Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 28koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak eskuratu eta instalatzeko gastuen finantzaketa argitara ematen duena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Agindua (Udalaguntza-2021) aplikatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 872
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/28
  • Argitaratze-data: 2022/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko eta karpak eskuratu eta instalatzeko gastuen finantzaketa arautzen da.

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta Balioespen Batzordeak, 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren 9. artikuluaz bat eratuak, aurkeztutako ebazpen proposamena, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko eta karpak eskuratu eta instalatzeko gastuen finantzaketa onartzea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eta hor zehaztutako zenbatekoen arabera.

Bigarrena. Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular diren aldetik, esleitutako kopurua jasoko dute, 2021eko uztailaren 28ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena. II. eranskinean zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bitarteko elektronikoen bidez, 玁ire Kudeaketak atalean, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa Platea) argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 28a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)