Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 13koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, beherago zehazten den establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena: Bilbaína de Alquitranes S.A. (Barakaldon kokatua).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 417
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/01/13
  • Argitaratze-data: 2021/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu zituen 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) idatzi-zatietan ezarritakoa betetzeko, gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. eta 2. zatiko 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.

Industrialariak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, enpresa honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: Bilbaína de Alquitranes S.A. (Barakaldon kokatua). Plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun baliodunez.

Ondorioz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Bilbaína de Alquitranes S.A. (Barakaldon kokatua) enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzea, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean plana.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz). Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere egongo da eskuragarri.

Bigarrena. Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 13a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.