Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, aparteko dirulaguntzetarako deialdi baten babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izan dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5199
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/19
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren pertsonen zerrenda, deialdi baten babesean emandako dirulaguntzak. Dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izan dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko apirilaren 7an egindako bileran (erabaki hori 2020ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu zen, 71. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Bigarrena. Berariaz aipatzea, deialdi honen xede diren dirulaguntzak, osorik edo zati batean, REACT-EB baliabideen kontura % 100ean finantzatuta daudela, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren zati gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)