Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abenduaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 882.tik 886.ra bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 244
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/16
- Argitaratze-data: 2025/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Lehenengoa. Ikastaro hauek antolatu dira:
882 zenbakiko ikastaroa, Derio Nekazaritza LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
883 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
884 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
885 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
886 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailari dagokionez eta B zatian maila kualifikatuari dagokionez jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bost ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Aipatutako errege-dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.
Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Hauek aztertu dira:
Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:
Oinarrizko mailakoa, 882 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Maila kualifikatukoa, 883 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Oinarrizko mailakoa, 884 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Oinarrizko mailakoa, 885 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Oinarrizko mailakoa, 886 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 16a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.