aldatu egingo da obrak aurrera egin ahala aipatu gailu horien kokapenaren aldaketak programatzen direnean.

    Hormigoi-upelak berariaz horretarako egokitutako eremuetan garbituko dira. Hormigoi-esnea ezingo da inola ere ibilgura isuri. Hormigoi-hondakinak ebazpen honen D.6 puntuan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

    2.7. Dekantazio-putzuen mantentze-lanak eta aldizkako garbiketa egin beharko da; metatutako lohiak aldizka hustuko dira, tratamendu-sistemaren funtzionamenduaren errendimendu optimoa bermatzeko.

    2.8. Ez da lur-mugimendurik, hondeaketarik edo zulaketarik egingo lurra kutsatuta dagoela aurkitu den guneetan, deskontaminazio-lanak egin eta obren jarduketen ondorioz lurpeko uretara kutsadura-transferentziarik ez dela gertatuko bermatzen den arte.

    2.9. Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientean jasotako dokumentazioan aurreikusitakoaren arabera, proiektuak, alde batetik, euri-urak, eta, bestetik, hondakin-urak biltzeko sare bereizle bat izango du. Isur daitezkeen hondakin-ur guztiak saneamendu-sistema orokorrean sartu beharko dira, eta dagozkien isurketa-baldintzak beteko dituzte. Euri- eta hondakin-uren sarearen ezaugarri nagusiak bat etorriko dira proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientean jasotako dokumentazioarekin.

    3. Lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.

    Aplikatu behar diren prozeduren barnean arloko organo eskudunak ezar ditzakeen baldintzak betetzeaz gain, honako babes- eta zuzenketa-neurri hauek ere hartu beharko dira:

    3.1. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioan jasotako hiru lekutan garatzen da proiektua (20903-00012, 20903-00007, 20903-00008 kodeak); lehena hondakinak isurtzeari dagokio, eta beste biak industria-jarduerei. Inbentariatutako bi lurzatitan (kodeak: 20903-00012 eta 20903-00007), non aurkeztutako proiektuaren arabera eraikitze-arrazoiengatik hondeaketa-obrak egitea aurreikusten baita, Lurzoruaren Kalitate Adierazpena lortzea ekarri duten jarduketak egin dira. Adierazpen hori Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2019ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren bidez eman zen (ebazpen horren bitartez, 20903-00007 eta 20903-00012 kokalekuei dagokien lurzoruaren kalitatea adierazten da, Zarkumendegi 21 HJEn); ondorioz, aplikatzekoak dira hartan ebatzitakoak.

    Ebazpen horren arabera, sustatzaileak aurkeztutako lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketen emaitzetan oinarrituta, industria-erabilerarako lurzoru eraldatutzat inbentariatutako azalera horien lurzoruaren kalitatea deklaratu zen, eta hau ondorioztatu zen: 獷z dago eragozpenik etorkizunean kokalekuaren gainean jarduera berri bat garatu nahi bada, horretarako behar diren lizentziak emateko.

    Aipatu ebazpenaren arabera, halaber, 獶eklarazio honen xede den lekuan erabilera edo jarduera berria ezartzeko eta proiektatutako garapena egiteko, beharrezkoa izango denez bertan materialak hondeatzea, hondeaketa-plan bat idatzi beharko da, eta ingurumen-organoak onartu beharko du plan hori gauzatu aurretik.

    3.2. Hondeaketa-jarduketak egitea aurreikusten den aipatu bi lurzatiei dagokienez (20903-00012 eta 20903-00007 kodeak), eta aipatu 2019ko urtarrilaren 17ko Ebazpenean ezarritakoa betez, proiektuaren sustatzaileak dokumentu bat gehitu dio espedienteari, 獳stigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi industrialdearen urbanizazioan eraikuntza-premiengatik gaikako hondeaketa egiteko Plana izenekoa 2021eko abuztukoa. Plan horretan, hondeaketa-soberakinak kudeatzeko prozedurei buruzko alderdiak garatzen dira, eta obran sortutako hondakinetarako aurreikusitako tipologia, bolumenak eta kudeaketa-bideak zehazten dira, kokalekuan bertan berrerabiltzea eta baimendutako zabortegian kudeatzea barne.

    Aipatu hondeaketa-planari dagokionez, eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aipatu lurzatietan egitea aurreikusten diren hondeaketa-lanak leku horietan eraikitze-arrazoiak direla-eta hondeaketa baimentzeko nahitaezko ebazpenean ezarritako baldintzetan egin beharko dira.

    3.3. Gainerako lurzatiari (kodea: 20903-00008) dagokionez, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 Legean xedatzen denez, lurzoruaren kalitate-adierazpena izapidetu beharko da, baldin eta lege horren 23. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.

    3.4. Hala ere, aurrekoari kalterik egin gabe, obrek dirauten bitartean lurra kutsatzen duten jarduerak edo instalazioak izan dituen beste lekurik aurkitzen bada, edo lurzorua kutsatzen duten gaien zantzu argirik bada, kasu horietarako aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta lege hori garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan ezarritakoa beteko da.

    4. Kutsadura atmosferikoa eragozteko eta airera ahalik eta hauts gutxien botatzeko neurriak.

    4.1. Lanek irauten duten bitartean, ibilgailuak igaro ondorengo garbiketa-lanak zorrotz kontrolatuko dira, bai jarduketen eraginpean hartutako ingurunean, bai obretara sartzeko guneetan. Ureztapen-sistema bat edukiko da, aldi baterako estali gabe dauden pista eta eremuetarako eta ibilgailuak pasatzean material partikulatua aireratu daitekeen kasuetarako. Gainera, lehorraldietan, hautsa duten lur- eta material-pilak ureztatuko dira.

    4.2. Obrak egiteko eremuen irteeran, ibilgailuak garbitzeko gailuak izango dira, solidoak atxikitzeko sistema bati konektatuta, aurkeztutako dokumentuen arabera. Gailuok egoera onean mantenduko dira obra-faseak dirauen artean.

    Ebazpen honen D.11 puntuan zehaztutako dokumentazioan adieraziko dira aipatutako elementuen ezaugarriak, kokaleku zehatza eta neurriak.

    4.3. Hezetasun-kondizio egokietan garraiatuko da hondeaketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

    4.4. Materialak eta ekarkinak aldi baterako metatzeko zonak bizitoki diren eraikinetatik urruti kokatuko dira, hala badagokio.

    5. Zarata eta bibrazioen eraginak gutxitzeko neurriak.

    5.1. Obra-faseak dirauen artean, ingurumen-inpaktuaren azterketan zehaztutako neurri babesleak ezarri beharko dira, honako gai hauei dagokienez: obretako makinen mantentze-lan orokorrei, zarata eta bibrazioak jatorrian murrizteari, zarata egiten den ordu kopurua murrizteari, obretan erabilitako tresnek egiten duten zarata kontrolatzeari, etab.

    5.2. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta isuri akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makina jakin batzuek ingurunean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

    5.3. Bestalde, proiektua garatzean, eraginpeko eremuan ez dira gaindituko, obrek sortutako zarataren ondorioz, kalitate akustikoko helburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritakoak.

    Horri dagokionez, obren aurreikusitako iraupena (sei hilabetetik gorakoa) kontuan hartuta, aipatu dekretuaren 35.bis artikuluan aurreikusitakoa aplikatu behar da, eta, beraz, obrak hasi aurretik, inpaktu akustikoaren azterketa bat egin beharko da, eta hartan zehaztuko dira obrak egin bitartean kalitate akustikoaren helburuak betetzeko kontuan hartu beharreko neurriak.

    6. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

    Ebazpen honen D.3.2 puntuan aipatzen diren eraikitze-arrazoiengatik hondeaketa baimentzen duen nahitaezko ebazpenean agertzen diren baldintzak betetzeaz gain, neurri hauek hartuko dira:

    6.1. Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak araututako moduan eta aplikatzekoak diren berariazko araudiek agindutako moduan kudeatuko dira obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, bilgarriak, eta errefuseko nahiz garbiketa-kanpainetako materialak.

    Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinak sortzea prebenitu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira ezabatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela.

    Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

    6.2. Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

    Aipatutako 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak gehitu beharko dio eraikitze-proiektuari hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat, eta I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

    Halaber, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinekiko eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Ebazpen honen D.11 puntuan aipatzen den lan-programan txertatuko da plan hori.

    6.3. Amiantoa duen hondakinik edo elementurik aurkitzen bada, otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuak (Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura prebenitu eta gutxitzekoak) ezarritakoa bete beharko da, eta baita martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan (Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu behar zaizkien segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena) ezarritakoa ere.

    6.4. Baimendutako zabortegira bidali beharreko hondakinak uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuan (Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea arautzen duena) eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duena) xedatutakoaren arabera ere kudeatuko dira.

    Jarduerako soberakinak betelanak egiteko erabiltzen badira, aipatutako otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

    Betelanak jalkitzeko, kutsatzaile-edukia A ebaluazioko balio adierazleetan (EBA-A) ezarritako baloreen azpitik duten materialak bakarrik baimenduko dira. Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean daude jasota adierazle horiek.

    6.5. Proiektuak ez du aurreikusten soberakinik sortzea proiektuaz kanpoko beste obra batzuetarako. Hala ere, obren hondeaketa-lanen ostean soberakinik bada (kutsatu gabeko lurzoruak eta obretan hondeatutako material naturalak), betelanetara edo jatorri-obretatik kanpoko beste obra batzuetara zuzentzen badira, Hondeatutako material naturalak betelanetan eta jatorri-obretatik kanpoko beste obra batzuetan erabiltzeko balorizazio-arau orokorrei buruzko urriaren 10eko APM/1007/2017 Agindua, aplikatuko da, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 28. artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz.

    6.6. Kanpotik datozen hondeatutako material naturalak erabili ahal izateko, hondeatutako material naturalak betelanetan eta jatorrizko obretatik kanpoko beste obra batzuetan erabiltzeko balorizazio-arau orokorrei buruzko urriaren 10eko APM/1007/2017 Aginduan adierazten dena aplikatuko da.

    6.7. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Halaber, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

    Aipatutako ontziak edo bilgarriak argi eta modu irakurgarri eta ezabaezinean etiketatu beharko dira, baita indarreko araudiaren arabera ere.

    6.8. Sortutako olio erabilia Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan ebatzitakoari jarraituz kudeatu beharko da. Olio erabiliak, kudeatzaile baimendu bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihesei eta isuriei eusteko sistemen barruan.

    6.9. Araudi hau errazago betetzeko, lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak edukiko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

    Aurrekoaren haritik, eremu jakin bat egokituko da hondakin arriskutsuak aldi baterako pilatzeko; besteak beste, olio-potoak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar. Gainera, hondakin geldoak biltzeko edukiontzi espezifikoak jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita.

    6.10. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten bat egin beharko da, eta indarreko legedian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

    6.11. Obrak amaitzean, proiektuaren sustatzaileak lurren mugimenduen balantze zehatza eta hondeaketa-soberakinen jarraipena igorri beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, bai eta hau zehaztu ere: atera ziren lekuetan ez beste leku edo obra batzuetan eraikuntzara bideratutako materialen kopuruak eta ezaugarriak.

    7. Kultura-ondarea babesteko neurriak.

    7.1. Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean xedatutakoa betez, obretan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritzari; gero, beharrezkoa izanez gero, hark erabakiko du zer neurri ezarri.

    8. Obrak integratzeko eta lehengoratzeko neurriak.

    8.1. Obrak eragindako eremu guztietan egingo dira obraren paisaia-integraziorako lanak, baita kontratistaren instalazio-eremuetan edo bestelako eremuetan ere, baldin eta, ingurumen-inpaktuaren azterketan agertu ez arren, proiektuaren ondorioz kalteak sortu badira. Ingurumena lehengoratu behar denean, lursailaren berroneratze geomorfologikoa eta edafikoa sartuko dira egin beharreko lanen artean, bai eta landare-estalkia izan dezaketen gune guztien landareztatze-lanak ere.

    Obra kontratatzeko baldintzen agiriak eta aurrekontuek barne hartu beharko dituzte proposatutako birlandatze-jarduketak behar bezala betetzen direla bermatzeko beharrezkoak diren baldintza teknikoak eta aurrekontu-partidak.

    8.2. Lurrak mugitzerakoan, espezie inbaditzaileez kutsatuta ez dagoen landare-lurra kendu eta bereizita pilatuko da, obrek eragindako inguruen lehengoratze- eta landareztatze-lanak erraztearren.

    8.3. Proiektuaren eremuan egin beharreko paisaia integratzeko eta landatzeko lanetan, zuhaixka- eta zuhaitz-espezie autoktonoak erabili beharko dira, harizti azidofilo eta harizti misto atlantikoko haltzadi kantauriarreko segiziokoak; edozein kasutan, espezie aloktonoak saihestuko dira, bereziki portaera inbaditzailea izan dezaketenak.

    Landareztatzeei esker, habitat naturalizatuak sortuko dira, eta, zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen multzo eta eraketa linealak ezartzeko saiakera egingo da.

    8.4. Cortaderia selloana, Buddelia davidii, Fallopia japonica, Robinia pseudoacacia eta antzeko landare inbaditzaileak ez zabaltzeko ekintzak egingo dira. Ildo horretan, bereziki kontrolatu beharko da landare-estalkia lehengoratzeko zereginetan erabiliko diren lurren jatorria, eta aipatutako espezie horiekin kutsatuta egon daitezkeen lurrak erabiltzea ekidingo da. Gainera, landare-lurrak hilabetez baino gehiagoz pilatuko badira obran, hidroerein edo plastikozko geruza batekin estaliko dira, urak lurrik ez eramateko, lurraren ezaugarriei ez kalterik egiteko eta, ahal den heinean, espezie inbaditzaileak sartzea eragozteko.

    8.5. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak espediente honi dagokionez egindako txostenaren arabera, paisaia-integrazioko lanen berme-aldia ezingo da izan bi urtetik beherakoa. Berme-aldi horretan, mantentze-lanak egingo dira: lurra aitzurtu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak bete.

    9. Garbiketa eta obra bukatzea.

    Obrak bukatu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat egingo da, eta proiektuak erasandako eremua obrako hondakinik gabe utzi beharko da. Hondakinak lan-eremutik aterako dira, eta, haiek kudeatzeko, ebazpen honen D.6 puntuan xedatzen dena aplikatuko da.

    10. Ingurumen-aholkularitza.

    Obrak amaitu arte eta obra horren bermeak dirauen arte, ingurumen gaietan, kultura-ondarearen zaintzan eta neurri babesle eta zuzentzaileetan, aholkularitza gaitua eduki beharko du Obra Zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azterketaren zehaztapenen arabera. Baldintza-agiriak gai horiei buruz esleitzen dizkion funtzioen alorrean Obra Zuzendaritzak hartu beharreko erabakiek, aldez aurretik, aholkularitza horrek egindako txostena izan beharko dute. Ingurumen-aholkularitzak, gainera, jardunbide egokien kontrola egingo du, obra gauzatzean; besteak beste, proiektuko ekintzen eragina egiaztatuko du, bereziki hauei dagokienez: makinen mugimenduak, hautsa eta zarata sortzea, makinek zarata sortzea, hondakinen kudeaketa, hondeaketako materialen kudeaketa, ibai-ibilguak babestea eta natura-ondarea babestea.

    11. Lan-programaren diseinua.

    Obrak hasi aurretik, proposamen zehatzak egin beharko ditu, jarraian datozen azpiapartatuetan azaltzen diren gaiei buruz. Proposamen horiek lanen betearazpen-programan erantsiko dira, eta lanen zuzendariak berariaz onartuko ditu aurrez, txosten bat egingo du aurreko apartatuan aipatutako ingurumen-aholkularitzak. Dokumentu hauek bilduko ditu aipatutako programak:

    Kontratistaren instalazioen eremuen kokalekuari buruzko xehetasuna; hor jasota egongo dira hondeaketa-lurrak behin-behinean biltzeko eremua, sarbideak, makineria-parkeak, instalazioak eta materialak, ibilgailuak garbitzeko eremuak eta beste edozein azpiegitura.

    Xehetasun-kartografia bidez, zehatz-mehatz zedarrituko dira lanak gauzatzeko nahitaez bota behar ez diren zuhaitz autoktonoak eta zuhaitz-unadak.

    Urak bideratzeko eta solidoei eusteko aurreikusitako sare eta sistemen kokapenari, ezaugarriei eta neurriei buruzko xehetasunak.

    Lanen ondorioz kutsatzen den ura biltzeko eta tratatzeko gailuen kokapena eta ezaugarriak. Dekantazio-putzuaren edo beste aurreikusitako gailu batzuen kokapen zehatza, neurriak eta tratamendu-ahalmena.

    Ibilgailuak garbitzeko gailuen kokapena eta ezaugarriak.

    Obretako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sor daitezkeen hondakinak nola kudeatuko diren islatzen duen plana, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Eraikuntza- eta eraispen-lanen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan, eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 7. artikuluan.

    Nahitaezkoa den dokumentazioa, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioan jasotako kokalekuetan (20903-00012 eta 20903-00007 kodeak) eraikitze-arrazoiengatik hondeaketa baimentzen duen ebazpena betetzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat.

  5. Ingurumena Zaintzeko Programa.

    Proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa, eta gauzatu beharko dira urbanizazio-proiektuaren sustatzaileak espedientean sartutako Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi industrialdea urbanizatzeko eraikitze-premiak direla-eta egin beharreko hondeaketa selektiboko planean agertzen diren kontrol-jarduketak.

    Nolanahi ere, eta aurrekoari kalterik egin gabe, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioan sartutako kokalekuetan (20903-00012 eta 20903-00007 kodeak) eraikitze-arrazoiengatik hondeaketa baimentzen duen ebazpenean ezarritako kontrol-neurriak aplikatuko dira, ebazpen honen D.3.2 puntuan ezarritakoarekin bat.

    Programa hori obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartuta egon behar da, eta bete ahal izatea bermatuko duen aurrekontua izango du.

    1. Gorabeheren erregistroa.

    Obrak egin ahala sortutako gorabeheren erregistroa egin beharko da, bai eta neurri babesle eta zuzentzaileak zenbateraino bete diren jasotzeko erregistroa ere. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzaren eskura egongo da erregistroa, hark ikuskatzeko, eta, nolanahi ere, lanak amaitutakoan, hari bidaltzeko. Proiektua gauzatzean aldaketarik egin bada, aldaketa horiek xehetasunez adierazi beharko dira. Ingurumenean duten eraginaren ikuspegitik justifikatu behar dira aipatu aldaketak.

    2. Obraren okupazio-mugen kontrola.

    Egiaztatu egingo da lanen eremua proiektuko aurreikuspenekin bat datorrela; obrek ez dute hartuko aurrez ikusitako azalera baino eremu handiagoa.

    3. Uren kalitatearen kontrola.

    Oro har, ur-ingurunera isurketak egin ditzakeen obra-lekurik izanez gero, D.11 apartatuan aurreikusitako ingurumen-aholkularitzak egiaztatu egingo du urak isuri aurretik urak bideratzeko, drainatzeko eta atxikitzeko gailuak ondo funtzionatzen dutela. Horrez gain, ibaira material xeheak isuri diren aztertuko du, euri-aldietan batez ere.

    Ikusiko balitz sistema horien funtzionamendua eraginkorra ez dela, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, kaltea sortzen duten obra-lantegietan lanak aldi baterako gelditzea barne, material esekiz betetako urak lurrazaleko ur-ibilguetara irits ez daitezen.

    Arazketa-sistemaren irteeran, organo eskudunaren isurketa-baimenean ezarritakoaren arabera kontrolatuko da isuria.

    4. Lehengoratzearen arrakasta kontrolatzea.

    Berme-aldian, aldian behin aztertuko da zenbaterainoko arrakasta izan duen proiektuaren eraginpeko gainazalak lehengoratzeko lanak.

    5. Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bategina.

    Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bategina egin beharko du sustatzaileak, non bilduko baitira ingurumen-inpaktuaren azterketan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak.

    Kontrolatuko diren parametroak eta parametro bakoitzerako erreferentziako balioak zehaztuko dira programa horretan, bai eta beste hauek ere: laginketarako eta analisirako metodologia; kontrol-puntuak non dauden kokatuta xehetasunezko kartografian; kontrol horien maiztasuna, eta guztia gauzatzeko aurrekontuaren xehetasunak.

    6. Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzak bidaltzea.

    Ingurumena Zaintzeko Programaren barruko txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari organo substantiboaren bidez bidaliko zaizkio. Obrak bukatu eta lehengoratze-lanen berme-aldia amaitutakoan bidaliko da txosten hori.

    Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzekin batera, ingurumen-gaietan espezializatutako erakunde batek egindako txostena ere aurkeztu behar da. Txosten hori emaitzen analisi bat izango da, aldi horretan gertatutako gorabeherak, balizko kausak eta konponbideak bereziki aipatuta, eta, aldez aurretik zehaztu ez denean, laginak hartzearen xehetasunak.

    Proiektuaren sustatzaileak datuak euskarri egokian bilduko ditu bi urtez gutxienez, eta datu horiek administrazio publikoen ikuskaritza-zerbitzuen eskura jarriko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango kasu bakoitzean aplikagarri den araudia betetzeko.

  6. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Ingurumen-organoak, era berean, alda ditzake babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumen-inpaktuak saihesteko ezarri diren babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak nahikoa ez direla egiaztatzen bada.

  7. Hargatik eragotzi gabe ebazpen honen aurreko apartatuetan ezarritakoa, jarraian aipatzen diren dokumentuak helarazi beharko zaizkio ingurumen-organo honi, espedientean sar ditzan. Dokumentazio hori Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzara bidali beharko du organo substantiboak:

    1. Obrak amaitu eta bi hileko epea igaro baino lehen, hondeaketa-soberakinen eta hondakinen ingurumen-jarraipenari dagozkion txostenak, ebazpen honen D.6 apartatuan aurreikusitakoaren arabera.

    2. Obrak amaitu eta bi hileko epea igaro baino lehen, obrak garatu bitartean sortutako gorabeheren erregistroa, babes- eta zuzenketa-neurriak noraino bete diren jasoko duena, ebazpen honen E.1 apartatuan aurreikusitakoaren arabera.

    Hirugarrena. Lau urteko epea jartzen da proiektua gauzatzen hasteko, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Hori igaro eta artean ez bada hasi proiektua egikaritzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honi amaitu egingo zaio iraunaldia eta utzi egingo dio dagozkion ondoreak sortzeari. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko izapidea, aipatutako epea luzatzea adosten ez bada behintzat. Hori guztia, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    Laugarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, proiektuaren sustatzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari, organo substantiboaren bitartez, zer egunetan hasiko den proiektua gauzatzen.

    Bosgarrena. Ebazpen honen edukia Astigarragako Udalari jakinaraztea.

    Seigarrena. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 28a.

    Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

    JAVIER AGIRRE ORCAJO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik