Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko abenduaren 20koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Andrés García-Alonso izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 209
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/20
  • Argitaratze-data: 2025/01/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

2024ko maiatzaren 8an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación Andrés García-Alonso izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera, administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Estatutuen 3. artikuluan, fundazioaren xedeak jasotzen dira; honela, hitzez hitz:

  1. Fundazioak interes orokorreko xede hauek ditu:

    1. Hezkuntza- eta ikasketa-proiektuak sustatzea. Proiektu horietan, prestakuntza akademikoa ez ezik, honako balio hauetan oinarritutako hezkuntza ere jasoko da: giza duintasuna, printzipio demokratikoak eta bizikidetza baketsuko printzipioak, elkartasuna, eta gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna.

    2. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleen hezkuntza eta prestakuntzan laguntza ematea, ikasketen eta, behar izanez gero, ostatuaren zenbatekoari aurre egin ahal izateko.

    3. Kultura eta hezkuntza zabaltzea. Horretarako, ekitaldiak antolatuko dira, hala nola mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, prestakuntza-ikastaroak, argitalpenak, bekak, sariak, laguntzak eta truke-bidaia nazional eta nazioartekoak.

    4. Irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntza sustatzea, irakasleen eta ikastetxeetako kudeatzaileen prestakuntza sustatuz.

    5. Aukera-berdintasuna sustatzea, bazterketa-arriskuan dauden haur eta gazteen sektoreetan edozein ekimen sustatuz, babestuz eta lagunduz, baldin eta hobera egiteko eta saiatzeko jarrera erakusten badute.

      Fundazioak ongintza-, laguntza- eta hezkuntza-izaera izango du, eta onuradunen beharrak asetzera bideratuta egongo da.

  2. Xedeak lortzeko, Fundazioak honako jarduera hauek gauzatu ahal izango ditu:

    1. Unibertsitateko ikasle gazteei ikasketa-bekak ematea, betiere euren merezimenduak eta baliabiderik eza justifikatzen badituzte, eta ikasle horiei laguntza ekonomikoa ematea, unibertsitate-ikasturtean behar dituzten egonaldi-gastuak osorik edo zati batean ordain ditzaten, ikastetxe nagusi, egoitza edo antzeko batean.

    2. Giza, kultura, gizarte eta gizabidezko heziketari eta prestakuntzari ahal den moduren batean laguntza ematea. Horretarako, matrikulak ordaindu, bekak eman, materiala banatu edota bestelako ekimenak gauzatuko dira, baliabide ekonomiko urriko familietako kideen alde, edota irakaskuntza edo prestakuntza helburu duten erakundeei euren jarduera garatzeko beharrezkoak diren bitartekoak bideratuz.

    3. Erakunde publiko edo pribatuekin, beste fundazio batzuekin, ikastetxe publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzea, edozein biztanleria-sektoreri zuzendutako hezkuntza- edo kultura-proiektuak sustatu edo koordinatzeko, eta, oro har, fundazioaren xedeak hobeto lortzen laguntzen duen edozein proiektu bultzatzeko.

      Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 euroko diru-ekarpena da, osorik ordainduak.

      Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa da.

      Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua hiru kidek osatuko dutela.

      Fundazioaren hasierako patronatua honako kargu eta kideek osatzen dute (berorien izendapena eta onarpena eraketa-egintzan daude jasota):

      Presidentea: Iñaki Cires Fernández jauna

      Idazkaria: Gonzalo Aranguren Sánchez-Ostiz jauna

      Kidea: Justino Fernández Díaz jauna

      Lehen patronatuaren kargualdia mugagabea da, fundazioaren estatutuen 12. artikuluak xedatutakoaren arabera. Kargu-uzteak eta kide berrien izendapena estatutuen 9. artikulutik 11. artikulura bitarte daude araututa.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2024ko azaroaren 28an bildu zen inskripzio-eskaera aztertzeko, fundazioaren helburuen zilegitasuna eta interes orokorra eta haren bideragarritasuna diren bezainbatean. Aholku Batzordeak, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bilkuraren aktan jasotakoaren arabera.

      Era berean, 2024ko abenduaren 20an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman du.

      Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua.

      Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

      Hori guztia kontuan hartuta,

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik