Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 2022an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren plazen deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1398
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/10
  • Argitaratze-data: 2022/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak gazteria-politikaren arloko eskumen esklusiboa du, eta, bestalde, beste erakunde batzuekin partekatzen du gazteen aldeko jardueren sustapen-lana.

Bestetik, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena 13. artikuluan xedatzen du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkiola, besteak beste, gazteriari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.

Arau-esparru horretan oinarrituta eta jardun-arlo horretako erakundeen eskumenak errespetatuta, Eusko Jaurlaritzak auzolandegien programa bat kudeatzen du, Gazteria Zuzendaritzaren bidez.

Horrenbestez, honako hau

Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022ko «Auzolandegiak» programaren plazen deialdiaren arauak ezartzea.

  1. Auzolandegietan, hainbat jatorritako gazte-taldeek konpromisoa hartzen dute, borondatez eta eskuzabalki, gizarte-hedadurako eta jarduera osagarrietarako lan-proiektu bat garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Proiektua bitarteko bat da honako balio hauek sustatzeko: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, edo kulturarteko ikaskuntza, besteak beste.

  2. Auzolandegietan parte hartzen duten pertsonek ostatua eta mantenu osoa izango dute.

  3. Deialdi honetan eskaini diren auzolandegietan parte hartzen duten pertsonek asegurua izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak adostutako istripu-aseguruen eta erantzukizun zibileko aseguruen kontratuetan erabakitako baldintzetan.

  4. Euskadiko auzolandegietan, parte-hartzaileek auzolandegi bakoitzeko arauak eta protokoloak bete beharko dituzte.

  5. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritza gazteen eta autonomia-erkidegoen arteko edo erakunde antolatzailearen arteko bitartekaria izango da, beste autonomia-erkidego batzuek edo Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuak antolatutako auzolandegietan (autonomia-erkidegoek eta Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuak beren arauak dituzte). Gainera, honako hauek ez dira izango Gazteria Zuzendaritzaren erantzukizuna: behin betiko onarpena, data-aldaketak, txandak bertan behera uztea, ostatua, janaria, lanorduak, denbora librearen antolaketa edo kuota itzultzea. Beste autonomia-erkidego batzuetako edo atzerriko auzolandegietara joaten diren pertsonek auzolandegietara sartzeko eta bertan egoteko baldintzak, arauak eta protokoloak bete beharko dituzte. Horrek gastu gehigarria ekar badezake eta harrera-erakundeak gastu hori bere gain hartzen ez badu, interesdunaren kontura izango da.

  6. Auzolandegiaren tokiraino lekualdatzea parte-hartzaileen kontura izango da. Halaber, parte-hartzaileen erantzukizuna izango da, nazionalitatea kontuan hartuta, auzolandegiaren atzerriko herrialdean sartzeko behar diren agiri guztiak eskuratzea.

  7. Deialdi honen parte-hartzaileek ezin izango dute auzolandegi batean baino gehiagotan parte hartu, Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegietan plaza hutsak daudenean salbu. Kasu horretan, beste plaza bat eska dezakete, Euskadiko auzolandegietako plazak agortu arte. Horretarako, agindu honetan ezarritako prozedura beteko da, eta eskatutako agiriak bitarteko elektronikoen bidez bidali beharko zaizkio Gazteria Zuzendaritzari, kuota ordaindu eta gero.

  1. Deialdian eskainitako auzolandegiak Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan eta, ahal izanez gero, beste herrialde batzuetan egingo dira.

    Adingabeei plazak eskainiko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako auzolandegietan, azken horrek plazak eskaintzen baditu.

    Eskainitako plazak https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian kontsultatu daitezke, baita Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzan ere (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan nazioartekoak ez diren auzolandegietan eskainitako plazen % 10 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gordeko dira, auzolandegiaren jarduera motaren arabera.

  3. Dibertsitate funtzionala duten pertsonek laguntzaile bat izango dute auzolandegian dauden bitartean.

  4. Eskainitako plazen zerrenda aldatu ahal izango da eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera, plazak erreserbatu ahala kenduko direlako eta plaza gehiago eskain daitezkeelako.

  5. «Auzolandegiak» programari buruzko informazioa https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian kontsultatu ahal izango da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko gazte informazio zerbitzuetan eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzan ere (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Deialdi honen arabera, honako hauek dira auzolandegiko plaza lortzeko baldintzak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau EHAAn argitaratu baino lehen.

  2. Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, dagokien bizileku-baimena izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau EHAAn argitaratu baino lehen.

  3. Eskatutako auzolandegia egiteko adierazitako adina izatea auzolandegia hasten den egunean.

  4. Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren adostasuna izatea, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan; edo guraso-ahala edo tutoretza duenaren berariazko baimena izatea, 16 urtetik beherakoen kasuan.

  5. Eskaera adierazitako garaian eta moduan egin izana.

  6. «Auzolandegiak» programan izena emateko kuota ordaindu izana.

  7. Adingabeekiko harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez izatea. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute interesdunek, delitu horiengatiko zigorrik jaso ez dela egiaztatzeko; eta, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen dokumentua aurkeztu beharko dute. Halakorik ez badago, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea aurkeztu beharko dute, non ez dagoen sexu-delituen aipamenik.

  8. Ezin izango dute izena eman azken hiru deialdietako batean plaza bat esleitu eta auzolandegira joan ez diren pertsonek, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari uko egin diotela jakinarazi dioten pertsonen kasuan izan ezik.

  9. Dibertsitate funtzionaleko plazak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako gazteentzat gordeko dira.

Auzolandegietan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek aurreinskripzioa egiteko eskaera egin beharko dute Internet bidez, apirilaren 1etik 26ra (biak barne). Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoekin egingo dira. Baliabide horiek eskuragarri daude hemen: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Elektronikoki ere izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

Eskaerak izapidetzeko bi prozedura egingo dira: txanda irekiari dagokiona eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei dagokiena.

  1. Txanda irekia.

  1. Aurreinskripzioa egiteko eskaera.

    Auzolandegietan parte hartzeko interesa duten pertsonek aurreinskripzioa egiteko eskaera egin beharko dute, Internet bidez, www.gazteaukera.euskadi.eus atarian eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125605 atarian; horretarako, auzolandegiei buruzko helbideko formularioa bete beharko dute. Hori egin ostean, aurreinskripzio horren erreferentzia esleituko zaie. Interesdun bakoitzak behin baino ezin izango du aurreinskripzioa egin. Formularioa betetzean erroreren bat gertatuz gero, harremanetan jarri beharko da Gazteria Zuzendaritzarekin.

    Aurreinskripzioa egiteko eskaerak baliogabetuko dira pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela atzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo eskatzaileek auzolandegietan plaza bat lortzeko baldintzak betetzen ez badituzte deialdi honen arabera.

    Aurreinskripzio-eskaera egiteko unean adin nagusikoak ez direnek aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena aurkeztu beharko dute, dagokionaren arabera.

  2. Zozketa.

    Aurreinskripzioa egiteko jasotako eskaerak egiaztatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) argitaratuko da aurreinskripzioa egin dutenen zerrenda, zozketan esleitutako zenbakiarekin. Aurreinskripzioa egiten duten pertsonek iragarki-taularako sarbidea emango dien mezu elektroniko bat jasoko dute, baita testu-mezu pertsonalizatu bat ere, esleitutako zenbakiaren berri emateko.

    Jasotako eta egiaztatutako aurreinskripzio guztien arteko zozketa egingo da notarioaren aurrean.

    Zozketan zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera emango zaie eskatzaileei egun bat eta ordu bat, https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez aplikazioan sartu eta auzolandegia aukeratzeko.

    Zozketan ateratako zenbakia lehena izango da aukeratzeko ordenan, eta, hurrenez hurren, horrela, deialdian eskaintzen diren plazen bikoitza gehi berrogei osatu arte.

    Eskainitako plazen bikoitza gehi berrogei baino aurreinskripzio eskaera gehiago egonez gero, zozketan aplikazioan sartzeko txanda lortzen ez dutenek ezin izango dute deialdi honetan izena eman, artikulu honetako 1.3 eta 1.4 puntuetan aurreikusitako epealdietan izan ezik.

    Deialdian eskainitako plazak aurreinskripzioa egiteko eskaerak baino gehiago izanez gero, aplikazioan sartzeko txanda esleituko zaie eskaera guztiei.

    Zozketa egin ondoren hitzordua lortu duten eskatzaile guztiek jasoko dute bai mezu elektroniko bat, bai testu-mezu bat. Horren bidez, lortutako hitzorduaren hurrenkeraren berri emango zaie, baita auzolandegia aukeratzeko eta hartan izena emateko eguna eta ordua ere. Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpetan ere eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

    Zozketaren emaitza, esleitutako egunarekin eta orduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzan ere kontsultatu ahal izango da (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

  3. Izen-ematea edo inskripzioa.

    Esleitutako eguna eta ordua aintzat hartuta, aplikazioan sartu beharko da (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) une horretan eskuragarri dauden plazen artean bat aukeratzeko. Denbora-tarte nahikoa egongo da plaza hautatzeko eta horretan izena emateko. Denbora agortuta, plaza aukeratzen ez bada, txanda eta izena emateko aukera galduko dira.

    Auzolandegi bat hautatu aurretik, eskatzaileak aukerak lehenetsi beharko ditu, pertsona bakoitzari dagokion denbora-muga kontuan hartuta plazak agortu daitezkeelako.

    Plaza hautatu ondoren, titularra inskribatuta geratuko da.

    Plazaren eskaera egiten denean, eskuragarri dauden plazen eskaintzatik kenduko da, izena emateko kuota ordaintzeko epeak iraun bitartean.

    Zozketan esleitutako egunean eta orduan izena ematen ez duten eskatzaileek txanda galduko dute.

    Izena emateko epean Euskadiko gazteei esleitutako plaza libreak geratzen badira, izena emateko eguna eta ordua lortu ez duten aurreinskribatutako pertsonek epe gehigarri bat izango dute aplikazioan sartu eta plazaren bat libre duten auzolandegietan plaza lortzeko. Gazteaukeran jakinaraziko da zer egun eta ordutan hasi eta amaituko den epe hori.

    Plazak agortzen direnean, https://www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da, eta izena emateko prozesua itxiko da.

  4. Bete gabeko plazak (bigarren aukerako fasea).

    Izena emateko epea amaitutakoan, plazaren bat hutsik geratuz gero, https://www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da, eta denbora-tarte bat utziko da interesdunek plaza erreserbatzeko, horretarako jakinaraziko den telefono-zenbakira deituta. Bigarren aukerako fase honetako plazak izango dira autonomia-erkidego guztien artean hutsik geratu direnak. Aurreinskripzioa egin arren plazarik lortu ez duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegietan plaza hutsak geratzen badira, plaza bat bete duten interesdunek ere eskatu ahal izango dute plaza bat auzolandegi guztiak bete arte. Plazak erreserbatu ahala, zerrendatik kentzen joango dira.

    Egokitutako epearen barruan aurreinskripzio-eskaera egin ez zutenek ere izena emateko aukera izango dute, baldin eta Euskadiko auzolandegietan plaza hutsik badago eta hauetan parte hartu nahi badute. Horretarako, aurreinskripzio-eskaera bete (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) eta dokumentazioa erantsi beharko dute (7. artikulua). Behin informazioa beteta, aurreko paragrafoan aipatutako telefonora deitu beharko dute plaza erreserbatzeko.

  1. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako txanda.

  1. Plaza-eskaera.

    Auzolandegietan parte hartu nahi eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek aurreinskripzioa egiteko eskaera egin beharko dute, Internet bidez, https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125605 atarian, auzolandegiei buruzko helbidean dagoen formularioaren bidez. Hori egin ostean, aurreinskripzio-eskaeraren erreferentzia emango zaie. Dibertsitate funtzionala duten pertsonek plaza zehatzak dituzten auzolandegietako bat aukeratu beharko dute.

    Interesdun bakoitzak behin baino ezin izango du aurreinskripzioa egin. Eskaera betetzean erroreren bat gertatuz, harremanetan jarri beharko da Gazteria Zuzendaritzarekin.

    Aurreinskripzioa egiteko eskaerak baliogabetuko dira pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela atzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo eskatzaileek auzolandegietan plaza bat lortzeko baldintzak betetzen ez badituzte deialdi honen arabera.

    Aurrez izena emateko eskaera egiteko unean adingabeak direnek aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena aurkeztu beharko dute, dagokionaren arabera.

  2. Zozketa eta plaza-erreserba.

    Jasotako aurreinskripzio-eskaerak egiaztatu ondoren, auzolandegia eta txanda dibertsitate funtzionala duen pertsona batek edo bik baino ez badute eskatzen, zuzenean gordeko zaie plaza, eskaerak egiteko epea amaitu ondoren.

    Zozketa egingo da auzolandegiren batean plaza baino eskaera gehiago badago. Zozketaren bidez, aldez aurretik aurreinskripzio-eskaeran aukeratutako auzolandegian inskribatuta egotera pasatzeko ordena zehaztuko da. Zozketaren emaitza, esleitutako zenbakiarekin eta auzolandegiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) argitaratuko da. Aurreinskripzioa egin duten pertsonek iragarki-taularako sarbidea duen mezu elektroniko bat jasoko dute, baita esleitutako zenbakia zein den informatzen duen testu-mezu bat ere.

    Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako plazak hutsik geratuz gero, beste auzolandegietan inskribatu eta nahi zuten auzolandegian plazarik lortu ez dutenei eskainiko zaie. Plazak agortzen direnean edo eskatzaile guztiei aukeratzeko aukera ematen zaienean, www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da, eta izena emateko prozesua itxiko da.

    Bigarren aukerako fasean, dibertsitate funtzionala duten eta horretarako gaitutako aldian aurrez izena eman ez duten pertsonak aurreinskribatu ahal izango dira, baldin eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak dituzten Euskadiko auzolandegietan plaza hutsak badaude eta horietan parte hartu nahi badute. Horretarako, aurrez izena emateko eskaera bete beharko dute (www.gazteaukera.euskadi.eus), eta dagokion dokumentazioa erantsi (7 artikulua). Eskatutako informazioa bete ondoren, telefono-zenbaki batera deitu beharko dute plaza erreserbatzeko. Estatu-mailako auzolandegietan dibertsitate funtzionala duten pertsonen kopurua ezingo da % 10 baino handiagoa izan.

  1. Izena emateko kuota ordaintzea.

    Eskaera txanda librean egin duten interesdunek izena emateko kuota ordaindu eta ordainagiria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpetatik (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/) erantsi beharko dute bi egun naturaleko epean, plaza aukeratu eta hurrengo egunetik hasita. Kuota ordaindu ondoren, plaza eskatzailearen izenean erreserbatuta egongo da.

    Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan, ordainketa bi egun naturaleko epean egin beharko da, plazaren erreserba jakinarazten zaienean eta eskatutako dokumentazioa Gazteria Zuzendaritzari aurkezten zaionean, Nire karpeta atalaren bidez.

    Euskadin, 110 euroko kuota ezarriko da. Hori xedatzen duen araua hau da: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Agindua, «Auzolandegiak» programan izena emateko kuotaren prezio publikoa ezartzen duena.

    Gainerako autonomia-erkidegoetan, bakoitzean indarrean dagoen inskripzio-kuota ordaindu beharko da.

    Beste herrialde batzuetako auzolandegi batzuek ordainketa gehigarria ezartzen dute (kuota gehigarria). Hori ez dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, eta eskudirutan ordaindu beharko dute boluntarioek, auzolandegira heltzen diren lehen jarduera-egunean.

  2. Izena emateko beharrezkoak diren agiriak.

    Inskripzioa egin eta bi eguneko epean bidali beharko dira agiri hauek Gazteria Zuzendaritzara Nire karpetaren bidez:

    1. Izena emateko kuotaren ordainagiria.

    2. Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren adostasuna edo baimena, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan.

    3. Behar izanez gero, dibertsitate funtzionalaren ziurtagiriaren kopia.

    4. Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, osasun-txartelaren kopia.

    5. AIZrik ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia.

    6. Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimenaren kopia.

    7. Adingabeekiko harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez izatea. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, delitu horiengatiko zigorrik jaso ez dutela egiaztatzeko; eta, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen dokumentua. Halakorik ez badago, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea aurkeztu beharko dute, non ez dagoen sexu-delituei dagokien aipamenik.

  3. Nortasun-datuak (NAN, AIZ), errolda-ziurtagiria eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, salbu eta interesdunak edo haren ordezkariak aurreinskripzioa egiteko unean interesduna adingabea bada horren aurka egiten badu. Aurka egonez gero, NANaren edo, hala badagokio, AIZren kopia, errolda-ziurtagiria eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dira, zeinaren emate-data auzolandegien 2022ko programaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratu ondorengoa izango baita.

  4. Izen-emateak ezeztatzea.

    Egindako izen-emateak kasu hauetan baliogabetuko dira:

    Aurreinskripzioa egiteko eskaeraren formularioan emandako datuak identifikazio-datuekin bat ez badatoz.

    Izena emateko kuota ordaindu ez bada ordaintzeko epea igaro aurretik.

    Eskatutako agiriak aurkeztu ez badira aurkezteko epea igaro aurretik, edo interesdunak berariaz eta idatziz hala eskatzen badu.

Izena emateko eskaeraren izapideak onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari, hutsegitea konpondu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpeta atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta jakinaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, hartarako, aldez aurretik ebazpen bat emango da.

Gazteria Zuzendaritzan aurreinskripzio-eskaera, izena ematea eta 6.3, 7.2 eta 7.3 artikuluetan ezarritako dokumentuak eta agiriak daudenean, eskatutako plaza esleituko da. Interesdunari berariaz jakinarazteaz gain Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire Karpeta atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), plazen esleipena aditzera emango da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren bidez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu (https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios) eta hurrengo egunetik sei hileko gehieneko epean.

Atzerrian egingo diren auzolandegien kasuan, plaza esleitzeko, auzolandegia antolatzen duen erakundeak oniritzia eman eta berariaz jakinarazi beharko du.

Plaza esleituta duten pertsonek auzolandegira ez joatea erabakitzen badute, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari Nire karpetan bidez jakinarazi beharko diote lehenbailehen.

Deialdi honen izapidetzearen inguruko argitalpenak https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan, baita Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzaren iragarki-oholetan ere (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Parte-hartzaileek edozein momentutan uko egin ahal izango diote plazari, auzolandegiak hasi baino lehen. Horretarako, agindu honen III. eranskina bete, elektronikoki sinatu eta espedientera erantsi behar dute Nire karpetaren bidez.

  2. Gainera, kuota itzultzeko eskubidea badute, dagokion inprimakia bete, elektronikoki sinatu eta Nire karpetaren bidez espedientera erantsi beharko dute (ikusi IV. eranskina).

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko eta atzerriko auzolandegietan izena emateari dagokion prezio publikoa itzultzea artikulu honetan ezarritakoarekin bat eginez egingo da: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 34.6 artikuluan ezarritakoaren arabera. Hau da, kasuan kasuko zenbatekoa itzuliko da, prezio publikoa ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, jarduera egiten ez denean edo zerbitzua ematen ez denean, deialdi honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.

  4. Parte ez hartzeko arrazoia Administrazioari egotzi ezin zaionean, honako alderdi hauek egiaztatu beharko dira:

  1. Auzolandegian parte hartzea eragozten duen arrazoia hauetakoren bat izatea:

    1. Gazteak auzolandegira joatea eragozten dion gaixotasun edo istripuren bat izatea.

    2. Lehen edo bigarren mailako odolkidetasuna duen senide baten gaixotasuna edo heriotza.

    3. Behar bezala justifikatutako beste ezinbesteko kausa batzuk.

      Ordainketa egin behar duen pertsonari egotz dakizkiokeen arrazoitzat joko dira honako hauek: 7. artikuluko 2. eta 3. ataletan eskatutako agiriak epez kanpo bidali izana edo agiriak bidali ez izana, lanpostu bat lortu izana, eskola-emaitza txarrak lortu izana edo auzolandegiaren data berean egingo den beste jarduera-programaren batean plaza eskuratu izana.

  2. Auzolandegia hasi aurretik, uko egiteko orria aurkeztu izana Nire karpetaren bidez (agindu honen III. eranskina), Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariari zuzenduta, beteta eta elektronikoki sinatuta.

    Uko egiteko orria helbide honetan eskura daiteke: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125605.

  3. Kuota itzultzeko eskatu nahi duen pertsonak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu Nire karpetaren bidez, 2022ko irailaren 30a baino lehen:

    1. Kuota itzultzeko eskaeraren orria (aginduaren IV. eranskina), beteta.

    2. Auzolandegian parte hartzea eragozten duen inguruabarraren justifikazio fede-emailea, hala badagokio, dagokion organismo publikoak egindako ziurtagiriaren bidez.

    3. Hirugarrenaren datuak kontsultatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, informazio hori organo instrukzio-egilearen artxiboetan badago, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Halakoetan, hirugarrenaren (auzolandegian izena emanda dagoen pertsona) datuen alta-orria behar bezala beteta eta elektronikoki sinatuta aurkeztu beharko da, helbide honetan eskura daitekeena: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

      Kuota itzultzeko eskaera eta hirugarrenaren datuen alta-orria www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125605 helbidean eskura daitezke, eta Nire karpetara erantsi beharko dira.

      1. Gaztea auzolandegian parte hartzen hasi ondoren, kuota behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan baino ez da itzuliko. Kasu horietan, parte hartu ez den egunei dagokien zenbateko proportzionala itzuliko da. Egun horiek auzolandegiaren txandaren iraupenaren % 50 izan behar dira gutxienez.

      2. Kuota itzultzeko eskaerak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariak ebatziko ditu, aurkezten diren egunetik bi hileko (2 hilabete) epean.

      3. Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako auzolandegietan izena emateko ordaindutako zenbatekoak itzultzeko, hala izanez gero, autonomia-erkidego horietan kuotak erregulatzeko arauetan ezarritakoa bete beharko da.

Gazteria Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo den auzolandegi bat bertan behera utz dezake, beharrezkotzat jotzen badu ikuspuntu teknikoan eta aukeran oinarrituta. Horretarako, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariak aldez aurretik emandako aldeko ebazpena behar da.

Kasu horretan, bertan behera utzitako auzolandegian izena eman duten pertsonak beste auzolandegi batera bideratu ahal izango dira, aukera hori badago eta borondatez hori onesten badute. Horrela ez bada, izena emateko kuota itzultzeko eskubidea izango dute. Hala ere, pertsona horiek, 2022ko irailaren 30a baino lehen, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nire karpetaren bidez:

  1. Kuota itzultzeko eskaeraren orria (agindu honen IV. eranskina), beteta eta elektronikoki sinatuta.

  2. Hirugarrenaren datuak kontsultatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, informazio hori organo instrukzio-egilearen artxiboetan badago, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Halakoetan, hirugarrenaren (auzolandegian izena emanda dagoen pertsona) datuen alta-orria behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, helbide honetan eskuratu daitekeena: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

    Nire karpetan eskuragai daude kuota itzultzeko eskaera orria zein hirugarrenaren datuen alta-orria.

Gazteria Zuzendaritzak, osasun-egoerak hala eskatzen badu, COVID-19rako diagnostiko-proba bat gomendatu edo eskatu ahal izango du auzolandegietan parte hartzeko, hura hasi aurretik. Proba diagnostikoa positiboa bada, pertsonak ezingo du auzolandegian parte hartu.

Auzolandegietan izena emateko beharrezkoa izango da, aurretik, berariazko baimen idatzia aurkeztea, non pertsona interesdunak onespena ematen baitu bere datu pertsonalak erabiliak izateko eta elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, Europar Batasuneko organoei, Estatuko Administrazioko beste organo batzuei, toki-administrazioko organoei eta EAEko beste organo batzuei jakinarazteko, baldin eta ezinbestekoa bada Auzolandegiak programa kudeatzeko.

Eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu, eta jarraian izendatzen den tratamendu jarduerara gehituko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak:

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk eta autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001- (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 10a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Dokumentu hau ez da betegarria, eskaera telematikoki egingo da.

  1. Identifikatu.

    Eskatzailearen datuak:

    Honen izenean ari da: pertsona/entitate interesdun gisa espedientean / honen ordezkari gisa...

    Identifikazio-dokumentua (NAN edo AIZ), Zenbakia*, Izena*, Lehen abizena*, Bigarren abizena*, Sexua*

    Jakinarazpenetarako datuak.

    Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira: espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidaliko dituen jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala*:

    Elektronikoa: Nire Karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da. Kanal elektronikoaren gaineko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire Karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

    Abisuak jasotzeko datuak: Nire Karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu zure posta elektronikora eta telefono mugikorrera. Helbide elektronikoa*, Berretsi helbide elektronikoa, Telefono mugikorra.

    Komunikazio hizkuntza* Mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu: Euskara/Gaztelania.

    Datuak erabiltzeko baimena:

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Datu pertsonalen tratamendua:

    Eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu eta jarraian izendatzen den tratamendu jarduerara gehituko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak:

    Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

    Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

    Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko organizazioak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk eta autonomía erkidegoko beste organo batzuk.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

    Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

    Araudia:

    Datuak babesteko erregelamendu orokorra https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001- Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

  2. Datuak bete.

    Eskatzailearen beste datuak:

    Jaiotza datuak: jaiotza data*

    Kontaktu-datuak: telefono finkoa zenbakia, telefono mugikorra*, helbide elektronikoa*

    Bizilekuaren datuak: posta kodea*, lurralde historikoa*, udalerria*, herria*, helbidea* zk*, sol., letra.

    Larrialdiaren kasuetarako kontaktu pertsona: izena eta abizenak*, pertsona eskatzailearekiko harremana*, kontaktu-telefono 1*, kontaktu-telefono 2

    Aniztasun funtzionala.

    Ba al du aniztasun funtzionalik?* Bai/Ez.

    Baiezkoaren kasuan:

    Aniztasun funtzional mota*, Ikastetxea, Elkartea.

    Gaztearen senidea edo entitate arduraduna: izena eta abizena/ Entitatea, gaztearekiko harremana, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa.

    Auzolandegiaren datuak:

    Auzolandegia (aukeratu bat)*. Dibertsitate funtzionala duten pertsonek Euskadin egiten diren estatu mailako Auzolandegiak baino ezin dituzte aukeratu.

    Adierazpen arduratsuak.

    Adin nagusikoen auzolandegietan. Delitu sexualek ez dutela kondenatu aitortzen du, jarduerek adingaberekiko kontaktua ekar dezatela begiesten duten proiektuen kasuan. Bai/Ez.

    Betetzen ditu indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak. Bai/Ez.

    Hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dudan dokumentazioa ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua). Bai/Ez.

    Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

    Baimenak:

    Gazteria Zuzendaritzari baimena ematen diozu zure datuak kontaktu-fitxategi batean sartzeko, zerbitzu eta programei buruz informazioa bidali ahal izan diezazun*. Bai/Ez.

    Adin nagusikoen auzolandegietan. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari baimena ematen diozu zure helbide elektronikoa eta telefonoa uzteko zure Auzolandegi berean parte hartzen duten pertsonei, bidaia elkarrekin antolatzeko, pertsona horiek hala eskatuko balute*. Bai/Ez.

    Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari baimena ematen diozu irudi-eskubideak uzteko, erakundeak erabakitzen duen edozein komunikazio-bide (online eta offline) erabili ahal izateko. Bai/Ez.

    Datu pertsonalen tratamendua:

    Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa: eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu eta jarraian izendatzen den tratamendu jarduerara gehituko dira: Gazteria Zuzendaritzaren kontaktuen agenda.

    Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

    Helburua: Zuzendaritzak gazteriaren alorrean antolatutako jarduerak, ekitaldiak eta programak kudeatzea eta zabaltzea komunikazio-kanalen bidez. Harremanetan jartzea, kontsulta eta eskaerei erantzutea eta zerbitzu eta programei buruzko informazioa bidaltzea.

    Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak: ez da daturik lagatzen.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

    Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/041700-capa2-eu.shtml

    Araudia:

    Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

  3. Dokumentuak erantsi.

    Prozeduran eskatzen diren dokumentu motak ikus ditzakezu jarraian. Dokumenturen bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu Gehitu.

    Ofizioz egiaztatzea. Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen organo instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek: nortasun-datuen kontsulta/egiaztapena (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia-DGP).

    Baimenak. Zure baimena behar da instrukzio-organoak datu hauek egiaztatzeko. Aukeratu baimena emateko: erroldatze-ziurtagiria (Bai/Ez), Erroldatze-ziurtagiria Historikoa (Bai/Ez).

    Baimenik ematen ez baduzu, prozeduran eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzu.

    Estatutako dokumentu motak.

    Errolda-ziurtagiri historikoa (baimenik ez badago, beharrezkoa): erantsi/bilatu/entregatu.

    Errolda-ziurtagiria (baimenik ez badago, beharrezkoa): erantsi/bilatu/entregatu.

    Aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena: erantsi/bilatu/entregatu.

    Hala badagokio, gehitu hemen beste edozein dokumentu.

  4. Sinatu eta bidali.

    .............n,.........ko ..................................... ren......n

    (Sinadura)

    Gazteriako zuzendaria

Dokumentu hau ezin da bete, eskaera telematikoki egingo da.

Eskaera:

Espedientea; egoera; sarrera data; izen-abizenak; NAN edo AIZ (1); jaiotze-data; telefono finkoa; telefono mugikorra; helbide elektronikoa; zozketa-zenbakia.

Auzolandegia hautatu:

Auzolandegiaren izena; auzolandegi mota; modalitatea; hizkuntza; hasiera-data; amaiera-data; herrialdea.

Ordainketa:

Ordainketaren sortze-data; ordainketaren epemuga; ordainketaren data; ordainketaren egoera; zenbatekoa; kontu-zenbakia.

Dokumentu hau ezin da bete, eskaera telematikoki egingo da.

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak; NAN edo AIZ (1); helbidea; posta-kodea; udalerria; probintzia; helbide elektronikoa; telefonoa.

Ordezkariaren datuak:

Izen-abizenak; NAN edo AIZ (1); helbidea; posta-kodea; udalerria; probintzia; helbide elektronikoa; telefonoa.

Uko egindako plazaren datuak:

Auzolandegiaren izena; txandaren data; plazaren kodea; tokia (autonomia-erkidegoa edo herrialdea).

(1) Prozedura honetako organo instrukzio-egileak nortasun-datuak (NAN, AIZ) eta egoitzari buruzko datuak egiaztatuko ditu, interesduna horren aurka agertu ezean. Baimen hori ematen ez bada, NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo, hala badagokio, AIZrena. AIZrik ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia aurkeztu beharko da.

Espresuki aurka egiten diot prozedura honetako organo instrukzio-egileak ofizioz egiaztatzeari (39/2015 Legearen 28. artikulua.) Bai /Ez.

Oharra: aurkakotasun espresua agertu baduzu, prozeduran eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzu.

Data eta sinadura.

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendaria

Eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu egingo dira, eta jarraian izendatzen den tratamendu-jarduerara gehituko: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak:

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko organizazioak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk eta autonomía erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak babesteko erregelamendu orokorra https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001- Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

Dokumentu hau ezin da bete, eskaera telematikoki egingo da.

Datu pertsonalak:

Izen-abizenak; NAN edo AIZ (1); helbidea; posta-kodea; udalerria; lurralde historikoa; helbide elektronikoa; telefonoa.

Ordezkariaren datuak (adingabeen kasuan):

Uko egindako plazaren datuak:

Auzolandegiaren izena; txandaren data; plazaren kodea; tokia (autonomia-erkidegoa edo herrialdea).

Kuota itzultzeko eskaera:

Auzolandegirako esleitutako plazaren ordainketa egin ondoren, eta plaza horri uko egin ondoren, dagokidan kuota itzultzeko eskatzen dut jarraian azaldutako arrazoiarengatik. Adieraz ezazu kasua gurutze batekin (deialdia arautzen duen aginduari jarraituz, kuota itzultzea justifikatzen duen egiaztagiria erantsi behar da):

Gazteari jarduerara joatea eragozten dion gaixotasuna. Kasu horretan, betetako eta sinatutako ziurtagiri ofizial bat erantsi beharko da, edo medikuaren txosten bat.

Lehen edo bigarren mailako odolkidetasuna duen senide baten gaixotasun larria edo heriotza. Kasu horretan, behar bezala betetako eta sinatutako ziurtagiri ofizial bat erantsi beharko da.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko beste kausa batzuk.

Auzolandegia bertan behera uztea.

Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari bidali behar dizkiozun agiriak:

Kuota itzultzeko eskaera, behar bezala beteta eta sinatuta.

Uko egiteko argudiatutako kausen ziurtagiriak edo egiaztagiriak.

Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honetako organo instrukzio-egileak hirugarrenaren (auzolandegian izena emandako pertsonaren) datuak egiaztatuko ditu, informazio hori bere artxiboetan badago. Egiaztatze horri uko eginez gero, hirugarrenen datuen alta-orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.

Espresuki aurka egiten diot prozedura honetako organo instrukzio-egileak ofizioz datuak egiaztatzeari (39/2015 Legearen 28. art.) Bai/Ez.

Oharra: aurkakotasun espresua agertu baduzu, Hirugarrenaren (auzolandegian izena emandako pertsonaren) datuen alta-orria, behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da.

Data eta sinadura.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendaria.

Eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu eta jarraian izendatzen den tratamendu jarduerara gehituko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak:

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko organizazioak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk eta autonomía erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak babesteko erregelamendu orokorra https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001- Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

V ERANSKINA

ADINGABEEN ADOSTASUNA/BAIMENA

Aitaren/amaren/tutorearen edo ordezkariaren datuak

Lehen abizena; bigarren abizena; izena; NAN/AIZ/pasaportea; telefono mugikorra.

Parte-hartzailearen datuak:

Lehen abizena; bigarren abizena; izena; NAN/AIZ/pasaportea; jaiotze-data; helbidea; PK; herria; lurralde historikoa; telefonoa; telefono mugikorra.

Adostasuna/Baimena:

(Bete, hala badagokio, adingabea 16 urtetik gorakoa eta 18 urtetik beherakoa bada).

Adostasuna adierazten dut nire semeak/alabak/tutoretzapekoak/ordezkatuak izena emandako auzolandegian parte hartzeko, ezarritako baldintzetan. Bai/Ez.

(Bete, hala badagokio, adingabea 14 urtetik gorakoa eta 16 urtetik beherakoa bada).

Baimena ematen diot nire semeari/alabari/tutoretzapekoari/ordezkatuari ezarritako baldintzetan inskribatutako auzolandegian parte hartzeko, eta ulertzen dut jarduerak ez diola kalterik egingo haren garapen eta prestakuntza integralari.

Tokia, data eta adostasuna/baimena ematen duen pertsonaren sinadura.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik