Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4330
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/30
  • Argitaratze-data: 2021/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Merkataritza Zuzendaritzaren ekimenez, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua landu du, zeina Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu behar baita. Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira. Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori dela eta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 6.2.q) artikuluan ezarritakoaren arabera, hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean.

Bigarrena. Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, publiko zein pribatu, aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren atariko «Iragarki-taula elektronikoa» espazioan (https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/euskadiko-prezioen-batzordea-arautzen-duen-otsailaren-2ko-35/2010-dekretua-aldatzen-duen-dekretua/web01-tramite/eu/), eta egoki iritzitako alegazioak egiteko egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 30a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik