Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteetan daude, eta «132kV-ko zirkuitu bikoitzeko Basauri TA-Gatika TA linea elektrikoaren moldaketa 16 eta 33=34 euskarrien artean» proiektuaren eraginpean daude. Linearen titularra i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1529
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/10
  • Argitaratze-data: 2021/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: (48-AT-I-2017-19) GHC/YMM.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2020ko otsailaren 19ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea eraginpeko ondasunak dauden udalerriko udaletxera (Bizkaiko Lurralde Historikoan). Hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera dagoen zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5.a), okupatu aurreko aktak jasotzeko jarritako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasunen eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2021eko martxoaren 10a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

«132kVko zirkuitu bikoitzeko Basauri TA-Gatika TA linea elektrikoaren moldaketa 16 eta 33=34 euskarrien artean», Bilboko, Sondikako eta Erandioko udal-mugarteETan

Espedientea: 48-AT-I-2017-19

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik