Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko azaroaren 24koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, COVID-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu COVID-19 Programa arautzen duen agindua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5108
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/24
  • Argitaratze-data: 2020/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 3ko Aginduak COVID-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu COVID-19 Programa arautzen du (2020ko apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.).

Bigarrena. Agindu honen xedea da industriaren eremuan COVID-19aren hedapenak sortu duen krisiaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen programa bat arautzea. Bideratu COVID-19 Programa.

000.000,00 euro izango dira deialdi honen xederako bideratutako baliabide ekonomikoak, eta Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren krisiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko bideratu dituen ezohiko funtsetatik datoz.

Hirugarrena. Aurkeztutako eskabide kopurua kontuan hartuta, eta jakinik eskabide gehiago aurkezteko epea 2020ko azaroaren 30era arte egongo dela zabalik, zenbateko hori aldatu behar dela ulertzen da; izan ere, COVID-19aren zabalkundeak kalte egin dio krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko ekimenari, eta egoera horri aurre egin behar zaio.

Adierazitako guztiagatik,

Lehenengoa. Aldatu egiten da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 3ko Aginduaren 2. artikuluaren 1. paragrafoa. Agindu horren bidez, COVID-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu COVID-19 Programa arautzen da, eta orain honela idatzita geratuko da:

067.703,77 euro izango dira deialdi honen xederako bideratutako baliabide ekonomikoak, eta Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren krisiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko bideratu dituen ezohiko funtsetatik datoz.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 24a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.