Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Segurtasun Sailaren ordezkaritza eta ordezkari sindikalen kopurua Ertzaintzaren Kontseiluan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 240
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/21
  • Argitaratze-data: 2025/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzaren Kontseiluak 2011ko irailaren 30ean hartutako Akordioaren bidez, Ertzaintzaren Kontseiluaren barne-araudia onartu zen. Akordio horren 3.1 artikuluan ezartzen denez, sailburuak eman eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den aginduaren bidez azalduko dira jendaurrean saileko ordezkarien eta haien ordezkoen izendapenak, daukaten karguaren bidez identifikatuta.

Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Ertzaintzaren Kontseiluan ordezkaritza duten organizazio, federazio eta konfederazio sindikaletako bakoitzari dagokion ordezkari-kopurua.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Segurtasun Sailak Ertzaintzaren Kontseiluan izango dituen bost ordezkarien izendapena, bai eta haien ordezkoena ere:

Presidentea: Segurtasuneko sailburua

Ordezkoa: Segurtasuneko sailburuordea

Titularra: Segurtasuneko sailburuordea

Ordezkoa: Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria

Titularra: Babes Zibileko sailburuordea

Ordezkoa: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria

Titularra: Ertzaintzaren zuzendaria

Ordezkoa: Ertzaintzako burua

Titularra: Giza Baliabideen zuzendaria

Ordezkoa: Baliabide Orokorren zuzendaria

Bigarrena. Argitara ematea Ertzaintzaren Kontseiluan ordezkaritza duten organizazio, federazio eta konfederazio sindikaletako bakoitzari dagokion ordezkari-kopurua:

ErNE: Bi titular eta bi ordezko.

ESAN: Bi titular eta bi ordezko.

EUSPEL: Titular bat eta ordezko bat.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 21a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.