Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Justiziako zuzendariarena, espetxeetan edo baldintzapeko askatasunean dauden zigortuak eta askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena etenda duten zigortuak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/30
  • Argitaratze-data: 2021/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko ekainaren 29ko EHAA, 126. zk.), espetxeetan edo baldintzapeko askatasunean dauden zigortuak eta askatasunaz gabetzeko zigorraren betearazpena etenda duten zigortuak gizarteratzeko eta laneratzeko 2020an burututako proiektuetarako dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarriak ezarri ziren.

Bigarrena. Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdia egin zuen Aginduaren 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2020ko irailaren 28an bilduta, aurkeztutako laguntza-eskabideak baloratzeko txosten-proposamena onartu zuen.

Hirugarrena. Gutxienez 30 puntu lortu dituzten eskabideei dagozkien dirulaguntzen zenbateko teorikoak batu ondoren, baturak aurrekontu-erabilgarritasunaren muga gainditu du, eta, beraz, baietsitako eskabide bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa birdoitu behar izan da.

Lehenengoa. Justizia Zuzendaritzako titularra da eskatutako dirulaguntzak ematea edo ukatzea, bai eta dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoak ere xede duen ebazpena emateko organo eskuduna, horrela ezarrita baitago Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren 14. artikuluan (agindu horren bidez, espetxeetan edo baldintzapeko askatasunean sartuta dauden eta zigor askatasun-gabetzailearen betearazpena etenda duten zigortuak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia egiten da).

Bigarrena. Deialdi-aginduaren 12. artikuluak ezartzen du zer irizpideren arabera baloratu behar diren aurkeztutako eskabideak, eta xedatzen du dirulaguntza emateko, aipatutako irizpideen arabera, eskabideak 30 puntuko gutxieneko puntuazioa gainditu beharko duela.

Hirugarrena. Honela ezartzen da hitzez-hitz deialdi-aginduaren 13.2 artikuluan balorazio-irizpideetan 30 puntu baino gehiago lortu dituzten eskabideen proiektuei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko metodoa:

  1. Eskabideak puntuaziorik altuenetik txikienera antolatuko dira. Eskabideren batek 60 puntu (gehieneko puntuazioa) lortzen baditu, eskatutako dirulaguntza zenbatekoaren ehuneko ehuneko (% 100) dirulaguntza ehuneko teorikoa aplikatuko zaio. artikulu honen lehen apartatuan adierazitakoaren arabera, kontuan hartu behar da aldez aurretik birdoitu egin behar direla erakundeek eskatutako kopuruak, dirulaguntzarik jaso ezin duten gastuei edo proiektuarekin lotuta ez dauden gastuei dagokienez. Gainerako eskaerei balorazio irizpideetan lortutako puntuen araberako ehuneko proportzionala aplikatuko zaie, hurrenez hurren.

  2. Kasu bereziak:

    1. Dirulaguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-zuzkidura gain ditzen bada, zenbateko guztiak proportzionalki egokituko dira, eta dirulaguntza teoriko guztiei ehuneko berbera jaitsiko zaie. Ehuneko hori honela kalkulatuko da: diru-zuzkidura zati zenbateko teoriko guztia.

    2. Dirulaguntzen zenbateko teoriko guztiak batu eta aurrekontuen diru-zuzkidura ez bada gainditzen, berriz, soberakoa eskabide guztien artean banatuko da proportzionalki, aurreko paragrafoan ezartzen den prozedura berari jarraituta. Horrela kalkulatutako zenbatekoak ezingo du inondik inora gainditu diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko ehuna (% 100).

Bestalde, deialdi-aginduaren 13. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen denez, proiektu bati gehienez 50.000 euroko dirulaguntza eman ahal izango zaio.

Horregatik guztiagatik, eta deialdia egiten duen aginduaren 11. artikuluan horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak onartutako balorazio-proposamenaren txostena ikusita, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei bertan agertzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako dirulaguntzen eskabideak ezestea, kasu bakoitzean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, deialdi-aginduaren 14. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Laugarrena. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo 5 egunetan erakunde onuradunak kontrakoa adierazten ez badu dirulaguntza onartu egin duela ulertuko da.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Justizia sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Justizia zuzendaria,

EUGENIO ARTECHE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)