Arautegia

Inprimatu

493/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, zeinaren bidez urgentziazko deklaratzen baita Andoaingo Udalak, nahitaez desjabetzeko, Andoaingo Ziako erreka bideratzeko eta saneatzeko proiektua. 1. Fasea izeneko proiektua gauzatzeko beharrezko ondasun eta eskubideak okupatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 242
  • Xedapen-zk.: 493
  • Xedapen-data: 2024/12/23
  • Argitaratze-data: 2025/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Andoaingo Ziako erreka bideratzeko eta saneatzeko proiektua. 1. Fasea izeneko proiektuaren espedientea formalki prestatu eta onartu ondoren, Andoaingo Udalak adierazi zuen lursail guztiak erabilgarri behar zituela proiektua gauzatzeko.

2023ko irailaren 28an, Andoaingo Udalak erabaki zuen nahitaezko desjabetze-espedientea hastea, eta hamabost eguneko epean jendaurrean jartzea eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda, hala prentsan nola 2023ko urriaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (205. zk.). Geroago, 2024ko uztailaren 19an egindako bilkuran, Andoaingo Udalak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen, egoki zenean, eta zazpi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da eskatzaileak adierazitako honako inguruabar hauengatik:

Ziako errekastoak berak eusten dio errekastoaren isuri-arroaren saneamendu-sareari. Izan ere, errekastoak kolektore orokor unitarioaren funtzioa egiten du, eta, aldi berean, arro osoko jariatze-uren ibilgu funtzioa.

Ibilgu irekia du, Martin Ugalde Kultur Parkearen pareraino. Handik aurrera, kanalizatuta dago, Oria ibaira isuri arte, eta sekzio aldakorrak ditu: angeluzuzendunak (tamaina desberdinekoak) Ama Kandida kalearen amaieraraino, eta zirkularra, azken zatian, Oria ibairaino.

Errekaren ibilbidean zehar, kolektore bereizle eta unitario guztiek isurtzen dituzte urak ibilgura. Kolektore horietako hainbaten urei oinarrizko arazketa-tratamendua ematen zaie aldez aurretik, zalantzazko errendimendua duten hobi septikoen bidez egindakoa.

Ama Kandida hirigunean, erreka estaliaren gainean dauden bizitegi- eta industria-eraikinen zuzeneko isurketak ere jasotzen ditu, eta isurketa horiek erreka barrutik bakarrik kontrola daitezke.

  1. 90 urteen aurreko garapenetako hiriguneetan, saneamendu-sareak unitarioak dira.

    Eremu horietan, Andoaingo Udala sarea bikoizteko jarduketak egiten ari da, sare bereizleak lortze aldera. Hala ere, beharrezko diren jarduketa guztiak hainbeste luzatuko dira, ezen proiektu honetan ezin baitira kontuan hartu.

    Jarduketa urgentziazkoa da, honako arrazoi hauengatik:

    Osasun-arrazoiak: Ziako errekak jasan ezin diren hainbat isurketa-mailak jasaten ditu (izaera desberdineko isuriak, kimikoak eta organikoak), eta isurketa horiek osasun-arriskuko egoerak eragiten dituzte, zeinak larriagoak baitziren agorraldi txikietan. Isurketa horien dimentsioa handituz joan da, ezinezkoa izan baita hartu diren neurri partzialen bidez geldiaraztea. Izan ere, neurri partzial horiek unean-unean hartu ziren etxebizitzen kasuan, baina, industrialdeen kasuan, ezinezkoa zen horiek aplikatzea. Gainera, okupazio-presio handiko eremua da, industriarako lurzorua duena. Beraz, epe labur eta ertainean, isurketa horiek eta horien ondoriozko arriskuak areagotu egingo dira.

    Uholde-arriskuaren arrazoiak: Ziako errekak ubideetako, euri-uretako eta isurketetako urak biltzen dituen sistema unitario gisa funtzionatzen du, eta, gainera, hodian sartuta edo lurperatuta egiten du bidea, okupazio-dentsitate handiko tarte batean (bertan ikastetxe bat, zaharren egoitza bat eta industria-dentsitate handia daude). Hori guztia dela eta, bereziki arriskutsua da, uholde handiko aldietan. Behe eremu horretako emari horiek areagotu egin dira Illarramendi poligonoko urekin eta A-15 errepideko uren hustuketarekin (azken horiek poligonoaren bidez iristen dira). Azken uholde larrienak 1999an eta 2003an gertatu ziren, eta kalte larriak eragin zituzten Ama Kandida ingurune osoan. Urgentziazko irtenbide bakarra da euri-urak eta ur beltzak bereiztea, eta errekaren hustubide hidraulikoaren ahalmena handitzeari ekitea.

    Hirigintza-arrazoiak: abian diren hiri-garapenek etxebizitza ugari egingo diren lurzorua sortuko dute, eta, hortaz, larriagotu egingo dute egoera. Garapen horren urbanizazio-lanek berekin ekarri dute eremu horretatik igarotzen den errekasto-tartean eraikuntzak egitea. Baina, zati horrek estalita jarraitzen du, oraindik isuriak jasaten baititu (goiko aldetik atera ez direnak). Obra hori behar bezala egiteko, beharrezkoa da saneamendua lehenbailehen egitea, nahi ez diren egoerak saihesteko etxebizitza berrien alboan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio deklaratzea urgentziaz okupatu behar direla nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela eta, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2024ko abenduaren 23ko bilkuran proposamena aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik