Arautegia

Inprimatu

339/2021 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragarri baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 2051
  • Xedapen-zk.: 339
  • Xedapen-data: 2021/03/11
  • Argitaratze-data: 2021/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostua hutsik dago. Horrenbestez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera eta Osakidetza Ente Publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek erabaki du lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa egitea. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-legepeko kontratudunak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

B1 Taldeko Diplomadun/Gradu Sanitarioko titulazioa izan behar dute.

Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

Bigarrena. Interesdunek Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

Titulu akademikoak.

Orain arte betetako lanpostuak.

Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

Laugarrena. Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik