Arautegia
Inprimatu391/2024 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Emergentzietako zuzendariorde koordinatzaile nagusiarena, zeinaren bidez Ana Beatriz Cano Vicente andrea Zuzendaritzako Idazkari (Gipuzkoako Koordinazio Zentroa) izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 201
- Xedapen-zk.: 391
- Xedapen-data: 2024/12/17
- Argitaratze-data: 2025/01/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
324/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietan Zuzendaritzako Idazkari (Gipuzkoako Koordinazio Zentroa) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Beatriz Cano Vicente andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da izendapen askez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako Zuzendaritzako Idazkari (Gipuzkoako Koordinazio Zentroa) izendatzea.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta 1558/2024 Ebazpena, 2024ko azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Emergentzien eremuko eginkizunen esleipenari eta ordezkapen-araubideari buruzkoa,
Lehenengoa. Ana Beatriz Cano Vicente andrea izendatzea zuzendaritzako idazkari (Gipuzkoako Koordinazio Zentroa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietan.
Bigarrena. Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 13an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko abenduaren 17a.
Emergentzietako zuzendariorde koordinatzaile nagusia,
PABLO JOSÉ LUIS BUSCA OSTOLAZA.